Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 11,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Erniarraitz »  Azaroaren txanda

Erniarraitz

Erniarraitz Bertsozale Elkartearen bloga (Elkartearen informazio orokorra)

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    Azaroaren txanda

    Bertsoa leihoko-bertsoa | Erniarraitz |  2006/10/31  10:51

    Azaroaren txanda
    hasi den honetan,
    txerririk hil ez arren,
    hiru egunetan
    jai-giro sano eta
    euskaldunaz bertan
    gozatu nahi duenik
    balego zuetan,
    Errezila azaldu
    San Martin jaietan.

     

     

    1.  Motx - 2006-10-31 | 15:21
    Ba omen datorrela
    aurten'e San Martin,
    propaganda egiten
    zabiltza nahiko fin.
    Giro sano, euskaldunak
    mahaian du atsegin.
    Txerri gizenik bada
    kontatu gurekin,
    gonbidapenik baden
    nahiz ez degun jakin.

    2.  German - 2006-10-31 | 21:09
    Zenbat berezitasun
    San Martin kontutan
    txerria hilko dute
    hasten den lekutan
    a ze ospakizunak
    Errezilko puntan
    gonbidapena ez dakit
    ondo ulertu dudan
    bazkari edo afari
    hortan nago dudan


    3.  German - 2006-11-02 | 14:14
    Bistan dagon "Motx" horrek
    badu ezkutua
    nor kristo ote dugun
    nago kezkatua
    trikimailu polita
    dauka asmatua
    lehen ere azaltzeko
    nion eskatua
    baldintzapean igual
    dago askatua

    4.  itxaso - 2006-11-02 | 16:47
    Bertsolari zitalak
    bai Motx ta bai German,
    hementxe dabizkigu
    elkarrekin teman.
    Kolpe bat hartu eta
    ondoren bi eman,
    baina zuk gaur berari
    esandako eran,
    German nola jakin guk
    egiz German zeran?


    5.  German - 2006-11-02 | 20:14
    Ongi etorri Itxaso
    andra edo neska
    beraz gustoko duzu
    zuk e bertso festa
    zerbait behar baduzu
    beldur gabe eska
    German ez ote naizen
    bada zure kezka
    Laxaro Azkunena
    joan zaite galdezka

    Aizarnan jaio nitzan
    joan zan mendian
    ta hamalau urterarte
    apaizen mendian
    geroztik beldurtuta
    ezkuta mendian
    apaiz zar hura igual
    hilko zan agian
    Itxaso ez dakit hauek
    nahiko dato dian

    6.  Motx - 2006-11-03 | 12:54
    German gogotik dabil
    Motxen arrastoan,
    hori bilatu nahia
    sarturik kaskoan,
    ehiztari lanean
    betiko moduan,
    'askatasun kontuak'
    bota oraingoan,
    nonbait apaizen markak
    ez zaizkio joan.

    7.  Motx - 2006-11-03 | 16:18

    Motxek Itxasori

    Loreak edertzen hamaika frakaso, egun hauetan bada makina bat kaso, hargatik ez nizun nik egin behar kaso, baina zital ez degu onena akaso. Uste gabe utsegin al dizut Itxaso?

    --Elhuyar: zital: Despreciable, ruin, mezquino, -a; bellaco, -a



    8.  Motx - 2006-11-03 | 16:24
    Aurrekoa bertso egituran zen berez: Loreak edertzen du hamaika frakaso, egun hauetan bada makina bat kaso, hargatik ez nizun nik egin behar kaso, baina 'zital' ez degu onena akaso. Uste gabe hutsegin al dizut Itxaso?

    9.  Motx - 2006-11-03 | 16:27
    Aurrekoa bertso egituran zen berez:

    Loreak edertzen du
    hamaika frakaso,
    egun hauetan bada
    makina bat kaso,
    hargatik ez nizun nik
    egin behar kaso,
    baina 'zital' ez degu
    onena akaso.
    Uste gabe hutsegin
    al dizut Itxaso?

     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak