Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 11,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Di-da!

Di-da!

(uztarria.com)

Azpeitia di-da batean. Sarean topatutakoak, datuak, bitxikeriak... Albiste izatera iristen ez diren kontu txikiak.

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    Gaia: Udala

    ««Itzuli blog osora

    Aralarrek ez al du zinegotzirik Azpeitian?

    Udala | uztarria.com |  2008/10/7  11:01

    Esan genuen lehengo astean PSE-EEk Ramon Etxezarreta Donostiako zinegotzitzat jo zuela, hala ez denean; Kultura ordezkari da, iaztik.

    Aralarrek ere egina du okerra. Izan ere, Aralarren beraren arabera, Azpeitian ez dauka zinegotzirik. Hala dio, behintzat, alderdi horretako webak : "Gipuzkoa. 2007ko Udal eta Foru hauteskundeak. Zinegotzi kopurua: Elgetan 4, Aretxabaletan 3, Bergaran 3, Arrasaten, 1, Usurbilen 2, Zaldibin 4-5, Getarian 2. EB/Aralar koalizioarekin, berriz, Deban, Elgoibarren, Eibarren, Zarautzen, Donostian, Irunen eta Ordizian bana eta bina Antzuolan eta Oņatin Zutik/EB/Aralar koalizioarekin".

    Eta Azpeitikoa?

    Aralar-EBk iazko udal hauteskundeetan 404 boto lortu zituen Azpeitian (%5,43) eta, hala, zinegotzi bat. Hain zuzen, Juan Karlos Arellano da euren zinegotzia.

    Lotura zuzena  |  2 erantzun. Azkena: Anam | 2008-10-08 | 11:19

     

    Herriko alkateen zerrenda

    Udala | uztarria.com |  2008/09/1  11:31

    Uztarria.com-ek Azpeitia atala hobetzen segitzen du eta, hala, azkeneko ehun urte pasatxoan herrian izandako alkateen zerrenda ikusgai jarri du.

    Lotura zuzena  |  Erantzun bat. Anam | 2008-09-01 | 14:03

     

    Udal berriaren osaketaz

    Udala | uztarria.com |  2007/07/5  15:56

    Azpeitiko udal gobernu berriaren osaketa hartu du gaitzat Xabier Euzkitzek 'Noticias de Gipuzkoa' egunkariko asteroko artikuluan. Hemen zati bat:

    "(...) Indar banaketa berri eta bitxia utzi digute iragan hauteskundeek Gipuzkoan. EAJk jipoi dexentea hartu du, merezia noski. Alta, ondorio onik atera dezake emaitzotatik: askotan besterik uste izan badugu ere, jeltzaleen botoemaileak ez dira masa akritiko baldintzarik gabea, akatsak zigortzen badakitela erakutsi dute. Nekez aipa daiteke zigorrik Azpeitian izan dituen emaitzak azterturik, eskukada bat botu falta izan baitu gehiengo osoa eskuratzeko. Halere, demokraziak gehiengoen bitartez funtzionatzen duen neurrian, guztiz zilegi da osatu berri den gehiengoa. Maila bereko zilegitasuna leukake zentsura mozioak ere, jakina. EAE-ANV du ardatz Azpeitiko udalbatza berriak, eta nik gauza interesgarriak espero ditut. Dinamika berriak ekarriko dituzte, herritarren parte hartze handiagoa agian, haize fresko berritzailea menturaz. Bistan denez, udal kudeaketan batere eskarmenturik ez izatea oztopo izan daiteke hasieran, baina ibiliak ematen du eskarmentua. Gauza ederra da ilusioz beterik dagoen talde baten bultzakada, ni horretan nago. Beste zalantza bat ere badut, edozein gisaz: bidelagunekikoa. Orain arteko bazkideekin —are gehiago, euren alderdikideekin— hitzeko izan ez dena, hemendik aurrerakoekin izango al da? Denborak erakutsiko".

    Lotura zuzena  |  Erantzun

     

    Zer izan da Errazkinen lehen ekitaldi ofiziala?

    Udala | uztarria.com |  2007/06/19  08:48

    Larunbatean hartu zuen Iņaki Errazkinek (EAE-ANV) alkate kargua, eta zer izan da haren lehendabiziko ekitaldi ofiziala? Andaluziako (Espainia) bikote bat ezkontzea. Larunbateko kargu-hartzea bukatu eta udaletxeko langile baten aldetik paperak jaso zituen, haiek ezkontzeko. Enparan Dorretxera joan beharra zeukan, segituan. Xanet Esnaola zinegotzia eta biak joan ziren. Ezkondu behar zuen lagun bat Azpeitian bizi da baina Huelvakoa da; haren laguna ere Huelvakoa da, eta handik etorri ziren hainbat senide-eta ezkontzara. Ondo moldatu omen zen Errazkin alkate bezala egin zuen aurreneko lanean.

    Lotura zuzena  |  Erantzun

     

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak