Martxoaren 8a
Emakumeen Nazioarteko Eguna | Emakumeon hitza |
2008/03/3
16:38
2008KO MARTXOAREN 8A
EREDU PATRIARKAL HONEK ITOTZEN GAITU!!!
FEMINISMOTIK HARREMAN BERRIAK ERAIKI!
(Bilgune Feministaren irakurketa)
Euskal
emakumeok gure etorkizun indibidual eta kolektiboa modu askean erabakitzeko
eskubidea mugatua dugu. Batetik, gure herriko zatiketa administratiboak eta
herri izaeraren ukazioak eta bestetik sistema patriarkalak ezarritako mugek,
Euskal emakumeok egoera antidemokratiko batean bizitzera garamatzate.
Estatu frantsesean, Sarkozyren eskuinerako norabideak eta hemendik eratorri daitezkeen
politika atzerakoiek zein estatu espainolean, indarrean dauden botere faktiko
atzerakoi eta ultra kontserbadoreek emakumeon eskubideetan eragin zuzena dute.
Aipagarriak lirateke, azken hilabeteetan egondako apezpikuen martxak, abortuak
praktikatzen dituzten klinika pribatuen kriminalizazioa, hainbat emakume orain
urtebete ustez abortatzeagatik deklaratzera deituak izana eta beste abar luze
bat.
Familia
eredu tradizional eta hegemonikoaren aldeko hautua garbia da. Jendartean, harreman
eredu bakar eta nagusi bezala agertzen zaigu. Sexuen arteko botere harremanak
emakumeon dependentzia emozional eta ekonomikoa bultzatzen duten eredua dira.
Amatasuna derrigorrezko egiten duen eredua. Heterosexualitatea sexualitatea
bizitzeko aukera bakar bezala erakusten digun eredua. Emakumeak rol
tradizionalari erabat lotzeko egindako eredua. Egoera honen ondorioz, euskal
emakumeok, gure gorputza, elkar bizitza harreman eta harreman afektiboen
inguruko erabakiak hartzeko askatasun falta dugu. Ez dugu heziketa sexual
integral bat bermatua. Ez dugu aborturako eskubiderik.
Euskal
emakumeok gure alternatiba eraiki behar dugu
emakume
eta gizonen artean harreman eredu berriak sortuz. Elkarbizitzarako harreman eta harreman afektibo anitz eta askeak
izatea behar dugu, sexualitate hainbat aukera, parekidetasunean oinarritutako
harremanak sortzeko bidean indarrak jarri behar ditugu. Gure eskubide sexualen
aldeko lanean jarraitu behar dugu. Plazerrerako, harreman sexual askeak
izateko, heziketa sexual integrala jasotzeko eskubidea dugu. Eskubide
erreproduktiboak berma daitezen indarrak bildu behar ditugu. Gure gorputzaren gaineko erabakiak hartzeko
askatasuna borrokatu behar dugu.
Ama izan edo ez izan erabakitzeko eskubidea eta amatasun eredua libreki
hautatzekoa. Abortua libreki eta
dohain izateko eskubidea dugu.
Mugimendu feministari esker lortutako hainbat
lorpen kolokan dauden honetan, eskubideen aldeko borroka aktibatzeko beharrean
aurkitzen gara. Mugimendu feministaren aliantzatik abiatuta, Euskal herriko emakumeon eskubideen karta
oinarri hartuta, gure eskubideen aldeko borrokan indarrak jarriko ditugu.
Ideologi eta praktika feministak bakarrik ekarriko
dute euskal emakumeon askatasuna eta
bide horretan, datorren apirilaren 12
eta 13an egingo diren IV. Jardunaldi feministetan parte hartzeko deia
luzatzen dugu.
Euskal Herri
feminista gure borrokaren bidez eraikiko dugu. GORA BORROKA FEMINISTA!
ASTE FEMINISTAKO EGITARAUA
Erakusketa: Emakume artistak. 17:30etik 19:30era Betharran Aretoan.
Zine Melita emakume kurduaren hitzaldia 20:00etan Sindikatu zaharrean.
'Gilaneh' filma 21:00etan Betharram Aretoan. Zineklubekoen eskutik.
Emakume gazteen Batzarra. 20:00etan Gaztetxean.
'La soledad' filma. 21:00etan Betharram Aretoan. Zineklubekoen eskutik.
Ikastetxeetan Bideo emanaldia jolas denboran.
Ikasleen kontzentrazioa. 12:00etan barianteko rotondan.
Manifestazioa eta ekitaldia 19:30ean plazan.
III. Txotx feminista 21:00etan Berdura plazan.
'Botata' taldearen animazioa kaleetan zehar.
Lotura zuzena |
Erantzun
Aste feministako egitaraua
EMAKUMEA | Emakumeen eskubideen gutuna |
2007/03/6
09:02
Martxoak 7 asteazkena: Euskal Herriko emakumeen eskubideen gutunaren aurkezpena. 20:30etan Sindikatu Zaharrean.
Martxoak 8 osteguna:
- Kontzentrazioa plazan. 19:30etan
- 'Nueve vidas' filma zine klubak. 21:30etan Betharrameko aretoan.
- Irakaskuntzan hitzaldia
Martxoak 9 ostirala: Autodefentsa ikastaroa gaztetxean. 18:00-20:00
Martxoak 10 larunabata:
- Autodefentsa ikastaroa gaztetxean. 10:00-18:00
- TXOTX FEMINISTA. 21:00etan Berdura plazan.
- 'En tierra de hombres' filma zine klubak. 21:30etan Betharrameko aretoan
Martxoak 15 osteguna: Emakumeen batzarra. Emakumeen eskubideen gutunari ekarpenak jasotzea. 19:30etan Sindikatu Zaharrean.
Martxoak 17 larunbata: Eskubideen inguruko erakusketa plazan
Lotura zuzena |
Erantzun
Euskal Herriko emakumeen eskubideen gutuna (V)
EMAKUMEA | Emakumeen eskubideen gutuna |
2007/03/6
09:01
GALDETEGIA
1. GUTUNAREN SARRERAri DAGOKIONEZ
· Beharrezkoa ikusten duzu Emakumeon Eskubideen Gutuna
emakumeon egoera aldatzeko?
· Oro har, sarreran aipatzen diren elementuekin bat egin
duzu? Ezer soberan edo faltan dagoen uste duzu?
· Zure egoera sarreran irudikatua ikusten duzu?
2. GUTUNAREN BALORE FEMINISTEi DAGOKIENEZ
· Eskubide gutun honen helburua beste jendarte bat osotzea
da, non harremanak ez dira hierarkikoak izango eta beste baloreetan oinarrituak
egongo dira. Gutun hau emakumeentzako askatasunean, berdintasunean eta
elkartasunean oinarrituko da, justizia eta bakea ondorio bezala izango zituenak.
· Jendarte feminista eta pertsonen arteko harreman berrietan
oinarrituriko herria eraikitzeko aipaturikoak funtsezko baloreak direla uste
duzu?
· Oro har, ezer soberan edo faltan dagola uste duzu?
3. GUTUNAREN HERRITARTASUNAREN KONTZEPTUAri DAGOKIONEZ
· Herritartasun kontzeptua, perspektiba feminista batetik
berplanteatzea beharrezkoa iruditzen zaizu?
· Oro har, ezer soberan edo faltan dagoela uste duzu?
4. GUTUNAREN ESKUBIDEEN ZERRENDAri DAGOKIONEZ
· Eskubide hauek aitortuz eta bermatuz gero, jendarte
feminista eta pertsonen arteko harreman berrietan oinarrituriko herriaren
aldeko helburua lortuko genuke?
· Aitortzen diren eskubideekin bat egiten duzu?
· Zure egunerokotasunean urratuak dituzun eskubideak barneraturik
daude?
· Oro har, ezer soberan edo faltan dagoela uste duzu?
Lotura zuzena |
Erantzun
Euskal Herriko emakumeen eskubideen gutuna (IV)
EMAKUMEA | Emakumeen eskubideen gutuna |
2007/03/6
09:00
ESKUBIDEEN ZERRENDA
ESKUBIDE POLITIKO ETA ZIBILAK
· Emakumeok Euskal Herrian libreki zirkulatzeko aukera eta
bere egoitza nahi duen tokia jartzeko eskubidea, bere jaioterria edozein
izanik.
· Emakumeon, norbanakoen eskubideak ezin dira familiaren edo
elkarbizitza-unitatean eskubideetan galdu
· Emakumeak duintasunez, libreki eta aukera berdintasunez
bere bizi proiektua egin eta berau oztopatua edo moztua ez izateko eskubidea.
· Emakumeon askatasuna eta segurtasun pertsonala izateko
eskubidea.
· Emakumeon kontrako indarkeriarik gabe bizitzeko eskubide
· Emakumeok edozein eremuetan parte aktiboa izateko eta
erabakitzeko eskubidea.
· Modelo heterosexista gaindituz, emakumeok nahi ditugun
harreman afektiboak libreki hautatzeko eta garatzeko eskubidea.
ESKUBIDE EKONOMIKO ETA SOZIALAK
· Emakumeak ekonimiaren subjetuak kontsideratuak izateko
eskubidea.
· Enplegurako eskubidea.
· Emakumeak izateagatik lan konkretu batzuk (etxeko lanak eta
zaintza) egitera derrigortuta ez izateko eskubidea.
· Enplegu aukera eta baldintza berdinerako eskubidea.
· Emakume bakoitzak beharrezkoak dituen prestatzio ekonomiko
eta gizarte laguntzak jasotzeko eskubidea.
· Emakumeak bakoitzak zaindua izateko eskubidea du.
· Emakumeok gure bizitzako esparru desberdinak nahi dugun
moduan bateratzeko eskubidea.
· Emakumeok etxebizitza duin bat izateko eskubidea bermatu
behar dute.
· Hezkuntza hezkidetzailea jasotzeko eskubidea
· Emakumeak dituzten beharrei erantzungo dion osasun zerbitzu
integral eta publikoa izateko eskubidea.
ESKUBIDE KULTURALAK
· Balore feministetan oinarritutako Euskal kultura sortu,
trasmititu eta garatzeko eskubidea.
· Balore feministetan oinarritutako kultur aniztasuna
sustatzeko eskubidea.
· Hizkuntza ez sexista erabiltzeko eta garatzeko esubidea
· Jai herrikoi eta parekideak izateko eskubidea.
· Edozein kirolean emakumeok besteen maila berdinean egoteko
eskubidea.
· Sexuen araberako kirol banaketak ekidin eta parekotasunean
jokatzeko eskubidea.
· Hezkuntza formala eta ez formala parekidetasunean jasotzeko
eskubidea.
· Hezkuntza sistema propioa, laikoa, parte hartzailea,
demokratikoa, publikoa eta hezkidetzailea izateko eskubidea.
EMAKUMEON GARAPEN INTEGRALERAKO ESKUBIDEAK
· Emakumeak bakoitzaren identitate sexuala edozein izanik
ere, bere sexualitatea aske garatzeko eskubidea
· Lesbianak gure sexualitatea eta harremana aske garatzeko
eskubidea
· Amatasuna nola bizi nahi dugun aukeratzeko eskubidea.
· Gure gorputzaren inguruan erabakiak aske hartzeko
eskubidea. Abortu librea eta doakoa bermatu behar da.
· Edozein jakintza arloan, medikuntzan adibidez, emakumeak
subjektu eta objektu izateko eskubidea.
· Emakumeak dituzten beharrei erantzungo dion osasun zerbitzu
integral eta publikoa izateko eskubidea.
Lotura zuzena |
Erantzun
Euskal Herriko emakumeen eskubideen gutuna (III)
EMAKUMEA | Emakumeen eskubideen gutuna |
2007/03/6
08:59
HERRITARTASUNA
Egungo herritartasunaren kontzeptuak, gehien nagusitzen den giza taldea,
gizonezkoena unibertsala kontsideratzen du. Herritartasunaren ulermen honek
emakumeak ikusezinak izatera eramaten gaitu. Emakumeok unibertsaltasun horretan
barneratzean ikusezin bihurtzen garelarik.
Emakume eta gizonen arteko harreman ez parekoek, giza eskubideetan dute
zeresana. Honela, giza eskubideak adostu zirenean, emakumeok herritartasunetik
at geratu ginen. Giza eskubideak eremu publikoaren baitan definitu ziren,
eskubide hauek espazio publikoan onartu eta ezagutarazi zirelarik.
Honela, emakumeoi atxikitzen zaigun eremu pribatua, eskubideak
zerrendatzetik kanpo geratu zelarik.
Hala ere, berdintasun formalaren lortzea ez da nahikoa benetako parekidetasuna
eskuratzeko. Herritartasuna, eskubideak izateko eta hauek betearazteko eskubide
gisa ulertuta, emakumeok ere erabakiak hartzen diren jendarteko eremu guztietan
berdintasunez parte hartzeko eskubidea barne hartzen (inplikatzen) du.
“Publikoak” ezin du jarraitu gizonezkoen propietate izaten eta “pribatua”
berriz emakumeen dominioa. Gainera, bi eremu hauek ez daude banatuak,
elkarlotuak daude eta beraz dikotomia hau apurtu eta berreraiki beharra dago bi
eremuak herritarren eskubideak biltzen dituzten eremu gisa kontsideratuz.
Herritartasunaren kontzeptu berri bat eraiki nahi dugu, zeinak kontutan hartuko
duen “pribatu” deitzen zaion eta emakumeoi lotu izan den eremua, zeinaren lanik
garrantzitsuena pertsonen zaintza eta haztearen ardura izan den, hau da azken
batean egon daitekeen kezkarik sozialena. Pertsonen biziraupenerako
ezinbestekoak izan diren jarduerei garrantzia eman eta izendatu nahiz
berreskuratu nahi ditugu, batez ere orain arte ezkutuan eta onarpen sozialik
gabe iraun dutenak.
Herritartasun eskubideak berplanteatu nahi ditugu, baina ez gizonaren eta bere
onuraren arabera, baizik eta ezkutuan baina bizitzarako beharrezko diren
jarduerak betetzen dituzten emakumeen arabera baizik.
Lotura zuzena |
Erantzun
Albiste zaharragoak »»