Gaia: Nazioarteko
««Itzuli blog osora
Martxoaren 8a
Emakumeen Nazioarteko Eguna | Emakumeon hitza |
2008/03/3
16:38
2008KO MARTXOAREN 8A
EREDU PATRIARKAL HONEK ITOTZEN GAITU!!!
FEMINISMOTIK HARREMAN BERRIAK ERAIKI!
(Bilgune Feministaren irakurketa)
Euskal
emakumeok gure etorkizun indibidual eta kolektiboa modu askean erabakitzeko
eskubidea mugatua dugu. Batetik, gure herriko zatiketa administratiboak eta
herri izaeraren ukazioak eta bestetik sistema patriarkalak ezarritako mugek,
Euskal emakumeok egoera antidemokratiko batean bizitzera garamatzate.
Estatu frantsesean, Sarkozyren eskuinerako norabideak eta hemendik eratorri daitezkeen
politika atzerakoiek zein estatu espainolean, indarrean dauden botere faktiko
atzerakoi eta ultra kontserbadoreek emakumeon eskubideetan eragin zuzena dute.
Aipagarriak lirateke, azken hilabeteetan egondako apezpikuen martxak, abortuak
praktikatzen dituzten klinika pribatuen kriminalizazioa, hainbat emakume orain
urtebete ustez abortatzeagatik deklaratzera deituak izana eta beste abar luze
bat.
Familia
eredu tradizional eta hegemonikoaren aldeko hautua garbia da. Jendartean, harreman
eredu bakar eta nagusi bezala agertzen zaigu. Sexuen arteko botere harremanak
emakumeon dependentzia emozional eta ekonomikoa bultzatzen duten eredua dira.
Amatasuna derrigorrezko egiten duen eredua. Heterosexualitatea sexualitatea
bizitzeko aukera bakar bezala erakusten digun eredua. Emakumeak rol
tradizionalari erabat lotzeko egindako eredua. Egoera honen ondorioz, euskal
emakumeok, gure gorputza, elkar bizitza harreman eta harreman afektiboen
inguruko erabakiak hartzeko askatasun falta dugu. Ez dugu heziketa sexual
integral bat bermatua. Ez dugu aborturako eskubiderik.
Euskal
emakumeok gure alternatiba eraiki behar dugu
emakume
eta gizonen artean harreman eredu berriak sortuz. Elkarbizitzarako harreman eta harreman afektibo anitz eta askeak
izatea behar dugu, sexualitate hainbat aukera, parekidetasunean oinarritutako
harremanak sortzeko bidean indarrak jarri behar ditugu. Gure eskubide sexualen
aldeko lanean jarraitu behar dugu. Plazerrerako, harreman sexual askeak
izateko, heziketa sexual integrala jasotzeko eskubidea dugu. Eskubide
erreproduktiboak berma daitezen indarrak bildu behar ditugu. Gure gorputzaren gaineko erabakiak hartzeko
askatasuna borrokatu behar dugu.
Ama izan edo ez izan erabakitzeko eskubidea eta amatasun eredua libreki
hautatzekoa. Abortua libreki eta
dohain izateko eskubidea dugu.
Mugimendu feministari esker lortutako hainbat
lorpen kolokan dauden honetan, eskubideen aldeko borroka aktibatzeko beharrean
aurkitzen gara. Mugimendu feministaren aliantzatik abiatuta, Euskal herriko emakumeon eskubideen karta
oinarri hartuta, gure eskubideen aldeko borrokan indarrak jarriko ditugu.
Ideologi eta praktika feministak bakarrik ekarriko
dute euskal emakumeon askatasuna eta
bide horretan, datorren apirilaren 12
eta 13an egingo diren IV. Jardunaldi feministetan parte hartzeko deia
luzatzen dugu.
Euskal Herri
feminista gure borrokaren bidez eraikiko dugu. GORA BORROKA FEMINISTA!
ASTE FEMINISTAKO EGITARAUA
Erakusketa: Emakume artistak. 17:30etik 19:30era Betharran Aretoan.
Zine Melita emakume kurduaren hitzaldia 20:00etan Sindikatu zaharrean.
'Gilaneh' filma 21:00etan Betharram Aretoan. Zineklubekoen eskutik.
Emakume gazteen Batzarra. 20:00etan Gaztetxean.
'La soledad' filma. 21:00etan Betharram Aretoan. Zineklubekoen eskutik.
Ikastetxeetan Bideo emanaldia jolas denboran.
Ikasleen kontzentrazioa. 12:00etan barianteko rotondan.
Manifestazioa eta ekitaldia 19:30ean plazan.
III. Txotx feminista 21:00etan Berdura plazan.
'Botata' taldearen animazioa kaleetan zehar.
Lotura zuzena |
Erantzun