|
1. JUANTXO - 2007-10-15 | 17:03
Bertso hau ikusirik
begien aurrian
jarri nau galdera bat
egin beharrian
hamarreko txikia
izatez neurrian
idatzia daukazu
hizkuntz ederrian
potoa ez ote du
nahikoa urrian?
2. Motx - 2007-10-15 | 17:42
Garzonen justizia
nahi digute landa,
ta abertzale ehizan
kale eta landa.
Gogoz txalotzen dute
Ebrotikan landa,
hortaz gogor mintzatu
da Karmelo Landa,
justizia ote den
sinistea lan da.
3. arrataburu - 2007-10-16 | 13:05
Lehen bertsoarekin
nahasi samarrik,
ezin idatzi beraz
erantzun azkarrik,
baina bat idazteko
badaukat indarrik,
denok dakizue ta
ez da esan beharrik,
poto egiten dula
justiziak bakarrik.
4. JUANTXO - 2007-10-16 | 17:14
Zure bertsoarekin
nago arriturik
da ez dut ixeltzeko
batere asmorik
gaizki ez zazu artu
ez det nahi gerrarik
arrataburu ez esan
berriz holakorik
indarrakin ez baita
idazten bertsorik
5. Motx - 2007-10-16 | 17:40
Juantxo ikusten zaitut
indarrez betea,
honi erantzuna ta
hari atakea,
dela potoa edo
indarran legea.
kartutxo asko dezu
hor nonbait gordea,
zu ote zara gero
gure erregea?
6. arrataburu - 2007-10-17 | 08:27
Juantxok hasi nahi du
denekin disputa,
baina zu egon lasai
ez da zure kulpa,
aizu nik idazten dut
indarra hartuta,
teklak indar dexentez
ondo zanpatuta,
ordenadora nahiko
zahartua dut ta.
7. JUANTXO - 2007-10-17 | 09:37
Motx zergaitikan bota
honela tirua
bota usoari ta
jo dezu zerua
juantxok gauz bat du garbi
hori segurua
erregetzat ez daukat
nik nere burua
da iñoiz ez da izan
nire helburua.
8. Motx - 2007-10-17 | 11:12
Errege kontu hortan
ez zabiltz eroso
ta nire bertsoari
gogotik eraso,
hitza bera arrisku
gaur degu akaso,
epaileak ez dabiltz
une hontan gozo.
Hoietatik ezin da
gauza onik jaso.
9. JUANTXO - 2007-10-17 | 15:24
Neri hari zerade
dinbi eta danba
iha tarterik bate
MOTX eman ezinda,
hitza bera arriskua
eta zer? izanda
ixilik ezin egon
egi denak janda
benetan zuri ulertzen
MOTX nahikua "lan da"
10. Motx - 2007-10-18 | 10:54
Espainian badute
errege 'noblea'
hartzak ehizatzen da
hura hain trebea,
ta ondo gozatzen du
denen ondarea,
beraz, seinale txarra
zu haserretzea,
odol arrastoren bat
al duzu gordea?
11. JUANTXO - 2007-10-18 | 12:01
Honelako zerbait MOTX
nik espero nuan
ez nauzu ez arritu
batere gaurkuan
haren odol arrastoik
ez det zaiñ barruan
antz bakarra dut eta
urrutira en juan
haren izena ere
hasten dela JUAN
12. Motx - 2007-10-18 | 12:40
Motxen adarjotzeak
dabiltz atajuan,
zeu ere ez zaude, ez,
estadu bajuan.
Oso pozik nintzake
ni zure lekuan,
izen hobean bila
etzaitela juan,
ia ospetsu denak
deitzen dira JUAN.
13. JUANTXO - 2007-10-19 | 19:25
Aurreneko bertsoak
zioen horrela
aurtengo urrian denok
barrura,kartzela
pentsatzen hasia naiz
hau egia zela
ezin det nik ulertu
guzti hau bestela
Motx da biok bakarrik
jardutea honela.
14. German - 2007-10-19 | 22:13
Barka baldin banator
nahiko beranduan
betidanikan hola
nabil ni munduan
ta adarra jotzeko
lagunak onduan
Juantxo esan zaidazu
hor zer jartzen duan
ta nik esango dizut
zer esan nahi nuan
eskolan gutxi ibili
ta txarra ikasten
ez nuan menderatu
letzen ta idazten
ta Juantxo atzetik
bazter danak nahasten
nere potoarentzat
horrenbeste ezten
ta ondo begiratuta
ia poto ezten
Ez duzu nahi errege
ez duzu nahi jauntxo
nahiago zeure erara
hemen pantxo pantxo
etxeko lanak hoiekin
etzabiltza mantso
haur jaio berriana
enterau naiz atzo
ongi etorri Mara
zorionak Juantxo
15. German - 2007-10-19 | 22:17
Barka baldin banator
nahiko beranduan
betidanikan hola
nabil ni munduan
ta adarra jotzeko
lagunak onduan
Juantxo esan zaidazu
hor zer jartzen duan
ta nik esango dizut
zer esan nahi nuan
eskolan gutxi ibili
ta txarra ikasten
ez nuan menderatu
letzen ta idazten
ta Juantxo atzetikan
bazter danak nahasten
nere potoarentzat
horrenbeste ezten
ta ondo begiratuta
ia poto ezten
Ez duzu nahi errege
ez duzu nahi jauntxo
nahiago zeure erara
hemen pantxo pantxo
etxeko lan hoiekin
etzabiltza mantso
haur jaio berriana
enterau naiz atzo
ongi etorri Mara
zorionak Juantxo
16. German - 2007-10-19 | 22:20
Motxek abilezia
egin digu landa
nundik atera ditu
horrenbeste landa
lau alditan segidan
rimatuaz landa
baina bosgarrengoan
erori da danba
lan ta da-ren tartean
jarri baitu langa
17. German - 2007-10-19 | 22:23
Arrataburu horrek
harriduran nota
botatzen hasi eta
baita ere bota
zerrek harritu zaitun
behar duzu konta
alde baino gehiago
ote zauden kontra
ez al dezu ezaguna
daukagun borroka
18. JUANTXO - 2007-10-20 | 10:05
Denontzat badu zerbait
honek zer esana
buruz eguiña dezu
German kriston lana,
neretzat hiru bertso
beste biei bana
naiz ez gustatu neri
esan dezun dana
eskertzen det laguna
benetan MARAna.
19. Motx - 2007-10-22 | 10:51
Ahaztu gaiten orain
hika-mika motxez,
ta gogoratu gure
sasoiko gazteez,
nonbait beste txiki bat
laster dugu oinez,
asteburu honetan
jaio da Joanes
zorionak benetan
gu guztion partez.
20. Motx - 2007-10-22 | 11:06
G-puntua asmatu
digute konpleto
ta motiborik bada
gu denok pozteko.
2.027ko
leiha jokatzeko
ilusiotan gainez
gaude ikusteko
hogei urte dituzte
kantuan hasteko.
21. JUANTXO - 2007-10-23 | 16:44
Nik ere nahi dut hontaz
zerbait esatea
zorionak Josu ta
bere emaztea
heldu zaizue jada
guraso izatea
zuen ondoan orain
Joanes maitea
orain osasunakin
komeni haztea
22. xabier - 2007-10-26 | 20:45
Bi gehiago Azpeitin
Joanes ta Mara
guk bertsoz zoriondu
gabe ezin laga
Izaro eta Josu
gurasoak hara
Juantxo ta emaztea
bigarrenez jada
zazpiontzako bedi
gure besarkada
|