Elkartasun Eguna
Erniarraitzen leihoko azken bertsoa | Erniarraitz |
2007/05/21
13:30
Bete betea dago
bosgarrengo hila,
maiatzak 26
egun borobila.
Elkartasun Eguna
elkartasun bila,
herri-kirol, bazkari
ta ekintza pila,
elkartu nahi duena
etorri dadila.
|
1. German - 2007-05-21 | 21:37
Urteko egun soil bat
ote dugu aski
hogeitaseiko hortan
nahi hainbat argazki
bainan biharamuna
da hogeitazazpi
elkar zapaldu nahian
hor gain eta azpi
den dena borobila
ez da izango noski
2. JUANTXO - 2007-05-22 | 12:40
Badakigu egun bat
ez dela nahikua
egia esan dezu
handietakua,
baina ager gaitezen
hala jangoikua
egun honetan hori
bai degu gakua
eta igandez egin
egin beharrekua.
3. Motx - 2007-05-22 | 13:21
Egun berean topo
bi gertakizunak,
Elkartasunarenak
ta boto-egunak
oso desberdin dira
bien oihartzunak,
baina bete daitezke
bi eginkizunak
botoa eman ondoren
festara nahi dunak.
4. Motx - 2007-05-22 | 15:33
Nun neukan nik burua,
nun neukan zentzuna?
Hogeitaseia jarri
baidet jai-eguna.
Bi egunetan beraz
da eginkizuna,
ta bi ospakizunek
beren bihamuna,
eta astelehenean
ahal dunak, ahal duna.
5. kepa - 2007-05-23 | 12:51
Lasai motx danok ere
gabiltza galduta,
hauteskunden ondorioz
guztiz ahulduta,
burua jan digute
mekauen la p***,
ni bake ederrean
ondo pentsatuta,
Xoxotera joango naiz
lagunak hartuta.
6. German - 2007-05-23 | 15:39
Zuen hitz jarioa
egin zait astuna
blogan hor daukazute
Iņaki Azkuna
sarritan antzekoa
da horren jarduna
aprobetxa nahiko du
urteko eguna
hogeitaseian ere
nik ez det laguna
German nun dek burua
German nora joan haiz
ea barkazioa
lortzen dudan garaiz
Motx ta Juantxo ezin egon
hor aurpegi alaiz
resakarenak dira
hanka sartzeak maiz
esan da gero baina
ondo damutu naiz
7. JUANTXO - 2007-05-23 | 16:14
kristonak esan eta
barkamen eskean
ez nazu jarri berriz
horren hazalean
resaka aitzakia
honek aidanean
neri ez dit balio
bertso jardunean
ni ez naiz gai izaten
hola nagonean.
8. Motx - 2007-05-23 | 18:34
Ez da Azkuna bakarrik
hor agertzen dena,
EAE-ANV da
orain dabilena.
Inoiz egia ohi da
esandako pena,
hala ez dela dirudi
gaurko Germanena,
ondo leunduta du
sardean kirtena.
|
Erantzuteko izena eman behar duzu
|
|