Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 11,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Di-da!

Di-da!

(uztarria.com)

Azpeitia di-da batean. Sarean topatutakoak, datuak, bitxikeriak... Albiste izatera iristen ez diren kontu txikiak.

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    Gaia: blogak

    ««Itzuli blog osora

    Blogari berria uztarria.com-en: Haritz Ibarzabal

    Uztarria.com-eko blogak | uztarria.com |  2008/03/5  08:56

    Uztarria.com-eko blog komunitatea handitzen doa. Hala, Haritz Ibarzabal blogari berria da, eta Ibarzabal izenarekin martxan du bloga.

    Uztarriaren asmoa hasieratik herritarren parte-hartzea izan da eta jendearen iritziak jasotzeko gune bihurtu nahi ditu blogak ere.

    Zuk ere blogari izan nahi? Uztarriara idatzi, deitu edo etorri besterik ez duzu egin behar. Animo!

    Lotura zuzena  |  Erantzun

     

    Blogari berria uztarria.com-en: Garbiņe Bereziartua

    Uztarria.com-eko blogak | uztarria.com |  2008/02/15  14:56

    Uztarria.com-eko blog komunitatea handitzen doa. Hala, Garbiņe Bereziartua blogari berria da, eta Kontuk eta komerik izenarekin martxan du bloga.

    Uztarriaren asmoa hasieratik herritarren parte-hartzea izan da eta jendearen iritziak jasotzeko gune bihurtu nahi ditu blogak ere.

    Zuk ere blogari izan nahi? Uztarriara idatzi, deitu edo etorri besterik ez duzu egin behar. Animo!

    Lotura zuzena  |  Erantzun

     

    Blog komunitatea handituz

    blogak | uztarria.com |  2006/02/9  15:03

    Interneten euskarazko blog komunitatea gero eta handiagoa da. Uztarria.com 2005eko urrian hasi zen blogekin, eta poliki-poliki blog komunitatea zabaltzen joan da. Epe laburrera, blog gehiago izango dira gurean.

    Iritzi emaile asko dago sarean; neska hazpandar bat, esaterako (Azpeitia Hazparnerekin senidetuta dago 1984tik) Ameriketako Estatu Batuetan dago eta bertako argazki eta bizipenak Han Hazpandar bat Marylanden blogean azaltzen ditu.

    Gogoratu, baldintza batzuk betez gero, edozein herritarrek izan dezakeela bere bloga uztarria.com-eko komunitatean. Animo, beraz.

    Lotura zuzena  |  Erantzun

     

    Leire, beire: argazki blog berria

    blogak argazkiak leire | uztarria.com |  2006/02/2  12:01

    Uztarria.com-en beste blog bat inauguratu dugu gaur: Leire, beire. Leire Larraņagaren argazki bloga.

    Aurkezpen mezuan dioen modura, aspalditik da argazkizalea Larraņaga, eta orain bere argazkiak uztarria.com-en gehituko ditu.

    Gogoratu, baldintza batzuk betez gero, edozein herritarrek izan dezakeela bere bloga uztarria.com-eko komunitatean. Animo, beraz.

    Ongi etorri, Leire!

    Lotura zuzena  |  Erantzun

     

    Blog komunitatea zabalduz

    blogak | uztarria.com |  2005/11/24  14:04

    Hilabete pasatxo da uztarria.com-en blogak atala martxan dagoela. Hasieratik zortzi lagunek ekin zioten atal berrian. Honela, Alaitz Olaizola, Txetxu Urbieta, Estitxu Elduaien, Begoņa Elias, Nerea Aranguren, Iosu Badiola, Xabier Alday eta Xabier Gantzarin euren burutazioak idazten dituzten euren blogetan; Juan Joxe Agirrek, berriz, argazkiak erakusten ditu.

    Atal berri honekin Uztarriak herritarren parte-hartzea bilatu nahi izan du. Orain arteko emaitzak onak dira: webean irakurleen parte-hartzea oso handia delako eta bisitak igo egin direlako.

    Blogen atala martxan jartzean, Azpeitiko bloga komunitatea zabaltzeko asmoa zuela adierazi zuen Uztarriak, eta horretan ari da. Honela, hemendik aurrera blogari bat gehiago izango da uztarria.com/blogak atalean. Ainhoa Odriozola da bera. Ainhoa, urteetan aritu da uztarria aldizkarian zutabegile lanetan. Orain, ibilbide berria hasiko du webgunean. Hemendik aurrera, beraz, bederatzi izango dira www.uztarria/blogak atalean aurkitu daitezkeen blogak.

    Lotura zuzena  |  7 erantzun. Azkena: uztarriak, aurrekoari | 2005-11-28 | 09:05

     

    Albiste zaharragoak »»

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak