Oporretan arindu
hamabosterokoa oporrak | Erniarraitz |
2007/08/31
20:46
Oporretan arindu
gure diru pilak,
gorputzak nekatuaz
birkargatu pilak.
Irailari begira
aurpegi zurbilak,
itzuli berdintsua
urtero gurpilak;
hori-re ez da txarra
animo! mutilak.
|
1. Motx - 2007-09-04 | 11:25
Amets ederrez gainez
dator abuztua,
hamaika hilabetetan
bapo kostatua,
aste-jaien morrontza
degu ahaztua,
erlojua bera're
kajoian sartua,
baina berriro horra
gure bekatua.
2. kepa - 2007-09-05 | 16:36
Atzera begiratzen
ez egin negarrik,
egindakoaz ez dut
batere damurik,
konfesatzeko ere
ez daukat asmorik,
nahiz da itzuli naizen
kiloak harturik,
ondo ibiliak ez du
erremediorik.
3. Motx - 2007-09-05 | 16:57
Nire negarra ez da
atzera begira,
baizik molda ezina
lanaren neurrira.
Zenbaiten esaera
datorkit argira,
"lana osasuna da"
esanez ari da,
noski ez degu hori
askoren desira.
4. Ander - 2007-09-06 | 20:51
Iraila etorri da
nahi baino lenago,
nagusia gure zain
begira hor dago.
Lan egitea baino
oporrak nahiago,
iraileko aldapa
nahi baino gorago,
ta eguraldia berriz
ezin zoroago.
|
Erantzuteko izena eman behar duzu
|
|