Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko irailek 5,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Erniarraitz »  Perretxiko zaleak

Erniarraitz

Erniarraitz Bertsozale Elkartearen bloga (Elkartearen informazio orokorra)

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    Perretxiko zaleak

    Erniarraitzen leihoko azken bertsoa | Erniarraitz |  2007/09/14  11:00

    Perretxiko zaleak
    pagadiz pagadi,
    kolpe onddoari ta
    gibelurdinari,
    zuhaitz hosto iharrak
    lurrera erori,
    erori ez direnak
    berriz hori-hori,
    udazkenan seinale
    garbia da hori.

     

     

    1.  arrataburu - 2007-09-14 | 13:55
    Onddoz ta perretxikoz
    bete zaigu dena,
    onddoak biltzen egin
    beharko ahal dena,
    ta gure arrastoa
    zeinen nabarmena,
    zikina utziz aurrez
    oso txukun zena
    seinalea da hori
    udazkenarena








    2.  Motx - 2007-09-14 | 15:10
    Uda kaxkarran ordain
    udazken gozoa,
    era hontakoa da
    gure desioa.
    Intxaur, gaztaina, sagar,
    mahats oparoa,
    nork ez du hemen maite
    hoien jarioa,
    indarra ematen dute
    ta bizi-gogoa.



    3.  arrataburu - 2007-09-21 | 14:07
    Udazkenak bizia
    dauka kolorea,
    eguraldia ere
    ona, dotorea,
    uzta mendiko bazter
    askotan gordea,
    uzta hori izango
    ote da ordea
    blog hontan bildu dena
    baina askoz hobea.




    4.  Motx - 2007-09-21 | 15:17
    Udazkena goi ta behe
    gara arituak,
    baina nonbait gu gara
    pixka bat kaikuak.
    "Uda ez da bukatu"
    dio adituak,
    igande eguerdian
    bere azken orduak.
    Orduan bai, izango
    ditugu fruituak.

     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak