San Inazio jaiak
Erniarraitzen leihoko azken bertsoa | Erniarraitz |
2007/07/16
11:05
Uztaileko hilean
geradenez sartu,
festa usai giroan
behar barneratu.
San Inazio jaiei
begira kokatu,
Azpeitiar guztiok
elkartuz ospatu,
ondo pasa zazue
ta gutxi gastatu.
|
1. Motx - 2007-07-17 | 12:29
Morbo dezente dute
bai aurtengo jaiak,
zama handia baitu
ofizial usaiak,
borborka daude nonahi
eztabaida gaiak,
baina egitarau baten
bildu dira nahiak.
Izan daitezen bada
jai on ta alaiak.
2. JUANTXO - 2007-07-28 | 14:01
Motxen eskapada hori
naiz aipa beharren
behingoatik ez ahal da
asarrauko arren
jai aurretikan ospa
halikan azkarren
nunbait poltxikutikan
ez dago hain erren
zer galdu ote zaio
honi Santanderren.
|
Erantzuteko izena eman behar duzu
|
|