Nere beyan lanean
bertsoa kartela hamabosterokoa | Erniarraitz |
2007/04/2
14:54
Nere beyan lanean
dabiltza luzaro,
sare artean preso
bat bezala nago.
Nahiz datozen langile
ta harri gehiago,
azkenean ez al da
obra hau izango,
Basilikako obra
baino luzeago!!!
|
1. kepa - 2007-04-10 | 18:36
Lehen zatarra zena
gero politago,
lehen alperra zena
bere hortan dago,
zuek hor goitikan
kantuan hordago,
jaitsi lanera baietz
bukatu lenago.
2. JUANTXO - 2007-04-11 | 12:10
Alperrak geradela
honek du aipatu,
holakorikan ezin
diot nik barkatu
gutaz sekula santan
ez zazu dudatu
lanak ez gaitu Kepa
iņoiz atzeratu.
3. kepa - 2007-04-11 | 12:59
Alperrik ez jardun zuk
neri gezurretan,
bertsolarien fama
egia da benetan
ta aizu Juantxo lagun
ondo oporretan?
bestela nola idatzi
ordu horietan
4. JUANTXO - 2007-04-11 | 17:45
Oporretan ez nago
hari naiz lanean
eta berotu nauzu
zure jardunean
alper eta gezurti
gu zure ustean
zu ere ondo zeundeke
bai gure tartean.
5. kepa - 2007-04-12 | 13:23
Azkenean mezua
harrapatu dezu,
zuen tartean pozik
egongo naiz aizu,
baina egingo nuke
bajiņa enbarazu,
faltatu badet Juantxo
barkatu idazu.
6. JUANTXO - 2007-04-12 | 17:23
Enbarazurik Kepa
ez dezu egingo
iņun ez dezu egiten
garbi dut esango
eta barkatze hori
pentsatuaz ondo
gurera etorri arte
ez dizut emango.
|
Erantzuteko izena eman behar duzu
|
|