Gaia: Saskibaloia
««Itzuli blog osora
Bruesarekin Caceresen
Saskibaloia | uztarria.com |
2008/06/4
11:45
Hurrengo denboraldian Espainiako ACB Ligan ariko da berriz ere Bruesa Gipuzkoa Basketeko lehen taldea. Caceresen (Espainia) lortu zuen txartela lehengo igandean. Hantxe jokatu dute LEB1 Ligako azkeneko fasea, asteburuan, eta han izan ziren bere 300en bat jarraitzaile. Haien artean, azpeitiar batzuk: Julian Kortajarena EAJko zinegotzia, Meliton Rodriguez kirol entrenatzailea...
Lotura zuzena |
Erantzun
Encinas, Bruesako entrenatzaile laguntzaile
Saskibaloia | uztarria.com |
2007/06/5
15:59
Lorenzo 'Lolo' Encinas Iraurgi SBko entrenatzaile ohia, Bruesa Donostiako taldean Pablo Laso entrenatzailearen laguntzailea izango da datorren denboraldian.
Urteetan jardun du Encinasek Iraurgin, EBA Ligara igoera lortuz besteak beste, eta denboraldi honetan karguz kendu zuten, abenduaren 9an. Jorge Elordui jarri zuten haren partez.
Donostiarra da Encinas. Bruesan ariko da orain, Espainiako LEB1 Ligan —Bruesa ACBn aritu da denboraldi honetan—. "Hau da nire aukerarik onena. Pentsatzen nuen Iraurgi entrenatzen goia jo nuela, baina gainditu egin naiz", esan du gaur (asteartea) Encinasek, aurkezpenean. Arturo Alvarez izango da Lasoren beste laguntzailea.
Lotura zuzena |
Erantzun
Bruesak bazkide asko egin ditu Azpeitian
Saskibaloia | uztarria.com |
2006/10/10
11:41
Orain bi hasi zen Espainiako ACB saskibaloi liga eta Bruesa Donostiako taldea bertan ari da, iazko denboraldian igoera lortuta. Taldeak ikusmin handia sortu du. Azpeitian, esaterako, Iraurgi Saskibaloi Elkartearen egoitza-tabernan Bruesako bazkide egiteko aukera egon da eta 135 lagunek eman dute izena.
Bruesak asteazken honetan du hurrengo partida Donostian, Akasvayuren kontra (20:30). Akasvayuk bitik bi partida irabazi ditu, Bruesak bitik bat (irabazi duena, Unicaja egungo txapeldunaren etxean, lehengo zapatuan).
Donostiako klubak etxeko partidetarako Azpeitiko jarraitzaileentzat ere autobusa jarri du, doan. Bihar 19:00etan irtengo du, anbulategi aurretik.
Lotura zuzena |
Erantzun