Durangoko azoka
Erniarraitzen leihoko azken bertsoa | Erniarraitz |
2007/11/30
18:47
Durangoko azoka
datorren honetan,
ia derrigorrezko
zita degu bertan.
Liburuak erosi
ta etxera bueltan,
nahiz letzeko betarik
ez degun gauetan,
behintzat ondo ematen
dute apaletan.
|
1. Motx - 2007-12-03 | 12:55
Abertzale jatortzat
ohi gara aurkeztu,
baina gero euskara
txokora baztertu.
Geurea baldin bada
nola ez babestu?
Gutxik erosten badu
ta gutxigok letu
euskal kulturak laster
bitrinan du leku.
2. turbix - 2007-12-04 | 17:58
Ni bihar joango naiz
zerbait erostera,
zuek ere animau
kauen la ospera,
alper xamarrak ere
pixka bat bagera,
gure kulturan xarma
ez doa galtzera,
irakurtzeko ere
ona da euskera
3. Motx - 2007-12-05 | 10:15
Nahiz biharko egunak
dun ospe iluna,
Durangora doala
jai duen laguna.
Bada zer irakurri,
bada zer entzuna.
Euskararen aldeko
bada erantzuna
bihurtu dezakegu
euskaran eguna.
|
Erantzuteko izena eman behar duzu
|
|