Gerediaga Lehiaketa Eneritz Eizmendirentzat
Gerediaga Literatur Lehiaketa 2006 | Erniarraitz |
2006/12/11
15:33
Eneritz Eizmendi, Erniarratz Bertso-eskolako ikasle eta Joan Jose Eizmendi bertako kide eta irakaslearen alabarentzat izan da aurtengo Durangoko Gerediaga Elkartearen literatur lehiaketako lehen saria. Har bitza gure zorionik beroenak. Larunbat honetan Hitza egunkariak elkarrizketa egin zion. Hauek dira bertso irabazleak:
DURANGO
Durango aldeko lan
ta bizitzaz
hitz egiteko
asmotan,
sei bertso hauek
bidaltzen ditut
zuengana gaurko
hontan,
herri hontako
berezitasun
batzuk hartuaz
gogotan,
dakidan dena
azalduko det
txukun hurrengo
bertsotan.
Euskal Herriko
herri polit bat
da Bizkaian kokatua,
hogetalau mila eta
zazpirehun
bat biztanlez
osatua,
hainbeste mendi eta
baserri
ederrez inguratua,
naturazale direnak
ere
badute non gozatua.
Kultura maite
dutenak ere
badute zer ikusia,
liburu eta diska
azoka
ona eta berezia,
bertan biltzen da
euskal artistek
duten ondare guztia:
idazle eta
musikarien
sormena eta bizia.
Monumentutan badu
ondare
aberats bezain
polita,
besteak beste
Tabiran bertan
dagon San Pedro hermita,
oso aspaldi egurrez
eta
harri landuz
eraikita,
nornahik bisita
beharrekoa
behin aukera
edukita.
Kirol zaleak
direnentzako
ondo prestatutakoa,
futbol zelai bat
ere badago
txukun osatutakoa,
pilotaleku bat ere
bada
kategori onekoa,
arlo honetan ere
Durango
daukagu goi
mailakoa.
Jai egunetan ia-ia
beti
jende asko biltzen
dana
hain ezaguna den
Patxikotxu
edo
Pantxikatxongana.
Pertsonai hauek
dira gazteak
erakartzeko imana,
seguru berriz
itzultzen dala
behin bertara
dijoana.
Eneritz Eizmendi
|
|
Erantzuteko izena eman behar duzu
|
|