Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko irailek 6,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Erniarraitz »  Bertso Parranda

Erniarraitz

Erniarraitz Bertsozale Elkartearen bloga (Elkartearen informazio orokorra)

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    Bertso Parranda

    Orkatzeko saioa bertsoparranda | Erniarraitz |  2006/11/6  11:41

                                          


    BERTSO PARRANDA 2006

    Hasiera ezin hobea eman dio aurtengo ekitaldiak. Orkatz lepo beteta, Erdi-kalean ere bazen jendea saioa entzuten barrura sartu ezinez geldituta, bertsolariak behar duen urduritasun puntu horrekin eta entzuleak errespetu handiz, entzunez, bertsolaria lagunduz eta gogotik txalotuz. Oso ondo entzun zen saioa. Entzule  gisa gozatzekoa, nesken ausardia eta zorroztasuna, mutilen zenbait une distiratsu. Orokorrean saio polita eta entzungarria izan zen. Hasiera honek iragartzen digu aurten ere saio guztietan tabernak lepo beteko direla eta finalean zer esanik ez. Saioan izandako gauzatxoren bat aipatzeko nesken taldeko Leire Ostolazak, hitza OLATUA gai modura emanda, honako bertso hau bota zuen:

     

    Ur haudietan berdinak dira
    lehena eta biharra,
    hondar gainean jarri ezkero
    zein eder bere marmarra,
    haizearekin aurpegiraino
    etortzen zaigu aparra,
    batzutan laztan suabea degu
    bestetan berriz indarra.
    Hauxe da behin joan arren berriro
    itzultzen zaigun bakarra.

    Bukaerako agurretan neskak jakitun ziren lan on xamarra egin ote zuten eta nagusi zirela esan zuten lotsagabe. Epaile lanak German eta Aiertzak egin zituzten eta azken honek bertsoz adierazi zigun epaia:

     

    Parrandazale, astuna izan da
    seikote hau epaitzia,
    bolada baten pentsatu degu
    Garzon berari deitzia.
    Azkenerako kostata baina
    atera da sententzia:
    Puntu erdi bat bakar bakarrik
    zegoen diferentzia,
    beragatikan neskek daukate
    aurrerako lizentzia.


    Hurrengo saioa

    Azaroak 10, TXARRANTXA (AZPEITIA): Gaueko 11:00etan                                                             

    BAX:

    • Beņat Lizaso
    • Aitor Zinkunegi
    • Josu "Xenpelar"

    MAK:

    • "Ministro"
    • Ander Urbieta
    • "Kurku"

    AURKEZLEA: Aitzol Iparragirre

    EPAILEAK: Jose Migel, Manuel

     

     

     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak