Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 2,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Erniarraitz »  Laster udaberria

Erniarraitz

Erniarraitz Bertsozale Elkartearen bloga (Elkartearen informazio orokorra)

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    Laster udaberria

    Erniarraitzen leihoko bertsoa | Erniarraitz |  2007/03/15  15:15

    Laster udaberria,
    ze garai kuttuna!
    Martxoak 19,
    aitaren eguna.
    Guztiontzako hori
    denez ezaguna,
    bera baita bizitzan
    lagundu diguna,
    ez dezagun ahaztu
    bere maitasuna.

     

     

    1.  Motx - 2007-03-15 | 16:29
    Udaberriak jaso
    neguko hesola,
    birigarro nahiz zozok
    kantuzko eskola,
    zuhaitz eta zelaiak
    lorez bete, nola!
    laster dator kukua
    ku-ku dariola,
    nork ez dauka borborka
    zainetan odola?

    2.  Motx - 2007-03-19 | 17:45
    Azken bertsoak sortu
    dit hamaika duda.
    Eguraldi ederrak
    zirudien uda,
    baina asteburuak
    nola digun muda.
    San Jose aurtengoan
    aste bihurtu da
    ez ote da beraren
    haserrezko guda.

    3.  txirrita - 2007-03-20 | 23:31
    Hilaren hasieran
    guk zenbat irrifar
    giro ona nagusi
    egunetan zehar.
    Baina neguak bere
    ekarpena dakar
    Elurra dala eta
    ene! zenbat dar-dar
    lehen etzun egin ta
    orain egin behar.

    4.  antton - 2007-03-21 | 09:18
    Badator, badihoa,
    ari du, badago
    garaian garaikoa
    urtaroz-urtaro.
    Ni ere San Joseko
    loreen zai nago
    elurraren atzetik
    baitigu emango
    udaberriak are
    udaberriago.

    5.  laxaro - 2007-03-21 | 11:35
    Zeinen giro 'bikaina'
    den KORRIKArako.
    Erniarraitzek zati bat
    badu beretzako,
    igande goizaldeko
    laurak alderako
    Ikasberri parean
    azaldu galako.
    Premian dagonari
    lagundu beher zako

    6.  txirrita - 2007-03-21 | 18:18
    Laxaro erantzunak
    dituzu baietzak
    korrikak betetzeko
    dakarzkin ametsak.
    Benga uxa ditzagun
    aitzaki ta kexak
    astindu hankak eta
    albora perezak
    ea zenbat indar dun
    gaueko zerbezak

    7.  laxaro - 2007-03-22 | 13:50
    Gizendu behar denez
    euskeraren poltsa,
    KORRIKAn eragina
    ez degu hain motza.
    Ta horrek ematen dit
    benetako poza,
    nahiz gauak sarri duen
    eguneko lotsa,
    ahaztu zeresanak
    ta korrikan goza.

     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak