Emakumeon hitza
Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna
Martxoaren
8a hurbiltzen ari den honetan, berriz ere kezkaz eta aldarrikapenez
beterik gatoz. Zoritxarrez beste behin gure herrietako emakumeen
egoeraz kezkaturik kalera atera beharrean gaude.
Emakumeak
bigarren mailako hiritar izaten jarraitzen dugu 2009an eta eskubide
mordoxka ditugu oraindik orain aitortzeke: soldata baxuagoak jasotzen
jarraitzen dugu, erabaki postuetarako sarbidea malkarrez josia dago
oraindik guretzat, jendarte eredu hierarkizatuak pareko harremanak
izatea galarazten digu, ez dugu gure gorputzaren inguruko erabakiak
libreki hartzeko aukerarik…
Sistema
patriarkalak eta honen tresneria mugatzaileak antolatutako ereduaren
araberako bizitza eramatera mugatuta gaude. Berdintasunaren diskurtsoaz
bete dituzte aho eta paperak. Baina azken urteetan “aldaketa” eman dela
esaten diguten arren, funtsean ezer gutxi aldatu dela agerikoa dugu
oraindik. Instituzioek eta osasun zerbitzuek erabakitzen dute gure
eskubide sexual eta erreproduktiboen inguruan, emakumeok libreki
aukeratzeko espazio urriak utziz eta hau ikuspegi guztiz paternalista
batetik. Honen adibide garbia dugu, azken 25 urteetan bezalaxe, abortua
delitu izaten jarraitzea, eskubide bat izan behar duenean.
Azken
urteetan eskubide honen aurkako erasoaldia jasaten ari gara sektore
eskuindar eta kontserbadoreen aldetik: eliza katolikoa, aukeren
kontrako taldeak (beren burua Provida deitutakoak), klinika
abortisten kontrako operazio polizialak, 2000 emakume baino gehiagoren
bizi pribatuaren kontrako eraso poliziala (azken urtetan abortua
praktikatu duten emakume asko deklaratzera deituak izan ziren iaz).
Gainera, Estatu espainolean PSOEren gobernuak legea aldatzeko
proposamena aurkeztu zuen irailean, hauteskundeetan abortuaren gaia
alboratu ondoren. Proposamen berria egiteko sortutako batzordeak bere
lanak amaitu ditu, baina Mugimendu feministaren presentzia oso eskasa
izan da bertan. Proposamen berri honen aurrean abortuak librea eta
doakoa izan behar duela aldarrikatzen jarraitzen dugu.
Emakumeon
eskubide sexual eta erreproduktiboak zapalduak egoten jarraitzen dute.
Sistema mediko guztia gizonen arabera eta hauek dituzten beharretarako
antolatuta dago, emakumearen beharrak behar espezifikotzat jotzen diren
bitartean. Hauek, noski ama izateko aukerari soilik lotuta daude, euren
ustez, desberdintzen gaituen faktore bakarra. Baina behar espezifikoei
ere, emakumeetatik abiatu beharrean, sistemari komeni zaion eran
erantzuten zaio. Esaterako, etzanda erditzen jarraitzen gara frogatua
dagoenean eserita askoz osasungarriago dela ama eta haurrarentzat.
Txerto prebentiboak jartzen dizkigute atentzio ginekologikoa hobetu
beharrean, eta abar luze bat zerrendatzen jarrai genezake.
Noizko
emakumea oinarri eta helburu izango duen Osasun Sistema bat? Emakumeok
atera gaitezen kalera gure beharrak zein diren ozenki oihukatzera.
Martxoak 8  honetan ere irten gaitezen denok batera jendarte parekide batean bizi arte ez dugula etsiko aldarrikatzera.
Azpeitiko Danborradako talde guztietan irten dira emakumeak aurten
Urteetako borroka luzeen ondoren, 2009an
lehenengo aldiz emakumeak irten dira Azpeitiko Danborradan parte hartzen duten
talde guztietan. Jazoera honen balorazio oso positiboa egiteaz gain, Azpeitiko
herritarrak eta elkarteetako kideak zoriondu nahi genituzke pausu hau emateko
ausardia izateagatik.
Aldarrikapen eta kontzientziazio saiakera
askoren ondoren datorren aldaketa hau, emakumeoi festetan era aktiboagoan parte
hartzeko aukera ematen digun leiho ireki berri bat da. Horregatik, saiakera
honetan aritu diren guztiak ere gogoan izan nahi ditugu, batez ere Izarraizpeko
Sorginak Emakume Taldea. Jarrerak askoz itxiagoak zeuden garaietan ere
borrokari tinko eutsi eta orain gauden egoerara iristeko
egin duten ekarpena ordainezina da.Bide onetatik pausoak emanez jarraitu
beharra dugu, hasi bakarrik egin gara, oraindik Azpeitian eta Euskal Herrian,
jai parekideak izateko, asko bait dugu egiteko.
Bukatzeko, emakumeei dei egin nahi genieke, festa eta jaietan ez ezik biziko beste esparru guztietan ere beren eskubideak exijitu eta aldarrikatzen jarrai dezaten.
Azpeitian, 2009ko urtarrilaren 22an
Bilgune Feminista
Martxoaren 8a
2008KO MARTXOAREN 8A
EREDU PATRIARKAL HONEK ITOTZEN GAITU!!!
FEMINISMOTIK HARREMAN BERRIAK ERAIKI!
(Bilgune Feministaren irakurketa)
Euskal
emakumeok gure etorkizun indibidual eta kolektiboa modu askean erabakitzeko
eskubidea mugatua dugu. Batetik, gure herriko zatiketa administratiboak eta
herri izaeraren ukazioak eta bestetik sistema patriarkalak ezarritako mugek,
Euskal emakumeok egoera antidemokratiko batean bizitzera garamatzate.
Estatu frantsesean, Sarkozyren eskuinerako norabideak eta hemendik eratorri daitezkeen
politika atzerakoiek zein estatu espainolean, indarrean dauden botere faktiko
atzerakoi eta ultra kontserbadoreek emakumeon eskubideetan eragin zuzena dute.
Aipagarriak lirateke, azken hilabeteetan egondako apezpikuen martxak, abortuak
praktikatzen dituzten klinika pribatuen kriminalizazioa, hainbat emakume orain
urtebete ustez abortatzeagatik deklaratzera deituak izana eta beste abar luze
bat.
Familia
eredu tradizional eta hegemonikoaren aldeko hautua garbia da. Jendartean, harreman
eredu bakar eta nagusi bezala agertzen zaigu. Sexuen arteko botere harremanak
emakumeon dependentzia emozional eta ekonomikoa bultzatzen duten eredua dira.
Amatasuna derrigorrezko egiten duen eredua. Heterosexualitatea sexualitatea
bizitzeko aukera bakar bezala erakusten digun eredua. Emakumeak rol
tradizionalari erabat lotzeko egindako eredua. Egoera honen ondorioz, euskal
emakumeok, gure gorputza, elkar bizitza harreman eta harreman afektiboen
inguruko erabakiak hartzeko askatasun falta dugu. Ez dugu heziketa sexual
integral bat bermatua. Ez dugu aborturako eskubiderik.
Euskal
emakumeok gure alternatiba eraiki behar dugu
emakume
eta gizonen artean harreman eredu berriak sortuz. Elkarbizitzarako harreman eta harreman afektibo anitz eta askeak
izatea behar dugu, sexualitate hainbat aukera, parekidetasunean oinarritutako
harremanak sortzeko bidean indarrak jarri behar ditugu. Gure eskubide sexualen
aldeko lanean jarraitu behar dugu. Plazerrerako, harreman sexual askeak
izateko, heziketa sexual integrala jasotzeko eskubidea dugu. Eskubide
erreproduktiboak berma daitezen indarrak bildu behar ditugu. Gure gorputzaren gaineko erabakiak hartzeko
askatasuna borrokatu behar dugu.
Ama izan edo ez izan erabakitzeko eskubidea eta amatasun eredua libreki
hautatzekoa. Abortua libreki eta
dohain izateko eskubidea dugu.
Mugimendu feministari esker lortutako hainbat
lorpen kolokan dauden honetan, eskubideen aldeko borroka aktibatzeko beharrean
aurkitzen gara. Mugimendu feministaren aliantzatik abiatuta, Euskal herriko emakumeon eskubideen karta
oinarri hartuta, gure eskubideen aldeko borrokan indarrak jarriko ditugu.
Ideologi eta praktika feministak bakarrik ekarriko
dute euskal emakumeon askatasuna eta
bide horretan, datorren apirilaren 12
eta 13an egingo diren IV. Jardunaldi feministetan parte hartzeko deia
luzatzen dugu.
Euskal Herri
feminista gure borrokaren bidez eraikiko dugu. GORA BORROKA FEMINISTA!
ASTE FEMINISTAKO EGITARAUA
Martxoak 3tik 5era
Erakusketa: Emakume artistak. 17:30etik 19:30era Betharran Aretoan.
Martxoak 4, asteartea
Zine Melita emakume kurduaren hitzaldia 20:00etan Sindikatu zaharrean.
'Gilaneh' filma 21:00etan Betharram Aretoan. Zineklubekoen eskutik.
Martxoak 5, asteazkena
Emakume gazteen Batzarra. 20:00etan Gaztetxean.
Martxoak 6, osteguna
'La soledad' filma. 21:00etan Betharram Aretoan. Zineklubekoen eskutik.
Ikastetxeetan Bideo emanaldia jolas denboran.
Martxoak 7, ostirala
Ikasleen kontzentrazioa. 12:00etan barianteko rotondan.
Martxoak 8, larunbata
Manifestazioa eta ekitaldia 19:30ean plazan.
III. Txotx feminista 21:00etan Berdura plazan.
'Botata' taldearen animazioa kaleetan zehar.
Aste feministako egitaraua
Martxoak 7 asteazkena: Euskal Herriko emakumeen eskubideen gutunaren aurkezpena. 20:30etan Sindikatu Zaharrean.
Martxoak 8 osteguna:
- Kontzentrazioa plazan. 19:30etan
- 'Nueve vidas' filma zine klubak. 21:30etan Betharrameko aretoan.
- Irakaskuntzan hitzaldia
Martxoak 9 ostirala: Autodefentsa ikastaroa gaztetxean. 18:00-20:00
Martxoak 10 larunabata:
- Autodefentsa ikastaroa gaztetxean. 10:00-18:00
- TXOTX FEMINISTA. 21:00etan Berdura plazan.
- 'En tierra de hombres' filma zine klubak. 21:30etan Betharrameko aretoan
Martxoak 15 osteguna: Emakumeen batzarra. Emakumeen eskubideen gutunari ekarpenak jasotzea. 19:30etan Sindikatu Zaharrean.
Martxoak 17 larunbata: Eskubideen inguruko erakusketa plazan
Euskal Herriko emakumeen eskubideen gutuna (V)
GALDETEGIA
1.    GUTUNAREN SARRERAri DAGOKIONEZ
·    Beharrezkoa ikusten duzu Emakumeon Eskubideen Gutuna
emakumeon egoera aldatzeko?
·    Oro har, sarreran aipatzen diren elementuekin bat egin
duzu? Ezer soberan edo faltan dagoen uste duzu?
·    Zure egoera sarreran irudikatua ikusten duzu?
2.    GUTUNAREN BALORE FEMINISTEi DAGOKIENEZ
·    Eskubide gutun honen helburua beste jendarte bat osotzea
da, non harremanak ez dira hierarkikoak izango eta beste baloreetan oinarrituak
egongo dira. Gutun hau emakumeentzako askatasunean, berdintasunean eta
elkartasunean oinarrituko da, justizia eta bakea ondorio bezala izango zituenak.
·    Jendarte feminista eta pertsonen arteko harreman berrietan
oinarrituriko herria eraikitzeko aipaturikoak funtsezko baloreak direla uste
duzu?
·    Oro har, ezer soberan edo faltan dagola uste duzu?
3.    GUTUNAREN HERRITARTASUNAREN KONTZEPTUAri DAGOKIONEZ
·    Herritartasun kontzeptua, perspektiba feminista batetik
berplanteatzea beharrezkoa iruditzen zaizu?
·    Oro har, ezer soberan edo faltan dagoela uste duzu?
4.    GUTUNAREN ESKUBIDEEN ZERRENDAri DAGOKIONEZ
·    Eskubide hauek aitortuz eta bermatuz gero, jendarte
feminista eta pertsonen arteko harreman berrietan oinarrituriko herriaren
aldeko helburua lortuko genuke?
·    Aitortzen diren eskubideekin bat egiten duzu?
·    Zure egunerokotasunean urratuak dituzun eskubideak barneraturik
daude?
·    Oro har, ezer soberan edo faltan dagoela uste duzu?
Euskal Herriko emakumeen eskubideen gutuna (IV)
ESKUBIDEEN ZERRENDA
ESKUBIDE POLITIKO ETA ZIBILAK
·    Emakumeok Euskal Herrian libreki zirkulatzeko aukera eta
bere egoitza nahi duen tokia jartzeko eskubidea, bere jaioterria edozein
izanik.
·    Emakumeon, norbanakoen eskubideak ezin dira familiaren edo
elkarbizitza-unitatean eskubideetan galdu
·    Emakumeak duintasunez, libreki eta aukera berdintasunez
bere bizi proiektua egin eta berau oztopatua edo moztua ez izateko eskubidea.
·    Emakumeon askatasuna eta segurtasun pertsonala izateko
eskubidea.
·    Emakumeon kontrako indarkeriarik gabe bizitzeko eskubide
·    Emakumeok edozein eremuetan parte aktiboa izateko eta
erabakitzeko eskubidea.
·    Modelo heterosexista gaindituz, emakumeok nahi ditugun
harreman afektiboak libreki hautatzeko eta garatzeko eskubidea.
ESKUBIDE EKONOMIKO ETA SOZIALAK
·    Emakumeak ekonimiaren subjetuak kontsideratuak izateko
eskubidea.
·    Enplegurako eskubidea.
·    Emakumeak izateagatik lan konkretu batzuk (etxeko lanak eta
zaintza) egitera derrigortuta ez izateko eskubidea.
·    Enplegu aukera eta baldintza berdinerako eskubidea.
·    Emakume bakoitzak beharrezkoak dituen prestatzio ekonomiko
eta gizarte laguntzak jasotzeko eskubidea.
·    Emakumeak bakoitzak zaindua izateko eskubidea du.
·    Emakumeok gure bizitzako esparru desberdinak nahi dugun
moduan bateratzeko eskubidea.
·    Emakumeok etxebizitza duin bat izateko eskubidea bermatu
behar dute.
·    Hezkuntza hezkidetzailea jasotzeko eskubidea
·    Emakumeak dituzten beharrei erantzungo dion osasun zerbitzu
integral eta publikoa izateko eskubidea.
ESKUBIDE KULTURALAK
·    Balore feministetan oinarritutako Euskal kultura sortu,
trasmititu eta garatzeko eskubidea.
·    Balore feministetan oinarritutako kultur aniztasuna
sustatzeko eskubidea.
·    Hizkuntza ez sexista erabiltzeko eta garatzeko esubidea
·    Jai herrikoi eta parekideak izateko eskubidea.
·    Edozein kirolean emakumeok besteen maila berdinean egoteko
eskubidea.
·    Sexuen araberako kirol banaketak ekidin eta parekotasunean
jokatzeko eskubidea.
·    Hezkuntza formala eta ez formala parekidetasunean jasotzeko
eskubidea.
·    Hezkuntza sistema propioa, laikoa, parte hartzailea,
demokratikoa, publikoa eta hezkidetzailea izateko eskubidea.
EMAKUMEON GARAPEN INTEGRALERAKO ESKUBIDEAK
·    Emakumeak bakoitzaren identitate sexuala edozein izanik
ere, bere sexualitatea aske garatzeko eskubidea
·    Lesbianak gure sexualitatea eta harremana aske garatzeko
eskubidea
·    Amatasuna nola bizi nahi dugun aukeratzeko eskubidea.
·    Gure gorputzaren inguruan erabakiak aske hartzeko
eskubidea. Abortu librea eta doakoa bermatu behar da.
·    Edozein jakintza arloan, medikuntzan adibidez, emakumeak
subjektu eta objektu izateko eskubidea.
·    Emakumeak dituzten beharrei erantzungo dion osasun zerbitzu
integral eta publikoa izateko eskubidea.
Euskal Herriko emakumeen eskubideen gutuna (III)
HERRITARTASUNA
Egungo herritartasunaren kontzeptuak, gehien nagusitzen den giza taldea,
gizonezkoena unibertsala kontsideratzen du. Herritartasunaren ulermen honek
emakumeak ikusezinak izatera eramaten gaitu. Emakumeok unibertsaltasun horretan
barneratzean ikusezin bihurtzen garelarik.
Emakume eta gizonen arteko harreman ez parekoek, giza eskubideetan dute
zeresana. Honela, giza eskubideak adostu zirenean, emakumeok herritartasunetik
at geratu ginen. Giza eskubideak eremu publikoaren baitan definitu ziren,
eskubide hauek espazio publikoan onartu eta ezagutarazi zirelarik.
Honela,  emakumeoi atxikitzen zaigun eremu pribatua,  eskubideak
zerrendatzetik kanpo geratu zelarik.
Hala ere, berdintasun formalaren lortzea ez da nahikoa benetako parekidetasuna
eskuratzeko. Herritartasuna, eskubideak izateko eta hauek betearazteko eskubide
gisa ulertuta, emakumeok ere erabakiak hartzen diren jendarteko eremu guztietan
berdintasunez parte hartzeko eskubidea barne hartzen (inplikatzen) du.
“Publikoak” ezin du jarraitu gizonezkoen propietate izaten eta “pribatua”
berriz emakumeen dominioa. Gainera, bi eremu hauek ez daude banatuak,
elkarlotuak daude eta beraz dikotomia hau apurtu eta berreraiki beharra dago bi
eremuak herritarren eskubideak biltzen dituzten eremu gisa kontsideratuz.
Herritartasunaren kontzeptu berri bat eraiki nahi dugu, zeinak kontutan hartuko
duen “pribatu” deitzen zaion eta emakumeoi lotu izan den eremua, zeinaren lanik
garrantzitsuena pertsonen zaintza eta haztearen ardura izan den, hau da azken
batean egon daitekeen kezkarik sozialena. Pertsonen biziraupenerako
ezinbestekoak izan diren jarduerei garrantzia eman eta izendatu nahiz
berreskuratu nahi ditugu, batez ere orain arte ezkutuan eta onarpen sozialik
gabe iraun dutenak.
Herritartasun eskubideak berplanteatu nahi ditugu, baina ez gizonaren eta bere
onuraren arabera, baizik eta ezkutuan baina bizitzarako beharrezko diren
jarduerak betetzen dituzten emakumeen arabera baizik.
Euskal Herriko emakumeen eskubideen gutuna (II)
JENDARTEA ERAIKITZEN
Eskubide gutun honen helburua beste jendarte bat osotzea da, non harremanak ez
dira hiererakikoak izango eta beste baloreetan oinarrituak egongo dira. Gutun
honek emakumeentzako askatasunean, berdintasunean, elkartasunean, bakean eta
justizian oinarrituko da.
·    ASKATASUNA, guk nahi duguna eraikitzeko garaian, geuk
erabaki ahal izateko, bai maila pertsonalean bai kolektiboan, beti ere
besteekiko errespetuan ulertuta.
·    PAREKIDETASUNA. Sexu banaketa gaindituz pertsona bakoitzak
bere identitate propioarekin baloratua izatea, eskubide eta  betebehar
berdinekin. Emakumeon parte hartzea eremu guztietan ziurtatuz.
·    ELKARTASUNA, gizon eta emakumeen artekoa, herri eta nazioen
artekoa, baina, batez ere, emakumeen arteko elkartasuna, “on eta gaiztoen”
bereizte patriarkala desagerrarazteko motore izan gaitezke eta. Elkartasuna
oinarrituz , elkarrizketan, elkarlanean, ulermenan ,kolaborazioan,… bestearen
izatea errespetatuz eta konpromisoa eta inplikazioa exijituz.
Bakea eta Justizia,  balore feministatzat hartu ditugun, askatasuna,
parekidetasuna eta elkartasuna ezartzearen ondorio izango direla ulertzen dugu.
Balore hauek logika feminista batetik lehenesten baditugu, bakea eta justizia
ziurtatuak egongo baitira.
Elkarbizitza esparru ezberdinetan ematen diren ezberdintasun sozialak
sorrarazten dituzten egiturazko eta errotiko zergatiak konpontzen direnean,
etorriko dira bake eta justizi egoera.
Bakea ez dugu ulertzen, gerra egoerarik nahiz armarik gabeko egoera bat bezala,
oraindik eta areago, bakea askoz ere sakonagoa den kontzeptu gisa ulertzen
dugu. Ez da bakerik izango, gizonezkoen eta emakumezkoen arteko
ezberdintasunak, nahiz klase edo etnia ezberdintasunak mantentzen diren bitartean,
emakumeon kontrako indarkeria dagoen bitartean. Ez eta, ezarritako ideologia
patriarkarrak parekidetasunean oinarrituriko jendarte eredu berria oztopatzen
duela ulertzen ez den bitartean, ezta emakumeen kontrako indarkeria existitzen
den jendartea dagoen heinean. Ez da bakerik izango, bigarren mailako
herritarrak eta ezkutuan eta ikusezintasunean dauden herritarrak irauten duten
bitartean.
Emakumeek gizonezkoekiko menpeko eta ezberdintasun egoeran  iraunarazten
dituen gatazka sozial historikoa konpontzean, hitz egingo dugu emakumeentzako
justiziaz.
Euskal Herriko emakumeen eskubideen gutuna (I)
SARRERA:ERREALITATEA MARGOTZEN
Milurteko berri honen hasieran, Mundu Martxarako nazioarteko sarea osatzen
dugun emakumeok, gure eskubideekin zer gertatzen zen aztertzea izan genuen
helburu. IZADIARENTZAKO MUNDUKO EMAKUMEON GUTUNA da lan horren emaitza, eta
orain gure herrian bertan zehaztu nahi dugu lan hori, gure ustez, geuri
dagozkigun eskubideen lorpenean aurrera egiten eta eskubideok beteko direla
bermatzen duten mekanismoak exijitzen lagunduko digun tresna behar dugulako
eta, era berean, borroka feministaren helburuak eta jarraitu beharreko
estrategiak eguneratzeko. Ez da erraza izango, ez horixe.
Badira hiru hamarkada, herrialde honetan antolaturiko Mugimendu Feministari
errealitate patriarkalak eztabaidagai bilakatu duela, emakumeentzat
problematikoa, bidegabea eta legez kontrakoa izateagatik; berau ahalbidetzen
duten arrazoiak bilatzen aritu izan da eta gizon-emakume guztiontzat hobea
litzatekeen gizarterako proposamen alternatiboak eratzen.
Izan dira, bai, oztopoak bidean, baina ikuspuntu formal batetik, esan dezakegu
berdintasuna izan badela: legezko eskubideak eta gure ugalkortasunaren kontrola
konkistatu ditugu, goi-mailako heziketara ailegatu gara, lehenago guretzat
pentsaezinak ziren lanbideetan aritu gara eta jendartean betetzen dugun
funtzioaren gainean antzina zeuden sinesmenak behera bota ditugu,… Orduan,
hainbeste adierazpen, lege eta egitasmo izanda, zergatik gertatzen dira
oraindik indarkeria sexista, diskriminazio, zapalkuntza eta ikusezintasun
egoerak? Bi estatutan eta hiru administraziotan banatuak gaudelarik lege
ezberdinak dira. Emakumeok uste dugu ez dagoela benetako borondaterik, ez
interesik, jendarte-guneetako esleipen hierarkizatua generoaren arabera
aldatzeko, eta honi amaiera eman ahal izateko, jendarte osoaren jarrera
aldaketa da beharrezkoa eta gizonezkoena bereziki, gizon izateagatik bakarrik
dituzten pribilegioei uko egiten ikasi beharko dutelarik. Gizonak jaio egiten
dira eskubidedun, guk borrokatu egin behar dugu, lortu nahi baditugu.
Eta lan egingo dugu lortzeko. Euskal Herrian bizi garen emakumeak: hemen
jaiotakoak zein kanpotik etorriak, langabetuak, esplotatuak, lesbianak,
sakabanatu eta kartzelaratuak, txiroak, sexua ogibide dutenak, etxekoandreak,
nekazari eta abeltzainak, gazteak, zaintzaileak, erasotu eta kolpatuak,
pentsiodunak, sindikalistak, intsumisoak, artisauak, ekologistak, euskaltzale
eta feministak, EMAKUME GUZTIOK eduki nahi dugu geure eskubideen gutuna, gaur
egun gure herrian bizi dugun egoera islatu eta gure desioak zehaztuko dituena.
Patriarkatuak, mundu osoan berbera izanda, ez gaituelako era berean ukitzen.
Badagoen jendartearen izaera eta egoera politikoaren arabera itxura ezberdinak
izaten ditu.
Euskal Herrian biztanleriaren erdia baino gehixeago gara emakume, gero eta
emakumezko gehiago ikus daiteke jendartearen arlo ezberdinetan (sozialean,
kulturalean, lan-arloan, sindikalean…), baina hala eta guztiz ere, botere eta
erabaki guneetan gutxiengoa gara: kristalezko sabaia delakoa da.
Balore ekonomiko eta politikoko arloetan oso ordezkaritza murritza daukagu, oso
sektore zehatz eta feminizatuetan sartu gara lan munduan, eta gainera,
eskalarik baxuenetan, gaizki ordaindutako sektoreetan eta kontraturik
prekarioetan. Langabezian luzaroen egoten den pertsona taldea gara, eta beraz,
zerbitzu sozialaren eta halakoen beharrik handiena duena… Prekarietatea eta bazterkeria
dela eta, arreta berezia eskatzen duten sektoreak, alde batetik, etxeko
langileak dira, Gizarte-segurantzaren erregimen orokorrak babesten ez
dituelako, eta bestetik, sexu langileak , eskubiderik ez izateaz gain,
jendarteak loidoztu egiten dituelako. Esanguratsua da arlo bi hauetan batzea
herrialde txirotuetatik etorritako emakume gehienak; izan ere, Atzerritartasun
Legearen arabera, lan ezegonkortasunera kondenatuta baitaude. Arreta berezia
eskatzen du emakume baserritarren egoerak jasaten duen bazterkeriagatik,ingururako
elikagaiak ekoizteak duen errekonozimentu ezagatik,emakume baserritar asko
laguntza familiarra, ezkonkide edo titular kide epigrafeen azpian ezelako
errekonozimentu gabe daude.
Bizitzaren iraupenerako eta zainketarako lanen %80 emakumeok egiten ditugu,
jakien eta elikadura katean emakumeen partehartzea %80koa da, baina lan horiek,
sozialki eta ekonomikoki, ez dira inoiz aintzat hartzen pertsona guztien
bizi-baldintzen ongizatea eta jendarte-antolaketa osatzen laguntzen duten jarduera
bezala. Politikan eta ekonomian, erakundeek eta gizonek, etengabe baztertzen
dute gure lana.
Emakumeen kontrako bortizkeria da giza eskubideen urraketarik larrienetakoa eta
hedatuenetakoa gure jendartean, eta emakume jaio izateagatik bakarrik, geure
kontra egiten diren indarkeria mota guztiak sartzen dira hor: sexu
gehiegikeriak, derrigorrezko prostituzioa, laneko sexu erasoak, bikotekide
ohiaren eskutik emakumeek jasotzen dituzten jipoiak, bai eta heriotza bera
ere…. Mugimendu feministari esker, orain dela urte gutxira arte familia
arazotzat edota arazo pribatutzat hartu izan den fenomeno hau, jendarteko arazo
sozial eta politiko garrantzitsua dela ikusi da. Testuinguru honetan,
nabarmentzekoa da botere publikoen ardura zuzena. Nahiz eta gero eta salaketa
gehiago egin, epaitegi bereziak sortu eta langile gaituak prestatu, emakumeok
gizonen eskutik jasaten dugun biolentziak jendarteko gaitza izaten jarraitzen
du.
Une honetan, emakumeon sexualitatea genero-agindu anitzek mugatzen dute, eta
afektibitate eta sexu-portaerarako jarraibide zehatz batzuek markatzen dute.
Sexu-heziketak zeri begiratzen dion ikustea besterik ez dago:
heterosexualitateari eta koitoari edota nahi ez diren haurdunaldien
prebentzioari. Kontrazepziozko neurriak geuri zuzentzen zaizkigu ia beti.
Abortua kasu jakin batzuetan baino ez da onartzen. Hegoaldean bada Izatezko
Bikoteen Lege bat, emakume lesbianen eskubideak emakume heterosexualenekin
parekatzen dituena, baina, hala ere, lesbianok ikusezin jarraitzen dugu,
identitaterako ezelako keinu txikiena egitea ere zaila delarik.
Edertasun femeninoaren gurtza ez da desagertu, aitzitik, masifikatu egin da,
era guztietako produktuen etengabeko ekoizpenean eta kontsumoan oinarritzen den
sistema ekonomiko honi esker. Kontzientzia kolektiboan barneratu den guraria
da, betiko edertasuna eta gaztetasuna edukitzea, politagoak, argalagoak eta
erakargarriagoak izatea… desiragarriagoak azken batean, eta hori lortu ahal
izateko, arropa eta kosmetikoak erosi behar dira, neurriz kanpoko gimnasia saioak
eta kirurgia arriskutsuak egin, zenbaitetan nahita gosea pasatzeraino ere.
Kultu unibertsala da, eguneroko eginbeharra, emakumeok geure buruaz eta munduan
dugun estatusaz daukan ideiari eragiten dion giza agindu bat.
Euskal herriko emakumeok,  beste gatazka politiko bat bizi dugu, gatazka
politikoa, eta herri honetako partaide garen heinean, gure eskubidea da
gatazkaren konponbidean parte hartzea eta eragitea.
Hau dena ez da kasualitate hutsa. Emakumeok, gizonek eta gizonentzat eraikitako
munduan sartu gara. Mundu honek, emakumearen ezkutuko lanaren menpe dagoelako
baino ezin dezake funtzionatu, eta horrela, ezinezkoa da emakumea izanda eroso
sentitzea. Emakumeok gerok eta Mugimendu Feministak egindako presioari esker,
batez ere, hoberanzko aldaketak izan direla ukatu ezin badugu ere, aldaketek,
eurekin batera, kontuan hartu eta aurre egin behar zaien beste erronka batzuk
ekarri dituzte. Horretantxe dihardugu. Feminismoak gai izan behar du, XXI.
mendeko emakumeok aurrean ditugun kontraesanei erantzun politikoak eta jendarte
Emakumeok elkartuz eskubideak borrokatu!!!
2007ko martxoaren 8a iritsi da. Egunkari,
aldizkari, irrati eta telebistako programetan izango du emakumeen egoerari
dagozkien tertulia eta artikuluek beraien lekua egun batez bada ere.
Urola kostako koordinadora feministak ere bere irakurketa plazaratu nahi du
gaur egun dagoen berdintasun faltsu honetatik atera eta benetako jendarte
parekide bat eraikitzearen alde.
Udaletako berdintasun planak, EAE-ko berdintasun legea, espainiar estatuko
tratu txarren aurkako legeak eta itxura hutsean gelditzen diren beste zenbait
neurriren bidez berdintasunaren garaian bizi garela irudikatu nahi digute.
Baina errealitatea oso bestelakoa da. Arlo ekonomiko eta politikoetan oso
ordezkaritza murritza dugu, balore kulturalen sorkuntza eta transmisioan izan
dugun garrantzia ez da ezagutzen, langabezia tasa altuena eta lan kontratu
prekarioenak ditugu, egunero arlo pirbatuan emakumeak egiten dituen lanak ez
dira jendartea sustengatzeko ezinbesteko lan moduan errekonozitzen eta baloratzen,
indarkeria sexita etengabea da, etxean, lanean, kalean, jaietan… gure gorputzak
“perfektuak” izan behar direnaren mezuak etengabe sartzen dizkigute, gure
osasuna arriskuan jartzeraino. Eta oraindik geure gorputzaren gaineko erabakiak
hartzeko ere ez dugu eskubiderik (abortatzeko eskubidea).
Hala ere badira urteetan zehar emakumeen egoeraren inguruan egin diren
lorpenak. Gaur egun “feminismoa” modu despektibo batean ikusarazi nahi diguten
arren, argi dugu emakumeok elkartu gaituen mugimendu feministak urteetan zehar
egindako borrokari esker eman direla aurrerapausoak. Emakumeon egoeraren
inguruko kontzientzia handiagoa dugu, eta arlo desberdinetan elkartu eta
borrokatuz gure lanari etekinak ateratzeko gaitasun handia dugula erakutsi
dugu.  Euskal Herriko sentsibilitate desbedinetako emakumeon artean gure
eskubideen gutuna adostu dugu. 2. mailako herritarrak izatetik aterako gaituen
baloreetan oinarritutako jendartea definitu dugu, eta gauden honetatik
emakumeen aurkako zapalketarik gabeko jendarte horretara iristeko ezinbestekoak
zaizkigun eskubideak zerrendatu ditugu.
Argi dugu berdintasun itxura bat ematea gainditu eta benetako helburua
emakumeen aurkako zapalketarekin bukatzea izango duten neurri errealak jarri
behar direla martxan.
Guztion ardura da emakumeon eskubideak bermatuko dituen jendarte eredua
gauzatzea. Patriarkatuan oinarritutako gizartea irauli eta beste bide
batzuetatik ekitea. Horregatik emakume guztiok elkartu eta borrokan jarraitzeko
garaia da!  badugulako gauzak aldatzeko gaitasuna, antolatu eta elkartzeak
indartzen gaituelako! Berdintasun faltsu honekin amaitu eta benetako jendarte
parekide bat eraikitzeko garaia delako!!! Emakumeok elkartuz gure eskubideak
borrokatu!!!