Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abuztuek 28,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Erniarraitz »  Udara gertu dago

Erniarraitz

Erniarraitz Bertsozale Elkartearen bloga (Elkartearen informazio orokorra)

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    Udara gertu dago

    Erniarraitzen leihoko bertso berria | Erniarraitz |  2007/06/28  18:31

    Udara gertu dago
    ekaina da jada,
    laster helduko zaigu
    sargori bolada.
    San Juanetan hasita
    badago parada,
    herriz herri gozatuz,
    parrandaz parranda,
    festan ibiliz gero
    elkartuko gara.

     

     

    1.  Bego - 2007-06-28 | 20:18
    Hogeitabat ez al zen
    udaran sarrera,
    sargoren ordez hotza
    daukagu gainera.
    San Juan, San Pelaio
    hau duk, hau karrera,
    parranda egiteko
    badugu aukera,
    gazteek zaretenak
    ez egin atzera.


    2.  Motx - 2007-06-29 | 09:04
    San Joan ta San Pelaio
    aixe joan dira,
    San Pedro ta San Paulo
    ditugu begira,
    San Martzialen ondoren
    San Ferminen mira,
    Santio, Santa Anak
    oporren distira
    ta San Inaziotan
    ospa urrutira.

    3.  Bego - 2007-06-29 | 15:34
    Abiada handia
    hartu duzu gero!
    horrela joan ezkero
    santu bat astero,
    nahikoa ez al duzu
    bakarra hilero.
    Parranda egitea
    duzu zuk espero,
    patrika bete behar
    diruz bero-bero.


    4.  Motx - 2007-06-29 | 16:12
    Ez naiz santujalea
    dirudien arren,
    fede kontu horretan
    nabil nahiko herren.
    Jaiak ditut gogoko,
    ez al da nabarmen?
    Lana utzi nahi nuke
    ahalik azkarren
    ametsaren lilura
    agortu baino lehen.

    5.  Bego - 2007-06-29 | 17:15
    Ohartu naiz horretaz
    bi bertso hauetan,
    gaur ere joango zara
    herriz-herri festan.
    Kontuz ibili behintzat
    alkohol kontuetan,
    lasai ibili zaitez
    eta etorri bueltan,
    asko ligatu ezazu
    erromerietan.


    6.  JUANTXO - 2007-06-30 | 09:53
    Betikoa gertau da
    hau nobedadea
    santuekin hasi ta
    festara kordea
    alkola,erromeri
    eta ligatzea
    ligatzen egia esan
    Motx degu trebea
    mutil askon antzera
    hau ere zalea.

    7.  Motx - 2007-07-02 | 09:56
    Juantxok diona ez da
    egia ordea,
    ligatze kontuetan
    ez naiz hain trebea,
    Motx da horretan ere
    izenan jabea,
    hobe lan hori beraz
    burutik kentzea.
    Hori bakarrik al da
    ba jai egitea?

    8.  Motx - 2007-07-04 | 10:25
    Batzuek oporretan
    dabiltz pantxo-pantxo,
    nonbait patrikatikan
    ez daude hain mantxo.
    Hegoaldeak hortan
    badu nahiko gantxo.
    Nahiz ta Marbellan lehendik
    baden hainbat jauntxo
    bertara oporretara
    joan zaigu JUANTXO.

    9.  JUANTXO - 2007-07-04 | 16:53
    Behin pentsatuko nuen
    herria uztia
    behin aterako eta
    ez ahal da tristia
    jakinaren gainean
    da herri guztia
    honera iritsi zait
    horren albistia
    ezinezkoa bait da
    internet ixtia.


    Motx hau zalea degu
    mezuak zabaltzen
    kazetari usaina
    honi diot artzen
    eta nik hauxe dizut
    motx orain galdetzen
    zergaitikan ez dezu
    zeurea aipatzen
    herriko festak utziz
    zu nora zoazen.

    10.  Motx - 2007-07-04 | 17:21
    Berria iritsi da
    nonbait ur-ertzera.
    Ikusten zaitut Juantxo
    haserre antzera.
    Ez zaitez baina iritsi
    patxada galtzera,
    oporretan da hori
    kristoren galera,
    Internet itxi eta
    zoaz bainatzera.

    Ikertzen zara, noski,
    zu abiatua,
    non ote dago Motxek
    dun txoko galdua?
    Internetik gabea
    da gordelekua.
    Jakitean zuk lasai
    hots egin bandua
    ta nahi bada bertsotan
    astindu mundua.

     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak