Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 7,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Di-da!

Di-da!

(uztarria.com)

Azpeitia di-da batean. Sarean topatutakoak, datuak, bitxikeriak... Albiste izatera iristen ez diren kontu txikiak.

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    Gaia: inkesta

    ««Itzuli blog osora

    Inkestan galdera berria: "Gustatu al zaizu epaitegi berria?"

    Uztarria.com-eko inkesta | uztarria.com |  2008/09/15  11:43

    Webeko inkesta ataleko galdera aldatu egin du Uztarriak, eta hauxe da itaun berria: Gustatu al zaizu epaitegi berria? Epaitegi berriko lanak aurrera doaz. Dagoeneko eraikinaren kanpoaldea margotu dute, koloretan. Zer moduz geratu da?


    Aurreko galderan, “behin ere joan al zara Gazte Informazio Bulegora?”, galdetu genuen. Jasotako emaitzen arabera, %72,46ak sekula ez dela joan erantzun du, %21,74ak noiz edo noiz joan izan dela eta askotan joaten direla, berriz, %5,8ak erantzun du.    

    Lotura zuzena  |  Erantzun

     

    Inkestan galdera berria: "Behin ere joan al zara Gazte Informazio Bulegora?"

    Uztarria.com-eko inkesta | uztarria.com |  2008/09/4  12:12

    Webeko inkesta ataleko galdera aldatu egin du Uztarriak, eta hauxe da itaun berria: Behin ere joan al zara Gazte Informazio Bulegora? Plaza Txikira aldatu zuten Gazte Informazio Bulegoa oporren aurretik, “gazteengandik gertuago egoteko” helburuarekin. Herriko gazteek ba al dute bulego horretara joateko ohiturarik?

    Aurreko galderan, “krisia bizitzen ari garela uste al duzu?”, galdetu genuen. Jasotako emaitzen arabera, %55,81ak baiezkoa erantzun zuen. Gainontzekoek, %44,19ak, ezetz uste dute.   

    Lotura zuzena  |  Erantzun

     

    Inkestan galdera berria: "Krisia bizitzen ari garela uste al duzu?"

    Uztarria.com-eko inkesta | uztarria.com |  2008/07/17  11:09

    Webeko inkesta ataleko galdera aldatu egin du Uztarriak, eta hauxe da itaun berria: Krisia bizitzen ari garela uste al duzu? Azkenaldian askoren ahotan dabilen hitza da “krisia”. Hitz horren erabileraren dimentsio esajeratuaz ere entzun ditugu hainbat.  Jendeari krisia bizitzen ari ote garen galdetu diogu.  

    Aurreko galdera, “nola joaten zara hondartzara?”, galdetu genuen. Jasotako emaitzen arabera, %68,7 kotxez joaten da, %6,09 autobusez, %1,74 erantzun du motoz joaten dela eta %23,48k, berriz, ez dela hondartzara joaten erantzun du.  

    Lotura zuzena  |  Erantzun

     

    Inkestan galdera berria

    Uztarria.com-eko inkesta | uztarria.com |  2008/06/24  10:11

    Webeko inkesta ataleko galdera aldatu egin du Uztarriak, eta hauxe da itaun berria: Nola joaten zara hondartzara? Eguraldiak asko laguntzen ez badu ere, dagoeneko udan sartuta gaude eta jendea hondartzara nola joaten galdetu dugu.

    Aurreko galdera, “ezer botatzen al duzu sanjoan sura?”, galdetu genuen. Jasotako emaitzen arabera, %34,43k zerbait botatzen du sanjoan sura eta 65,57k, berriz, ez du ezer botatzen.

    Lotura zuzena  |  Erantzun

     

    Inkestan galdera berria: "Ezer botatzen al duzu sanjoan sura?"

    Uztarria.com-eko inkesta | uztarria.com |  2008/05/30  10:05

    Webeko inkesta ataleko galdera aldatu egin du Uztarriak, eta hauxe da itaun berria: "Ezer botatzen al duzu sanjoan sura?" Ekainaren 23an izango da urteko gaurik luzeena eta leku askotan suak piztuko dituzte.

    Aurreko galdera, “kirolik egiten al duzu?”, galdetu genuen. Jasotako emaitzen arabera, %37,7ak ez du behin ere kirolik egiten. %19,46ak noizean behin egiten du, %25,5ek astean bi aldiz eta %17,45ak, berriz, egunero egiten du.

    Lotura zuzena  |  Erantzun

     

    Albiste zaharragoak »»

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak