Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna
Emakumeen Nazioarteko Eguna | Emakumeon hitza |
2009/03/4
09:33
Martxoaren
8a hurbiltzen ari den honetan, berriz ere kezkaz eta aldarrikapenez
beterik gatoz. Zoritxarrez beste behin gure herrietako emakumeen
egoeraz kezkaturik kalera atera beharrean gaude.
Emakumeak
bigarren mailako hiritar izaten jarraitzen dugu 2009an eta eskubide
mordoxka ditugu oraindik orain aitortzeke: soldata baxuagoak jasotzen
jarraitzen dugu, erabaki postuetarako sarbidea malkarrez josia dago
oraindik guretzat, jendarte eredu hierarkizatuak pareko harremanak
izatea galarazten digu, ez dugu gure gorputzaren inguruko erabakiak
libreki hartzeko aukerarik…
Sistema
patriarkalak eta honen tresneria mugatzaileak antolatutako ereduaren
araberako bizitza eramatera mugatuta gaude. Berdintasunaren diskurtsoaz
bete dituzte aho eta paperak. Baina azken urteetan “aldaketa” eman dela
esaten diguten arren, funtsean ezer gutxi aldatu dela agerikoa dugu
oraindik. Instituzioek eta osasun zerbitzuek erabakitzen dute gure
eskubide sexual eta erreproduktiboen inguruan, emakumeok libreki
aukeratzeko espazio urriak utziz eta hau ikuspegi guztiz paternalista
batetik. Honen adibide garbia dugu, azken 25 urteetan bezalaxe, abortua
delitu izaten jarraitzea, eskubide bat izan behar duenean.
Azken
urteetan eskubide honen aurkako erasoaldia jasaten ari gara sektore
eskuindar eta kontserbadoreen aldetik: eliza katolikoa, aukeren
kontrako taldeak (beren burua Provida deitutakoak), klinika
abortisten kontrako operazio polizialak, 2000 emakume baino gehiagoren
bizi pribatuaren kontrako eraso poliziala (azken urtetan abortua
praktikatu duten emakume asko deklaratzera deituak izan ziren iaz).
Gainera, Estatu espainolean PSOEren gobernuak legea aldatzeko
proposamena aurkeztu zuen irailean, hauteskundeetan abortuaren gaia
alboratu ondoren. Proposamen berria egiteko sortutako batzordeak bere
lanak amaitu ditu, baina Mugimendu feministaren presentzia oso eskasa
izan da bertan. Proposamen berri honen aurrean abortuak librea eta
doakoa izan behar duela aldarrikatzen jarraitzen dugu.
Emakumeon
eskubide sexual eta erreproduktiboak zapalduak egoten jarraitzen dute.
Sistema mediko guztia gizonen arabera eta hauek dituzten beharretarako
antolatuta dago, emakumearen beharrak behar espezifikotzat jotzen diren
bitartean. Hauek, noski ama izateko aukerari soilik lotuta daude, euren
ustez, desberdintzen gaituen faktore bakarra. Baina behar espezifikoei
ere, emakumeetatik abiatu beharrean, sistemari komeni zaion eran
erantzuten zaio. Esaterako, etzanda erditzen jarraitzen gara frogatua
dagoenean eserita askoz osasungarriago dela ama eta haurrarentzat.
Txerto prebentiboak jartzen dizkigute atentzio ginekologikoa hobetu
beharrean, eta abar luze bat zerrendatzen jarrai genezake.
Noizko
emakumea oinarri eta helburu izango duen Osasun Sistema bat? Emakumeok
atera gaitezen kalera gure beharrak zein diren ozenki oihukatzera.
Martxoak 8 honetan ere irten gaitezen denok batera jendarte parekide batean bizi arte ez dugula etsiko aldarrikatzera.


Lotura zuzena |
Erantzun
Azpeitiko Danborradako talde guztietan irten dira emakumeak aurten
FESTAK | Emakumeon hitza |
2009/01/22
11:26
Urteetako borroka luzeen ondoren, 2009an
lehenengo aldiz emakumeak irten dira Azpeitiko Danborradan parte hartzen duten
talde guztietan. Jazoera honen balorazio oso positiboa egiteaz gain, Azpeitiko
herritarrak eta elkarteetako kideak zoriondu nahi genituzke pausu hau emateko
ausardia izateagatik.
Aldarrikapen eta kontzientziazio saiakera
askoren ondoren datorren aldaketa hau, emakumeoi festetan era aktiboagoan parte
hartzeko aukera ematen digun leiho ireki berri bat da. Horregatik, saiakera
honetan aritu diren guztiak ere gogoan izan nahi ditugu, batez ere Izarraizpeko
Sorginak Emakume Taldea. Jarrerak askoz itxiagoak zeuden garaietan ere
borrokari tinko eutsi eta orain gauden egoerara iristeko
egin duten ekarpena ordainezina da.Bide onetatik pausoak emanez jarraitu
beharra dugu, hasi bakarrik egin gara, oraindik Azpeitian eta Euskal Herrian,
jai parekideak izateko, asko bait dugu egiteko.
Bukatzeko, emakumeei dei egin nahi genieke, festa eta jaietan ez ezik biziko beste esparru guztietan ere beren eskubideak exijitu eta aldarrikatzen jarrai dezaten.
Azpeitian, 2009ko urtarrilaren 22an
Bilgune Feminista
Lotura zuzena |
Erantzun bat.
jone | 2009-01-22 | 12:41
Martxoaren 8a
Emakumeen Nazioarteko Eguna | Emakumeon hitza |
2008/03/3
16:38
2008KO MARTXOAREN 8A
EREDU PATRIARKAL HONEK ITOTZEN GAITU!!!
FEMINISMOTIK HARREMAN BERRIAK ERAIKI!
(Bilgune Feministaren irakurketa)
Euskal
emakumeok gure etorkizun indibidual eta kolektiboa modu askean erabakitzeko
eskubidea mugatua dugu. Batetik, gure herriko zatiketa administratiboak eta
herri izaeraren ukazioak eta bestetik sistema patriarkalak ezarritako mugek,
Euskal emakumeok egoera antidemokratiko batean bizitzera garamatzate.
Estatu frantsesean, Sarkozyren eskuinerako norabideak eta hemendik eratorri daitezkeen
politika atzerakoiek zein estatu espainolean, indarrean dauden botere faktiko
atzerakoi eta ultra kontserbadoreek emakumeon eskubideetan eragin zuzena dute.
Aipagarriak lirateke, azken hilabeteetan egondako apezpikuen martxak, abortuak
praktikatzen dituzten klinika pribatuen kriminalizazioa, hainbat emakume orain
urtebete ustez abortatzeagatik deklaratzera deituak izana eta beste abar luze
bat.
Familia
eredu tradizional eta hegemonikoaren aldeko hautua garbia da. Jendartean, harreman
eredu bakar eta nagusi bezala agertzen zaigu. Sexuen arteko botere harremanak
emakumeon dependentzia emozional eta ekonomikoa bultzatzen duten eredua dira.
Amatasuna derrigorrezko egiten duen eredua. Heterosexualitatea sexualitatea
bizitzeko aukera bakar bezala erakusten digun eredua. Emakumeak rol
tradizionalari erabat lotzeko egindako eredua. Egoera honen ondorioz, euskal
emakumeok, gure gorputza, elkar bizitza harreman eta harreman afektiboen
inguruko erabakiak hartzeko askatasun falta dugu. Ez dugu heziketa sexual
integral bat bermatua. Ez dugu aborturako eskubiderik.
Euskal
emakumeok gure alternatiba eraiki behar dugu
emakume
eta gizonen artean harreman eredu berriak sortuz. Elkarbizitzarako harreman eta harreman afektibo anitz eta askeak
izatea behar dugu, sexualitate hainbat aukera, parekidetasunean oinarritutako
harremanak sortzeko bidean indarrak jarri behar ditugu. Gure eskubide sexualen
aldeko lanean jarraitu behar dugu. Plazerrerako, harreman sexual askeak
izateko, heziketa sexual integrala jasotzeko eskubidea dugu. Eskubide
erreproduktiboak berma daitezen indarrak bildu behar ditugu. Gure gorputzaren gaineko erabakiak hartzeko
askatasuna borrokatu behar dugu.
Ama izan edo ez izan erabakitzeko eskubidea eta amatasun eredua libreki
hautatzekoa. Abortua libreki eta
dohain izateko eskubidea dugu.
Mugimendu feministari esker lortutako hainbat
lorpen kolokan dauden honetan, eskubideen aldeko borroka aktibatzeko beharrean
aurkitzen gara. Mugimendu feministaren aliantzatik abiatuta, Euskal herriko emakumeon eskubideen karta
oinarri hartuta, gure eskubideen aldeko borrokan indarrak jarriko ditugu.
Ideologi eta praktika feministak bakarrik ekarriko
dute euskal emakumeon askatasuna eta
bide horretan, datorren apirilaren 12
eta 13an egingo diren IV. Jardunaldi feministetan parte hartzeko deia
luzatzen dugu.
Euskal Herri
feminista gure borrokaren bidez eraikiko dugu. GORA BORROKA FEMINISTA!
ASTE FEMINISTAKO EGITARAUA
Erakusketa: Emakume artistak. 17:30etik 19:30era Betharran Aretoan.
Zine Melita emakume kurduaren hitzaldia 20:00etan Sindikatu zaharrean.
'Gilaneh' filma 21:00etan Betharram Aretoan. Zineklubekoen eskutik.
Emakume gazteen Batzarra. 20:00etan Gaztetxean.
'La soledad' filma. 21:00etan Betharram Aretoan. Zineklubekoen eskutik.
Ikastetxeetan Bideo emanaldia jolas denboran.
Ikasleen kontzentrazioa. 12:00etan barianteko rotondan.
Manifestazioa eta ekitaldia 19:30ean plazan.
III. Txotx feminista 21:00etan Berdura plazan.
'Botata' taldearen animazioa kaleetan zehar.
Lotura zuzena |
Erantzun
Aste feministako egitaraua
EMAKUMEA | Emakumeen eskubideen gutuna |
2007/03/6
09:02
Martxoak 7 asteazkena: Euskal Herriko emakumeen eskubideen gutunaren aurkezpena. 20:30etan Sindikatu Zaharrean.
Martxoak 8 osteguna:
- Kontzentrazioa plazan. 19:30etan
- 'Nueve vidas' filma zine klubak. 21:30etan Betharrameko aretoan.
- Irakaskuntzan hitzaldia
Martxoak 9 ostirala: Autodefentsa ikastaroa gaztetxean. 18:00-20:00
Martxoak 10 larunabata:
- Autodefentsa ikastaroa gaztetxean. 10:00-18:00
- TXOTX FEMINISTA. 21:00etan Berdura plazan.
- 'En tierra de hombres' filma zine klubak. 21:30etan Betharrameko aretoan
Martxoak 15 osteguna: Emakumeen batzarra. Emakumeen eskubideen gutunari ekarpenak jasotzea. 19:30etan Sindikatu Zaharrean.
Martxoak 17 larunbata: Eskubideen inguruko erakusketa plazan
Lotura zuzena |
Erantzun
Euskal Herriko emakumeen eskubideen gutuna (V)
EMAKUMEA | Emakumeen eskubideen gutuna |
2007/03/6
09:01
GALDETEGIA
1. GUTUNAREN SARRERAri DAGOKIONEZ
· Beharrezkoa ikusten duzu Emakumeon Eskubideen Gutuna
emakumeon egoera aldatzeko?
· Oro har, sarreran aipatzen diren elementuekin bat egin
duzu? Ezer soberan edo faltan dagoen uste duzu?
· Zure egoera sarreran irudikatua ikusten duzu?
2. GUTUNAREN BALORE FEMINISTEi DAGOKIENEZ
· Eskubide gutun honen helburua beste jendarte bat osotzea
da, non harremanak ez dira hierarkikoak izango eta beste baloreetan oinarrituak
egongo dira. Gutun hau emakumeentzako askatasunean, berdintasunean eta
elkartasunean oinarrituko da, justizia eta bakea ondorio bezala izango zituenak.
· Jendarte feminista eta pertsonen arteko harreman berrietan
oinarrituriko herria eraikitzeko aipaturikoak funtsezko baloreak direla uste
duzu?
· Oro har, ezer soberan edo faltan dagola uste duzu?
3. GUTUNAREN HERRITARTASUNAREN KONTZEPTUAri DAGOKIONEZ
· Herritartasun kontzeptua, perspektiba feminista batetik
berplanteatzea beharrezkoa iruditzen zaizu?
· Oro har, ezer soberan edo faltan dagoela uste duzu?
4. GUTUNAREN ESKUBIDEEN ZERRENDAri DAGOKIONEZ
· Eskubide hauek aitortuz eta bermatuz gero, jendarte
feminista eta pertsonen arteko harreman berrietan oinarrituriko herriaren
aldeko helburua lortuko genuke?
· Aitortzen diren eskubideekin bat egiten duzu?
· Zure egunerokotasunean urratuak dituzun eskubideak barneraturik
daude?
· Oro har, ezer soberan edo faltan dagoela uste duzu?
Lotura zuzena |
Erantzun
Albiste zaharragoak »»