Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 2,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Erniarraitz »  Urria iritsi da

Erniarraitz

Erniarraitz Bertsozale Elkartearen bloga (Elkartearen informazio orokorra)

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    Urria iritsi da

    leihoko-bertsoa | Erniarraitz |  2006/10/2  18:42

    Urria iritsi da
    hau da eromena
    udazken ikutua
    gauza nabarmena
    ehiztariak mingainez
    boteaz den-dena
    bestek perretxikutan
    omen dute sena.
    Nik ez dut ukatuko
    mahaian naiz onena.

     

     

    1.  Totx - 2006-10-02 | 20:37
    'Mahaia' aipatu duzu;
    altxorra!; urria!
    Lagunarte onean
    biltzeko euskarria.
    Gainera, politikan
    komenigarria.
    Ea gure gerra hontan
    izanez gerria,
    urria ez dadila
    izan ba urria.

    2.  Mikel (URANGAI) - 2006-10-02 | 22:19
    Bazan garaye zuek
    zerbait idazteko!
    badet gogo galanta
    bertsuek letzeko;
    urriarekin pixket
    gu animatzeko;
    ea kapaza zaren
    JOKIN segitzeko.


    Oharra:Gustoa ikuste haut Hitzetik hortzeran azaltze haizeanien Jokin!

    3.  German - 2006-10-04 | 21:54
    Ehizarako bazeudek
    bi edo hiru hil
    uso eper oilagor
    denetik nahi dit hil
    Juantxo hobeto dek
    ibli ta umil
    mingainez dena bota
    ironian abil
    hoiek ez dituk jango
    alperrikan habil


    4.  Motx - 2006-10-05 | 15:09
    Ikustean militar
    edo berdin zibil
    ondo horniturikan
    arma eta fusil,
    armari beldur diot
    ta ni ez nabil trankil.
    Biziak bizia nahi
    uso, eper, okil.
    Inoren kapritxora
    nork nahi ote du hil?

    5.  Luze - 2006-10-06 | 11:16
    Horrelaxe dago gaur
    jarririk mundua
    arma ta fusilekin
    zer mugimendua
    oso gauza erraza
    da, bota tirua
    ta tiroaz batera
    dijoan dirua
    norberak aukeratu
    oi du kapritxua.


    6.  German - 2006-10-06 | 11:20
    Neretzako ez det nahi
    militarrarena
    ez izenpetutzea
    hori da txarrena.
    Ezberdinak gerala
    gauza nabarmena.
    Zuretzat lastima da
    botatako dena,
    neri ez botatzeak
    ematen dit pena.

    7.  Motx - 2006-10-06 | 11:26
    Ez izenpetutzeak
    eman dizu pena,
    baina ez da oker hori
    denetan txarrena.
    Zure intentziua
    gauza nabarmena,
    tiroz akabatzea
    airez dabilena.
    Errugabeak hola
    zergatik kondena?

    8.  7-6-7-6 - 2006-10-06 | 12:23
    Kondena kontuetan
    sartu zaretela
    ehiz kontuak utzita
    ohar zaiteztela
    De juanari oraintxe
    kondena krudela
    txoriek bezala hark
    libre ber lukela

    9.  Luze - 2006-10-06 | 12:25
    Airez dabilenaren
    hizkuntza ulertu ezin
    begira jarri oi naiz
    pentsatzen zer egin
    majo gizendua da
    nire uztarekin
    egunetik eguna
    nago gutxiokin
    ezin konpondu hitzez ta
    beharko armarekin.

    10.  Luze - 2006-10-06 | 12:35
    Libre behar duela
    nire ados hortan,
    lasai "De Juana" bait dago
    gure gogoetan,
    zein ederki hari garen
    emen bertsoetan,
    ia laster izaten dan
    gure besoetan.

    11.  German - 2006-10-06 | 12:51
    Baserriko oilaskoak
    baditut aukeran
    ta konpondu gindezke
    gizonen tankeran,
    hiltzea nere kontu
    tokatzen dan eran.
    Zuk mahaian jarri ta jan
    ez al da primeran?
    Ia rima berrikin
    etorritzen zeran.

    12.  Motx - 2006-10-06 | 13:04
    Zure eskaintza ez da
    horren aldrebesa,
    baina nik onartzea
    oraingoz nekeza.
    Aurpegiratuz ozen
    nire rima eza,
    ehiztariarentzat
    hara hor laineza.
    Barazkietan hobe
    nik neure babesa.

     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak