San Sebastian eguna
Erniarraitzen leihoko bertso berria | Erniarraitz |
2007/01/19
11:27
San Sebastian eguna
iritxi da aizu,
kalean tanbor-hotsa
izango da usu.
Baldin festa-giroa
gustatzen bazaizu
Azpeitian aukera
ederra daukazu.
Etorri, parte hartuz
gozatu ezazu.
|
1. Motx - 2007-01-19 | 11:48
Azpeitian gogoko
da ikuskizuna
ta handikiro hartzen
Sebastian eguna.
Apaiz haien asmoak
badu erantzuna.
"Donosti-txikik" festan
du zaletasuna
ta ez degu urruti
tanbor oihartzuna.
2. German - 2007-01-21 | 12:25
Donosti txikianak
badauka zentzua
jai egiteko era
dute berdintsua
San Sebastian eguna
da garrantzitsua
danborren konpasean
zer martxa sutsua
ai izango ez balu
militar kutsua
3. Motx - 2007-01-22 | 12:54
Militar zale ez da
nonbait gure German
ta behingoz ez gara gu
hasiko ba teman.
Bakoitzari berea
behar zaio eman,
baina militar sonak
gaur dabiltzan eran
holakoak balira
nahiago aukeran.
|
Erantzuteko izena eman behar duzu
|
|