|
1. Ander - 2007-05-07 | 21:52
Holakoak dira ta
politikariak,
lana izurgarri ta
gezurrak erdiak,
ateratzen dituzte
kiston izerdiak,
hauteskunde garaian
promesa berriak,
holakoak ez ditu
nahi gure herriak.
2. Motx - 2007-05-08 | 12:51
Gure herriak zer nahi
ote dun jakiten,
erreza ez ote den
zait ba iruditzen.
Nahiz aurrean badagon
hainbat astakirten,
asma beharra dago
onenak bereizten,
nola horiek esana
guk dugun egiten.
3. kepa - 2007-05-08 | 14:37
Errazena izaten da
kritika egitea,
ardo gozoan partez
ozpina edatea,
haiei begira ez da
lortuko bakea,
ta gu mugatzen gera
bozka ematea,
ze erreza den gezurrez
bat aberastea.
4. Ander - 2007-05-08 | 18:45
Gure demokrazia
horrelakoxea,
ANV kanpo!
ta triste jendea,
madrildik ordenak ta
Balzak egitea,
madrildik nahi dute guk
bai bai esatea,
pena ematen dute
hola pentsatzea!.
5. Motx - 2007-05-08 | 19:00
'Batzuk bakean beldur,
zenbait haren bila',
baina non ote dago
horren maratila?
Ba ote inor aurka
neska nahiz mutila?
Gizakiak ordea,
paradoxak mila,
ahaleginean hiltzen
nonahi jende pila.
6. German - 2007-05-09 | 08:52
Nahiz ta esaten duten
zuek sinistu gugan
herria jarri dute
"treintaiseis"ko mugan
poltsikoa helburu
neguan ta udan
inork ez nau asetzen
dena daukat dudan
eztakit bota ere
egingo ote dudan
Hainbeste gezur eta
beste hainbat lege
hemendik nonbaitera
egin behar dut alde
Lizartza ta Elduaien
bi herri hor daude
geratu litezkenak
alkaterik gabe
bertara joatea
ez ote dut hobe?
7. JUANTXO - 2007-05-09 | 19:23
Alkaterik gabeko
herriak aipatu
izango dituzte bai
ez zazu dudatu
baina beste gauz batek
nau ni gaur kezkatu
Germanen sermoiakin
guztiak mututu
eldua dela eta
ez beintzat barkatu
8. kepa - 2007-05-10 | 13:48
Halaxe nengoen ba
beldurrez gaur arte,
zaharrek gehienetan
asko omen dakite,
Germanen arrazoiek
indarra daukate,
ba Juantxon baimenakin
barkaziorik pe,
German aurkeztu zaite
Azpeitiko alkate!
9. Motx - 2007-05-10 | 16:51
Germanek hartuko zun
kristoren sustoa,
asko baitu finetik
ta gutxi lastoa,
langile ona eta
argia kaskoa,
hau izango genduke
alkate_on askoa.
Garzonek izan baietz
honen arrastoa.
10. Ander - 2007-05-10 | 18:26
Uztarriakoak bai
zentsuratzaileak,
holako jendeakin
zertako epaileak?,
diru zorro galanta
eraikitzaileak,
urduri jartzen ditu
argitaratzeak,
hegaka hor dijoaz
urrezko putreak.
11. JUANTXO - 2007-05-10 | 19:40
Ez diot nik ikusten
alkate itxura
begiratu ezkero
ankatik burura,
Germanek ez du maite
ainbeste ardura
da honen arrastua
non den ez dut duda
eliz maitea data
jun obispadura.
12. kepa - 2007-05-11 | 13:03
Hasi zaigu jadanik
boto_eske kanpaina,
hasi dira jadanik
astitzen mingaina,
nahi dunai apustua
afaria_alajaina,
ez det ulertzen asko,
zergaitikan baina,
baietz denek bukaeran
ireki txanpaina.
|