Euskal Herriko emakumeen eskubideen gutuna (III)
EMAKUMEA | Emakumeen eskubideen gutuna |
2007/03/6
08:59
HERRITARTASUNA
Egungo herritartasunaren kontzeptuak, gehien nagusitzen den giza taldea,
gizonezkoena unibertsala kontsideratzen du. Herritartasunaren ulermen honek
emakumeak ikusezinak izatera eramaten gaitu. Emakumeok unibertsaltasun horretan
barneratzean ikusezin bihurtzen garelarik.
Emakume eta gizonen arteko harreman ez parekoek, giza eskubideetan dute
zeresana. Honela, giza eskubideak adostu zirenean, emakumeok herritartasunetik
at geratu ginen. Giza eskubideak eremu publikoaren baitan definitu ziren,
eskubide hauek espazio publikoan onartu eta ezagutarazi zirelarik.
Honela, emakumeoi atxikitzen zaigun eremu pribatua, eskubideak
zerrendatzetik kanpo geratu zelarik.
Hala ere, berdintasun formalaren lortzea ez da nahikoa benetako parekidetasuna
eskuratzeko. Herritartasuna, eskubideak izateko eta hauek betearazteko eskubide
gisa ulertuta, emakumeok ere erabakiak hartzen diren jendarteko eremu guztietan
berdintasunez parte hartzeko eskubidea barne hartzen (inplikatzen) du.
“Publikoak” ezin du jarraitu gizonezkoen propietate izaten eta “pribatua”
berriz emakumeen dominioa. Gainera, bi eremu hauek ez daude banatuak,
elkarlotuak daude eta beraz dikotomia hau apurtu eta berreraiki beharra dago bi
eremuak herritarren eskubideak biltzen dituzten eremu gisa kontsideratuz.
Herritartasunaren kontzeptu berri bat eraiki nahi dugu, zeinak kontutan hartuko
duen “pribatu” deitzen zaion eta emakumeoi lotu izan den eremua, zeinaren lanik
garrantzitsuena pertsonen zaintza eta haztearen ardura izan den, hau da azken
batean egon daitekeen kezkarik sozialena. Pertsonen biziraupenerako
ezinbestekoak izan diren jarduerei garrantzia eman eta izendatu nahiz
berreskuratu nahi ditugu, batez ere orain arte ezkutuan eta onarpen sozialik
gabe iraun dutenak.
Herritartasun eskubideak berplanteatu nahi ditugu, baina ez gizonaren eta bere
onuraren arabera, baizik eta ezkutuan baina bizitzarako beharrezko diren
jarduerak betetzen dituzten emakumeen arabera baizik.
|
|
Erantzuteko izena eman behar duzu
|
|