Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko irailek 6,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Erniarraitz »  Santa Ageda bezpera

Erniarraitz

Erniarraitz Bertsozale Elkartearen bloga (Elkartearen informazio orokorra)

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    Santa Ageda bezpera

    Erniarraitz: Leihoko bertso berria | Erniarraitz |  2007/01/31  10:09

                   Santa Ageda bezpera
                   jadanik heldu da
                   eta egun honekin
                   nor ez da gustura.
                   Guk, baserriz baserri
                   joanaz kantura,
                   segi dezagun urtez
                   urteko ohitura,
                   usario zaharrak
                   behar dun modura.

     

     

    1.  Motx - 2007-01-31 | 10:17
    Erniarraizko bertsolariak
    baserrietan kantuan?
    Baserritarrez jantzita baina
    baietz tabernara juan.

    Trula, trulala....

    2.  kepa - 2007-01-31 | 12:34
    Erniarraizko bertsolariei
    bota die enbidua,
    hoietxek aiņa German, Laxarok
    ta Juantxok dute errua.

    Trula, trulala

    3.  Motx - 2007-02-01 | 11:06
    Kepak badaki itxura danez
    zeintzuk diren errudunak.
    Nonbait gertutik jarraitu dituk
    hik ere haien jardunak.

    Trula, trulala..

    4.  kepa - 2007-02-01 | 17:05
    Asko falta zait haien jardunak
    gertutikan segitzeko
    Erniarraitzen apuntau ber da
    martxa zer dan jakiteko

    5.  Motx - 2007-02-01 | 18:51
    Taberna-zale dira jakina
    hori dago agerian,
    Bertso Parrandan ibili dira
    tabernetan igerian.

    6.  German - 2007-02-02 | 08:19
    Mugitu edo ta ez mugitu
    badaezpadare apunta
    laukiari ere bilatzen dio
    Motx horrek bostgarren punta

    Trula, trulala...

    Bestek errudun garai batean
    apaizak hamaika bando
    Kepa zu ere etzaitugu ba
    hoietakon bat izango

    Trula, trulala...

    Junatxo, Motx eta neregatikan
    etzaio bate inportik
    baina Laxaro ezin da epaitu
    lehendakari dan partetik

    Trula, trulala...

    7.  Motx - 2007-02-02 | 10:37
    Ehizerako grina berekin
    du beti German lagunak
    eta ez dio batere onik
    egiten Motxen jardunak.

    Trula, trulala...

    Apaizak ere beti gogoan
    ta ezin burutik kendu
    nonbait gaztetan hartuak ditu
    honek hamaika 'ukendu'.

    Trula, trulala...

    Lehendakaria tartean dela
    ostiraleroko martxa
    taberna dala nonbait dakite
    bertsolaritzan ardatza.

    Trula, trulala...

    8.  JUANTXO - 2007-02-02 | 11:36
    Motx eta German,German da Motxek beldurtzeko etorria hauen tartean sartzea kepa arrisku izugarria

    9.  kepa - 2007-02-02 | 12:45
    Aizak hi German xartuta hago
    garai berritan gabiltza
    orain errua bestei botatzen
    politikuak dabiltza

    Trula, trulalai...

    Laxaro = Ibarretxe da
    beraz hauxe da galdera
    German = Imaz izatea
    posible izango ote da?

    Trula, trulalai..

    Eta Juantxo etorri hadi
    ta utziok "etorriai"
    emaiok martxa iturriari
    eta jarraitu hariai

    Trula, trulalai...



    10.  Motx - 2007-02-02 | 13:55
    Ba Ibarretxe epaitu dute
    ta zergatik ez Laxaro
    'Ermuko' hoien antzera orain
    Kepak bota du ordago.

    Trula, trulalai...

    Jende guztia zirikatuaz
    Santa-eskeko neurrian
    jaian epelak entzuteko da
    inor badauka urrian.

    Trula, trulalai...

    11.  JUANTXO - 2007-02-02 | 15:14
    Kepa benetan esaten dizut
    oso suelto zabiltza
    bikote hori jadanik ziur
    moskeaturik dabiltza.



    Baina ez pentsa ixiltzerikan
    Kepa hori ez pentsatu,
    bikote horren atakeantzat
    behar zenduke prestatu.


    trula trulalai...

    12.  Motx - 2007-02-02 | 15:24
    Zirikatzaile ona da Kepa
    ta kantuan jarri Juantxo
    jende berria onartzen degu
    hau baizegon nahiko mantxo.

    Trula, trulalai...

    Bakar bakarrik falta da orain
    Laxaro bera hastea.
    Kantuan baino nahiagoko du
    besteak zirikatzea.

    Trula, trulalai...

    13.  German - 2007-02-02 | 16:27
    Arrazoi duzu zahartu egin naiz
    ta geratu naiz atzea
    lehen Pedro zinan ta orain Kepa
    hori al da berritzea

    Trula trulalai...

    Irainekin osatu duzu
    zure jardun potentea
    enaiz Imazen idoloa ta
    ezta ere botantea

    Trula trulalai...

    Politikan e ikusten zaitut
    Kepa nahiko berde antzen
    Ibarretxe ta Imaz ez dira
    batere ondo konpontzen.

    Trula trulalai...

    14.  Motx - 2007-02-02 | 16:47
    Zarrarenak ez dizu German
    egin batere grazirik,
    egia bada onartu zazu
    ez dago beste biderik.

    Trula trulalai...

    Politikako sermoia eginez
    hara non datorren German
    nonbait apaizek honi ez zioten
    zigora bakarrik eman.

    Trula trulalai...

    Zuk esan bezain etsai ez dira
    Imaz eta Ibarretxe,
    beren papela jokatzen dute
    komeni den bezelaxe.

    Trula trulalai...


    15.  Txirrita - 2007-02-02 | 20:11
    German lagunak azaldu digu
    bertsotarako doairik
    ni gutxiago ez nun espero
    karrozero batengandik



     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak