Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abuztuek 28,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Erniarraitz »  Hauteskundeen saltsan

Erniarraitz

Erniarraitz Bertsozale Elkartearen bloga (Elkartearen informazio orokorra)

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    Hauteskundeen saltsan

    Erniarraitzen leihoko bertso berria | Erniarraitz |  2007/06/19  14:00

    Hauteskundeen saltsan
    gabiltz Azpeitian,
    uste ez den emaitza
    baita agerian.
    Irudi desberdinak
    gure bekokian,
    zer pentsa ematen du
    nire iritzian
    sinisten ote degun
    guk demokrazian.

     

     

    1.  JUANTXO - 2007-06-20 | 09:43
    Esaten hain errez da
    demokrazi hitza
    adibidez aspaldin
    soberan gabiltza
    baina ez da ez askok
    nahi duten baldintza
    nire proposamen hau
    izan leike giltza
    demokraziaz ahaztu
    botereaz mintza.

    2.  Motx - 2007-06-20 | 15:34
    Nahiz botereak ez dun
    horren izen ona,
    horrek du agintea,
    horrek du txanpona,
    ta ez omen du berekin
    beti zoriona,
    baina atzetik dabiltz
    andre nahiz gizona,
    jainko hori zerbitzen
    bizi da pertsona.

    3.  kepa - 2007-06-21 | 15:42
    Ez det inoiz ikusi
    horrenbeste jende,
    lanerako griñakin
    herriaren alde,
    zer ote du etxe horrek
    egiten det galde,
    hortik pasatzen dana
    hara! uste gabe,
    aberastu egiten da
    ta gañea debalde.


    4.  JUANTXO - 2007-06-21 | 16:15
    Herria maitatzea
    egiz det ulertzen
    langile izatea
    barrutik da sortzen
    baina jarri ezkero
    laguna pentsatzen
    ez da nire buruan
    kepa iñoiz sartzen
    hain lotsagarri nola
    zaizkigun portatzen.

    5.  Motx - 2007-06-21 | 18:59
    Bidezko da herria
    asko maitatzea
    eta miresgarria
    hura zerbitzea.
    Botere goseduna
    asko da ordea,
    zenbaitek urrunetik
    dauka agintea,
    norbera busti gabe
    bildu nahi sarea.

    6.  kepa - 2007-06-22 | 11:15
    Gorrotoa zabaltzen
    ta ez besterikan,
    demokraziaz hitzein
    ta ez jarri praktikan,
    beti herria ahoan
    dirua patrikan,
    monopolin jolastu,
    eurak bakarrikan,
    ta bitartean guri
    beti erretolikan.






    7.  JUANTXO - 2007-06-22 | 17:13
    Monopolin jolasten
    euroak tartean
    zerbait ona izango da
    bai nire ustean
    zer batzuk kexu dira
    albara uztean
    amaiera nahi gabe
    hola iristean
    ez bai zuten espero
    jolasten astean.


     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak