Ibarretxe epaitzean
Erniarraitzen leihoko azken bertsoa | Erniarraitz |
2007/11/14
12:31
Ibarretxe epaitzean
azaltzen da grina,
ultra eskuindarrak
Frankoren dotrina.
Abertzaleentzako
kartzela gordiña,
ta jarrera golpistei
cava kopa fina...
denontzat ez daukate
arrastrel berdina.
|
1. Motx - 2007-11-14 | 12:40
Arrastrel kontuetan
ez nabil hain trebe,
baina komenientzia
dute nonbait lege.
Zakurrak hanka-hutsik
Espainian ere,
"isildu hadi" diona
daukate errege,
demokrata handiak
dira alafede!
2. arrataburu - 2007-11-14 | 13:32
Ultraeskuindarren
dotrinan indarra
horretxek sortua dit
barruan hausnarra
hauetxek jartzen dute
arrastrel zakarra
ta nik jarri nahi nuke
galdera bakarra
Ibarretxe ez al da
ultraeskuindarra?
3. Motx - 2007-11-14 | 15:04
Nahiz ez dituen nire
bendizio denak,
okulista behar du
zure 'itsumenak'.
Ibarretxen jokerak
ultraeskuindarrenak?
Bere neurriak ditu
hizketa zuzenak,
beste sail batekoak
dira Frankorenak.
4. JUANTXO - 2007-11-14 | 16:16
Arrazoirik ez det nahi
iñortxori kendu
bakar bakarrik sua
pizturik mantendu
emen ere Juan Carlos
nolabait irten du
esaldi famosoa
Motxek esaten du
YOU TUBEn edo sartu
naizela ematen du.
5. maddik - 2007-11-15 | 14:06
Ibarretxe ez ezik,
aulkian Otegi,
Petri, Rufi, Barrena
ta Olatz; gehiegi!
Auzia heldu zaio
ere PSE-EEri.
Zigorrikan balego
lasai auzitegi:
Ertzaintza hortxe duzu,
animo ta segi!...
6. Motx - 2007-11-15 | 15:05
Amnistyk esan ditu
egia gordinak,
nahiz eta Balzarentzat
ez hain atseginak.
Ez-ikusi ugari
torturaren minak,
kalabozoetako
ikerketa 'finak',
gero egi bihurtuz,
noski, han jakinak.
|
Erantzuteko izena eman behar duzu
|
|