Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 14,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Erniarraitz »  2006 + 1

Erniarraitz

Erniarraitz Bertsozale Elkartearen bloga (Elkartearen informazio orokorra)

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    2006 + 1

    bertsoa kartela hamabosterokoa | Erniarraitz |  2007/01/4  13:14

    2006 + 1
    2007
    zenbakiak denbora
    doanaren argazki.
    Urte berriak asmo
    berriak dakarzki.
    Erdiak betetzea
    ez legoke gaizki,
    denak beteta ere ez
    baita izango aski.

     

     

    1.  kepa - 2007-01-04 | 18:08
    Urte bat gehiago joan zaigu
    bat gehiago etorrita,
    galeren ta irabazien leia
    hutsean da berdinduta,
    horretxek garbi erakusten du
    zergatik hainbeste buelta?
    lengo urtea bezain berdina
    edo okerro izango da ta.





    2.  Motx - 2007-01-05 | 13:07
    Zaharra joan zaigu bai
    badator berria,
    zein izango ote da
    dakarren berria?
    Mesederako dadin
    bere ekarria
    egin beharko diot
    eskari larria:
    ase zaiguzu behingoz
    bake-egarria.

    3.  antton - 2007-01-05 | 13:32
    Handiegia bada
    gure neurrirako
    eskaria gertatzen
    da alferrikako.
    Halere Motxen alde
    agertu beharko
    eta neronek ere
    urte berrirako
    bakea eskatzen dut
    Euskal Herrirako.

    4.  Motx - 2007-01-05 | 15:09
    Baina bakea nola?
    Askoren galdera.
    Nekez doa aurrera
    ta azkar atzera,
    inork ez du utzi nahi
    norbere trintxera.
    Saia gaitezen zintzo
    hori aldatzera,
    indarrak ez baikaitu
    hurbiltzen bakera.

    5.  German - 2007-01-06 | 10:26
    Baina pakean bada
    majina bat klase
    batzuk darabilkite
    aulkiaren gose
    derrigorrezko dute
    ezin dira ase
    nomina seguru da
    nahiz ez egin eze
    ta herri xehea sufritzen
    beti bezalaxe

     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak