Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko irailek 5,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Erniarraitz »  Santo Tomas eguna

Erniarraitz

Erniarraitz Bertsozale Elkartearen bloga (Elkartearen informazio orokorra)

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    Santo Tomas eguna

    Erniarraitzen leihoko bertsoa | Erniarraitz |  2006/12/20  08:41

    Jada gaude urteko
    azken egunetan
    herrian gogokoak
    diren jaiak bertan.
    Txorizo eta talo
    aski postuetan,
    barrena gozatzeko
    ez egon penetan,
    kolesterolik ez da
    Santo Tomasetan.

     

     

    1.  Motx - 2006-12-20 | 10:24
    Jendea alai dabil
    kantu eta jolas,
    Olentzerok sortzen du
    hamaikatxo solas,
    txorizo ta ogiaz
    dator Santo Tomas,
    urte amaierara
    iristera goaz
    irrintzi eta soinu
    ederrenak joaz.


    2.  German - 2006-12-21 | 11:44
    Izaten eztan zenbat gaitz mota
    asmatu dun medikuntzak
    fidagarriak ez dira beti
    egindako ikerkuntzak
    santu kontuak ere sarritan
    harrotuak ditu hautsak
    batena eta bestearenak
    ulerkaitz diren hizkuntzak
    Santo Tomas ta kolesterola
    biak dira gezur hutsak

    3.  Motx - 2006-12-21 | 16:59
    Maiz da gure artean
    jan-edanen festa
    ta sabel sargoria
    gero ezin freska.
    Nahiz otorduko poza
    gero ohi den kezka,
    nahiz ta kolesterola
    inortxok ez eska,
    gehiegikeriaren
    ordain baino ez da.


    4.  German - 2006-12-23 | 18:57
    Albisterik ez dago
    Motxen inguruan
    ezkutuan baitago
    betiko moduan
    azken aldian igual
    ezta egon munduan
    baina aingeru gisara
    dator abenduan
    ez dakit ziur horrek
    urdailikan duan


    5.  xabier - 2006-12-23 | 19:14
    Santurik ez da diozunean
    German jarri naiz pentsatzen
    agian esan dezu San German
    ez degulako ospatzen
    kolesterolak itxuraz berriz
    ez zaitu asko kezkatzen
    medikuekin ez ote dezu
    tarteka federik hartzen
    edota Motx-i utzi zenion
    bekaina josita jartzen.

    6.  German - 2006-12-24 | 11:00
    Bejondeizula lagun Xabier
    hori da bertso mardula
    egin didazun ilusioa
    ezin neike disimula
    nahiz bertsoaren eduki hori
    ez dezun ondo kalkula
    hara Motxena zer esangoizut
    ez dut ikusi sekula
    lau punturentzat pentsatze al duzu
    medikurik behar dula

    7.  Motx - 2006-12-26 | 10:40
    Ezagun dira gure Germanen
    umore ta aldartea,
    baina aurretik jakina genun
    ez zela santu-jalea.
    Ta orain berriz medikuekin
    omen duen haserrea,
    Motxekin ere badu Germanek
    kristoren buruhaustea.
    Lasaitu hadi, opa dizkiat
    osasuna ta pakea.


    8.  xabier - 2006-12-26 | 20:00
    Erantzuteak poztu bazaitu
    zu pozteak neu benetan
    sasimediku ta medikuez
    bertsoz hasiz berriketan
    mediku gutxi lanean beraz
    zuretzat behar horretan
    puntuak galduz edo emanaz
    sarri geure zaurietan
    lor ditzatela behingoz puntuak
    EUSKARAren ametsetan

    9.  Motx - 2006-12-27 | 10:35
    Jende ikasi ta jakintsua
    eskolan ohi da prepara,
    baina maizegi horko nagusi
    izana degu erdara.
    Apunta bitez behingoagatik
    guztiak gau-eskolara,
    euskara landuz galduko dute
    hitz egiteko ikara,
    adiskidetu daitezen noizbait
    medikua ta EUSKARA.

    10.  xabier - 2006-12-28 | 11:26
    Egunerokoa da,
    ahopeko ikur
    galbidean ahal doan
    badut hainbat beldur
    zangotrabak jarriaz
    horrenbeste zakur
    ta batzuk darabilte
    AGUR!soilik labur
    euskarari esan nahi
    ahal diote agur?

    11.  xabier - 2006-12-28 | 11:42
    Bertso Parranda finala degu
    bihar bertan Gaztetxean
    MAKen "M"inistro Lazk"A"o txiki
    eta "X"enpelar trantzean
    XAPIOSeko "XA"bi "PIO"ta
    "S"ilbia beraiei batzean
    bertsozaleon plazerra horra
    sei mamu hoien atzean
    bertara noa berdin bait zait zer
    berri dagon gainontzean

    12.  Motx - 2006-12-29 | 15:11
    MAX ta XAPIOS Gazte-etxean
    a zer nolako aukera,
    baina saria ez zaigu biltzen
    txapeldun bakar batera,
    hiruk jantziko dituzten arren
    handia du zabalera.
    Beste behin ere Bertso Parranda
    bertsotan dator kalera
    ta etorkizuna gaztea denez
    goazen denok Gaztetxera

     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak