Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko irailek 8,  ASTELEHENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Erniarraitz »  Ordua atzeratu

Erniarraitz

Erniarraitz Bertsozale Elkartearen bloga (Elkartearen informazio orokorra)

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    Ordua atzeratu

    Erniarraitzen leihoko azken bertsoa | Erniarraitz |  2007/10/30  15:37

    Azaroa heldu ta
    ordua atzeratu
    mesederako dela
    esan dute altu.
    Alferrik dira hainbat
    arrazoi ta datu,
    oilo eta abere
    hoiei begiratu,
    naturak erlojurik
    ez baitu aldatu.

     

     

    1.  German - 2007-10-31 | 14:23
    Nahiz ta asko hitzegin
    naturan harira
    gauza bat argitzea
    hemen komeni da
    ezta asko egoten
    oiloei begira
    arraultza gutxitu da
    zortzitikan bira
    ordua atzeratuan
    eraginak dira

    2.  Motx - 2007-10-31 | 15:08
    Aldaketa hau degu
    askon kalterako,
    ume ta zaharrak nahastu
    sarri lotarako,
    baina erremeio gabe
    onartu beharko,
    diruaren morrontzan
    dena da ontzako,
    batez ere lehendikan
    asko dunantzako.

    3.  Motx - 2007-10-31 | 15:15
    Oiloak baditu bai
    hamaika meritu,
    askatasuna kenduz
    etxean hesitu,
    kaiolan sartu arren
    lanean jarraitu,
    baina kolestorolaz
    gaituzte zigortu,
    horrek dio Germani
    arrautza urritu.

    4.  JUANTXO - 2007-10-31 | 15:56
    Motx orain ere argi
    ez daukagu lotan
    Germani kontestatu
    zer da bi bertsotan
    baina anka sartu du
    bai nire ustetan
    Germanen gaitza aipa
    arrautz kontaketan
    gustatu ote zaion
    duda dut benetan.

    5.  German - 2007-10-31 | 20:18
    Pentsatu eta esan
    guztia errailan
    hobe hartuko bagenu
    guk Motx hori trailan
    arrastoz kanpo dabil
    kristoren abailan
    nere kolesterola
    jarri du pantailan
    ezta altu gelditu
    lagunaren mailan

    6.  German - 2007-11-07 | 13:04
    Motxek badu berekin
    gurdika bat gradu
    kasik iritxia zen
    basilikan kargu
    orain bihurtu zaigu
    bera nahiko alu
    hala ere lagunik
    ez nuke nahi galdu
    barkatu nioke
    eskatuko balu.

    7.  Motx - 2007-11-07 | 13:16
    Juantxo ta German dira
    biak Motxen kontra,
    kolesterolan berri
    duelako konta.
    Ustekabean al du
    egiren bat bota?
    Hutsegina izan bada
    aitortzea on da,
    zuen amistaderik
    ez nuke nahi honda.

     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak