Hego-haizea
Erniarraitzen leihoko bertso berria | Erniarraitz |
2007/09/28
10:35
Hego-haizea doa
zuzen iparrera
fruitu eta hostoak
zuhaitzetan behera.
Eguraldia berriz
berotik hotzera
hotzik ez pasatzeko
hau degu aukera,
manta eta arropa
lodiak atera !!!
|
1. Motx - 2007-09-28 | 13:50
Berotze kontu hortan
noa esatera,
ez dela oso txarra
hego-haizea bera.
Asteburua da-ta
dotore kalera,
trago batzuek hartuz
bero jartzen gera,
mantak aipatu baina
egunez etxera.
2. arrataburu - 2007-09-28 | 14:25
Karrika erronda dugu
gauza hain maitea
baina biharamunean
resaka trastea
hego haizea ona
dugu izatea
aitzakian erraza
baita esatea
hego haizeak egin
zigula kaltea
|
Erantzuteko izena eman behar duzu
|
|