Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 2,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Emakumeon hitza

Emakumeon hitza

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    Gaia: EMAKUMEA

    ««Itzuli blog osora

    Aste feministako egitaraua

    EMAKUMEA | Emakumeen eskubideen gutuna |  2007/03/6  09:02

    Martxoak 7 asteazkena: Euskal Herriko emakumeen eskubideen gutunaren aurkezpena. 20:30etan Sindikatu Zaharrean.

    Martxoak 8 osteguna:
                                
                - Kontzentrazioa plazan. 19:30etan
                - 'Nueve vidas' filma zine klubak. 21:30etan Betharrameko aretoan.
                - Irakaskuntzan hitzaldia

    Martxoak 9 ostirala: Autodefentsa ikastaroa gaztetxean. 18:00-20:00

    Martxoak 10 larunabata:

                - Autodefentsa ikastaroa gaztetxean. 10:00-18:00
                - TXOTX FEMINISTA. 21:00etan Berdura plazan.
                - 'En tierra de hombres' filma zine klubak. 21:30etan Betharrameko aretoan

    Martxoak 15 osteguna: Emakumeen batzarra. Emakumeen eskubideen gutunari ekarpenak jasotzea. 19:30etan Sindikatu Zaharrean.

    Martxoak 17 larunbata: Eskubideen inguruko erakusketa plazan

    Lotura zuzena  |  Erantzun

     

    Euskal Herriko emakumeen eskubideen gutuna (V)

    EMAKUMEA | Emakumeen eskubideen gutuna |  2007/03/6  09:01

    GALDETEGIA

    1.    GUTUNAREN SARRERAri DAGOKIONEZ

    ·    Beharrezkoa ikusten duzu Emakumeon Eskubideen Gutuna emakumeon egoera aldatzeko?
    ·    Oro har, sarreran aipatzen diren elementuekin bat egin duzu? Ezer soberan edo faltan dagoen uste duzu?
    ·    Zure egoera sarreran irudikatua ikusten duzu?



    2.    GUTUNAREN BALORE FEMINISTEi DAGOKIENEZ
    ·    Eskubide gutun honen helburua beste jendarte bat osotzea da, non harremanak ez dira hierarkikoak izango eta beste baloreetan oinarrituak egongo dira. Gutun hau emakumeentzako askatasunean, berdintasunean eta  elkartasunean oinarrituko da, justizia eta bakea ondorio bezala izango zituenak.
    ·    Jendarte feminista eta pertsonen arteko harreman berrietan oinarrituriko herria eraikitzeko aipaturikoak funtsezko baloreak direla uste duzu?
    ·    Oro har, ezer soberan edo faltan dagola uste duzu?



    3.    GUTUNAREN HERRITARTASUNAREN KONTZEPTUAri DAGOKIONEZ
    ·    Herritartasun kontzeptua, perspektiba feminista batetik berplanteatzea beharrezkoa iruditzen zaizu?
    ·    Oro har, ezer soberan edo faltan dagoela uste duzu?



    4.    GUTUNAREN ESKUBIDEEN ZERRENDAri DAGOKIONEZ
    ·    Eskubide hauek aitortuz eta bermatuz gero, jendarte feminista eta pertsonen arteko harreman berrietan oinarrituriko herriaren aldeko helburua lortuko genuke?
    ·    Aitortzen diren eskubideekin bat egiten duzu?
    ·    Zure egunerokotasunean urratuak dituzun eskubideak barneraturik daude?
    ·    Oro har, ezer soberan edo faltan dagoela uste duzu?

    Lotura zuzena  |  Erantzun

     

    Euskal Herriko emakumeen eskubideen gutuna (IV)

    EMAKUMEA | Emakumeen eskubideen gutuna |  2007/03/6  09:00

    ESKUBIDEEN ZERRENDA


    ESKUBIDE POLITIKO ETA ZIBILAK

    ·    Emakumeok Euskal Herrian libreki zirkulatzeko aukera eta bere egoitza nahi duen tokia jartzeko eskubidea, bere jaioterria edozein izanik.
    ·    Emakumeon, norbanakoen eskubideak ezin dira familiaren edo elkarbizitza-unitatean eskubideetan galdu
    ·    Emakumeak duintasunez, libreki eta aukera berdintasunez bere bizi proiektua egin eta berau oztopatua edo moztua ez izateko eskubidea.
    ·    Emakumeon askatasuna eta segurtasun pertsonala izateko eskubidea.
    ·    Emakumeon kontrako indarkeriarik gabe bizitzeko eskubide
    ·    Emakumeok edozein eremuetan parte aktiboa izateko eta erabakitzeko eskubidea.
    ·    Modelo heterosexista gaindituz, emakumeok nahi ditugun harreman afektiboak libreki hautatzeko eta garatzeko eskubidea.

    ESKUBIDE EKONOMIKO ETA SOZIALAK


    ·    Emakumeak ekonimiaren subjetuak kontsideratuak izateko eskubidea.
    ·    Enplegurako eskubidea.
    ·    Emakumeak izateagatik lan konkretu batzuk (etxeko lanak eta zaintza) egitera derrigortuta ez izateko eskubidea.
    ·    Enplegu aukera eta baldintza berdinerako eskubidea.
    ·    Emakume bakoitzak beharrezkoak dituen prestatzio ekonomiko eta gizarte laguntzak jasotzeko eskubidea.
    ·    Emakumeak bakoitzak zaindua izateko eskubidea du.
    ·    Emakumeok gure bizitzako esparru desberdinak nahi dugun moduan bateratzeko eskubidea.
    ·    Emakumeok etxebizitza duin bat izateko eskubidea bermatu behar dute.
    ·    Hezkuntza hezkidetzailea jasotzeko eskubidea
    ·    Emakumeak dituzten beharrei erantzungo dion osasun zerbitzu integral eta publikoa izateko eskubidea.

    ESKUBIDE KULTURALAK

    ·    Balore feministetan oinarritutako Euskal kultura sortu, trasmititu eta garatzeko eskubidea.
    ·    Balore feministetan oinarritutako kultur aniztasuna sustatzeko eskubidea.
    ·    Hizkuntza ez sexista erabiltzeko eta garatzeko esubidea
    ·    Jai herrikoi eta parekideak izateko eskubidea.
    ·    Edozein kirolean emakumeok besteen maila berdinean egoteko eskubidea.
    ·    Sexuen araberako kirol banaketak ekidin eta parekotasunean jokatzeko eskubidea.
    ·    Hezkuntza formala eta ez formala parekidetasunean jasotzeko eskubidea.
    ·    Hezkuntza sistema propioa, laikoa, parte hartzailea, demokratikoa, publikoa eta hezkidetzailea izateko eskubidea.


    EMAKUMEON GARAPEN INTEGRALERAKO ESKUBIDEAK

    ·    Emakumeak bakoitzaren identitate sexuala edozein izanik ere, bere sexualitatea aske garatzeko eskubidea
    ·    Lesbianak gure sexualitatea eta harremana aske garatzeko eskubidea
    ·    Amatasuna nola bizi nahi dugun aukeratzeko eskubidea.
    ·    Gure gorputzaren inguruan erabakiak aske hartzeko eskubidea. Abortu librea eta doakoa bermatu behar da.
    ·    Edozein jakintza arloan, medikuntzan adibidez, emakumeak subjektu eta objektu izateko eskubidea.
    ·    Emakumeak dituzten beharrei erantzungo dion osasun zerbitzu integral eta publikoa izateko eskubidea.


    Lotura zuzena  |  Erantzun

     

    Euskal Herriko emakumeen eskubideen gutuna (III)

    EMAKUMEA | Emakumeen eskubideen gutuna |  2007/03/6  08:59

    HERRITARTASUNA


    Egungo herritartasunaren kontzeptuak, gehien nagusitzen den giza taldea, gizonezkoena unibertsala kontsideratzen du. Herritartasunaren ulermen honek emakumeak ikusezinak izatera eramaten gaitu. Emakumeok unibertsaltasun horretan barneratzean ikusezin bihurtzen garelarik.

    Emakume eta gizonen arteko harreman ez parekoek, giza eskubideetan dute zeresana. Honela, giza eskubideak adostu zirenean, emakumeok herritartasunetik at geratu ginen. Giza eskubideak eremu publikoaren baitan definitu ziren, eskubide hauek espazio publikoan onartu eta ezagutarazi zirelarik. Honela,  emakumeoi atxikitzen zaigun eremu pribatua,  eskubideak zerrendatzetik kanpo geratu zelarik.

    Hala ere, berdintasun formalaren lortzea ez da nahikoa benetako parekidetasuna eskuratzeko. Herritartasuna, eskubideak izateko eta hauek betearazteko eskubide gisa ulertuta, emakumeok ere erabakiak hartzen diren jendarteko eremu guztietan berdintasunez parte hartzeko eskubidea barne hartzen (inplikatzen) du.

    “Publikoak” ezin du jarraitu gizonezkoen propietate izaten eta “pribatua” berriz emakumeen dominioa. Gainera, bi eremu hauek ez daude banatuak, elkarlotuak daude eta beraz dikotomia hau apurtu eta berreraiki beharra dago bi eremuak herritarren eskubideak biltzen dituzten eremu gisa kontsideratuz.

    Herritartasunaren kontzeptu berri bat eraiki nahi dugu, zeinak kontutan hartuko duen “pribatu” deitzen zaion eta emakumeoi lotu izan den eremua, zeinaren lanik garrantzitsuena pertsonen zaintza eta haztearen ardura izan den, hau da azken batean egon daitekeen kezkarik sozialena. Pertsonen biziraupenerako ezinbestekoak izan diren jarduerei garrantzia eman eta izendatu nahiz berreskuratu nahi ditugu, batez ere orain arte ezkutuan eta onarpen sozialik gabe iraun dutenak.

    Herritartasun eskubideak berplanteatu nahi ditugu, baina ez gizonaren eta bere onuraren arabera, baizik eta ezkutuan baina bizitzarako beharrezko diren jarduerak betetzen dituzten emakumeen arabera baizik.

    Lotura zuzena  |  Erantzun

     

    Euskal Herriko emakumeen eskubideen gutuna (II)

    EMAKUMEA | Emakumeen eskubideen gutuna |  2007/03/6  08:58

    JENDARTEA ERAIKITZEN

    Eskubide gutun honen helburua beste jendarte bat osotzea da, non harremanak ez dira hiererakikoak izango eta beste baloreetan oinarrituak egongo dira. Gutun honek emakumeentzako askatasunean, berdintasunean, elkartasunean, bakean eta justizian oinarrituko da.

    ·    ASKATASUNA, guk nahi duguna eraikitzeko garaian, geuk erabaki ahal izateko, bai maila pertsonalean bai kolektiboan, beti ere besteekiko errespetuan ulertuta.

    ·    PAREKIDETASUNA. Sexu banaketa gaindituz pertsona bakoitzak bere identitate propioarekin baloratua izatea, eskubide eta  betebehar berdinekin. Emakumeon parte hartzea eremu guztietan ziurtatuz.

    ·    ELKARTASUNA, gizon eta emakumeen artekoa, herri eta nazioen artekoa, baina, batez ere, emakumeen arteko elkartasuna, “on eta gaiztoen” bereizte patriarkala desagerrarazteko motore izan gaitezke eta. Elkartasuna oinarrituz , elkarrizketan, elkarlanean, ulermenan ,kolaborazioan,… bestearen izatea errespetatuz eta konpromisoa eta inplikazioa exijituz.

    Bakea eta Justizia,  balore feministatzat hartu ditugun, askatasuna, parekidetasuna eta elkartasuna ezartzearen ondorio izango direla ulertzen dugu. Balore hauek logika feminista batetik lehenesten baditugu, bakea eta justizia ziurtatuak egongo baitira.

    Elkarbizitza esparru ezberdinetan ematen diren ezberdintasun sozialak sorrarazten dituzten egiturazko eta errotiko zergatiak konpontzen direnean, etorriko dira bake eta justizi egoera.

    Bakea ez dugu ulertzen, gerra egoerarik nahiz armarik gabeko egoera bat bezala, oraindik eta areago, bakea askoz ere sakonagoa den kontzeptu gisa ulertzen dugu. Ez da bakerik izango, gizonezkoen eta emakumezkoen arteko ezberdintasunak, nahiz klase edo etnia ezberdintasunak mantentzen diren bitartean, emakumeon kontrako indarkeria dagoen bitartean. Ez eta, ezarritako ideologia patriarkarrak parekidetasunean oinarrituriko jendarte eredu berria oztopatzen duela ulertzen ez den bitartean, ezta emakumeen kontrako indarkeria existitzen den jendartea dagoen heinean. Ez da bakerik izango, bigarren mailako herritarrak eta ezkutuan eta ikusezintasunean dauden herritarrak irauten duten bitartean.
    Emakumeek gizonezkoekiko menpeko eta ezberdintasun egoeran  iraunarazten dituen gatazka sozial historikoa konpontzean, hitz egingo dugu emakumeentzako justiziaz.


    Lotura zuzena  |  Erantzun

     

    Albiste zaharragoak »»

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak