Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 14,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Erniarraitz »  Festa, zoriona ta...

Erniarraitz

Erniarraitz Bertsozale Elkartearen bloga (Elkartearen informazio orokorra)

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    Festa, zoriona ta...

    Erniarraitzen leihoko azken bertsoa | Erniarraitz |  2007/12/14  15:07

    Bere bidean doa
    abenduko hila,
    egunak ilunak ta
    gauez argi pila,
    festa, zoriona ta
    zurikeri mila.
    Denok presaka, noski,
    baina zeren bila?
    Baietz bide beretik
    jaio urtarrila.

     

     

    1.  Motx - 2007-12-18 | 10:33
    Bertsorarako gosez
    inor badabil hor,
    gaia jartzeko asmoz
    Motx hementxe dator.
    Illunbeko giroa
    ez dakigun agor,
    baina lehendabiziko
    gizalegeai zor:
    Zorionak Beņat ta
    zorionak Aitor!


    2.  JUANTXO - 2007-12-19 | 12:30
    Txapelketa aitzaki
    arturikan GARAk
    bertso joko bat sortu
    zezen da korridak
    han txapeldun izandu
    dira Azpeitiarrak
    emen beti bezela
    betiko kaxkarrak
    orain non zerate ba
    maletillatarrak.

    3.  Motx - 2007-12-19 | 12:51
    Azpeitin noski bada
    hain jende abille,
    zenbait gauzatarako
    ez da jende hille,
    bat edo beste dala
    nonahi bada mille.
    Non hasi behar da ba
    jende horren bille?
    Sariaren usaia
    al zan eragile?

    4.  turbix - 2007-12-19 | 19:03
    Txapeldun izan giņen
    hori da egia,
    bertsotarako lagun
    ona da saria,
    Garan agertzeare
    a ze oparia,
    baina bertso-jokoak
    pasatuak dia,
    ta zuek potroik gabe,
    krixton inbidia.


    5.  JUANTXO - 2007-12-19 | 19:48
    Koņo agertu dira
    hala jangoikua
    baina hola ez jardun
    ez da tajuzkua
    anka sartua dezu
    tamalez nahikua
    potroak ote dira
    bertsotan gakua
    hamaika on badago
    potro gabekua.

    6.  Pottoko - 2007-12-19 | 21:24
    Hasi behar badegu
    txapelketarekin
    ni harritu egin naiz
    dauden emaitzekin.
    Atera ziren Urko,
    Lizaso ta Jokin
    baina hiruretatik
    inor pasa ezin
    aurten zer pasatu da
    Azpeitiarrekin.


    7.  xabier - 2007-12-19 | 23:20
    Potrorik gabekoa
    da txapeldun ohia
    baina gaur hark jo baietz
    Betarratan goia
    nola guk ez daukagun
    dezuten galoia
    Maletilok ez degu
    hartu nahi jipoia
    blog hontan oso goian
    bait dago listoia

    8.  Motx - 2007-12-20 | 11:06
    Haizak Turbix laguna
    ez hadi haizatu,
    ta zezenketa jerga
    ez heuretzat hartu.
    Zerbait esan behar ta
    potroak aipatu,
    bertso horretan diguk
    hanka ondo sartu.
    A, ta heure itzalai
    ondo begiratu.

    9.  xabier - 2007-12-20 | 20:00
    Nor den ez dakigun "Motx"
    ez da motz geratzen
    eta Juantxo nolatan
    zaigu "txo"z bukatzen
    German horrekin deman
    ni ez naiz ausartzen
    gainera oparirik
    ez denez tokatzen
    gu ezin hasi hiru
    zezen toreatzen

    10.  JUANTXO - 2007-12-27 | 12:14
    Xabier zu zeu ere
    nahikoa zezena
    naiz da ez iruditu
    zeranik zuzena
    GERMANekin ez dezu
    iņolaz nahi dema
    hura degu bai emen
    zezenik gorrena
    ohartu gabe "zasta"
    egiten duena.


    11.  Motx - 2007-12-27 | 12:52
    Hara Juantxok zer dion
    orain parez pare,
    German "gorrena" dela
    dio alafede,
    gorra eta gogorra
    gauza bera ote?
    Gizon honek duenez
    nahi haina umore,
    German berak argitu
    dezala dotore.

    12.  JUANTXO - 2007-12-27 | 17:14
    Gorra tamainan dela
    ezin det ukatu
    zer entzun nahi dun ondo
    ohi du aukeratu
    baina anka sartu det
    da MOTX konturatu
    gogorra pentsatuta
    gorra det aipatu,
    emen gogorragorik
    nik ez det bilatu

    13.  German - 2007-12-27 | 17:35
    Ausartuak zarete
    adarrak jartzera
    nahiz ta ni ez iritsi
    inori sartzera
    beraz momentuz nabil
    zezenan antzera
    aker gisan bueltatu
    ezkero atzera
    golpeka izango da
    hurrengo hasera

    14.  Motx - 2007-12-27 | 18:37
    Norbait aztoratzen da
    nirekin aldiro.
    Ezizena dala-ta
    hemen ez da giro.
    Ez nauzu aberatsa,
    ezta ere txiro,
    baina Xabier zertan
    egin duzu tiro,
    "Norden ez dakigun 'Motx'"
    galdetuz berriro?

    15.  Motx - 2007-12-27 | 18:47
    German kontuz hasi zu
    adar kontuetan,
    arriskua ugari
    da-ta Gabonetan,
    marisko ta txanpaina
    ugari mahaietan,
    dena beti gehiegi
    'triparen jaietan',
    okerrak gero datoz
    Gabon-jaien bueltan.

    16.  German - 2007-12-27 | 19:55
    Motx hori gelditu da
    nahiko marraztua
    emandako pistekin
    berak erraztua
    bizitza ez du eraman
    bate narrastua
    ta nik emango dizut
    azken arrastua
    ilea ibiltzen du
    raian orraztua

    17.  JUANTXO - 2007-12-28 | 12:45
    Oraindik ez det garbi
    badut bai dudia
    naiz Germanek eman dun
    arrasto garbia,
    badet nik egiteko
    orain galderia
    German erantzun eta
    erantzun egia
    zein ote du Motx horrek
    bere lanbidia?

    18.  xabier - 2007-12-28 | 19:08
    German pista gehiago
    idatzi hurrena
    pista hoiekin ezin
    asmatu,ze pena!
    datozkit hogeitasei
    bat izen barrena
    galdezka jarraitzea
    dut beraz onena
    arrastoagatikan
    du Motx ezizena?

    19.  German - 2007-12-29 | 21:59
    Jakinminez al gaude
    burutik nahastuak
    intimitate gauzak
    dauzkagu ahaztuak
    enau bate kezketzen
    Motxen lanpostuak
    luzatu ohi ditugu
    sarritan eskuak
    hori bai hark eztitu
    lanean laztuak

    Motxen gaiak ekarri
    gaitu gu kantura
    baina iritsi behar
    azken momentura
    aztertu dugu dena
    puntutik punntura
    baina bukatzear da
    horren abentura
    bapo bizi da hori
    andrean…….


    20.  Motx - 2008-01-02 | 11:14
    Irrifarra erne da
    Motxen aldartean,
    halako garrantzia
    zuek ematean.
    Sekretua argitzera
    nator bat-batean:
    Arraiaz orraztua
    naiz garai batean,
    baina galdu egin zen
    ilargia haztean.

    Ongi ulertu diot
    Germani gaurkuan
    nahiz bukau gabe utzi
    dun azken puntuan.
    Horrelako kontuak
    ez esan altuan,
    zeu salatu baitzara
    zeure bekatuan,
    badakit zer ikusi
    duzun ispiluan.


     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak