Gaia: San
««Itzuli blog osora
Irratiz ere entzierroa kontatzen
San Ferminak Iruñean | uztarria.com |
2008/07/7
09:14
Gaur (astelehena) korritu dute Iruñean lehen entzierroa, eta
aurten ere Iñaki Elortza kazetariak Euskadi Irratian zuzenean egin du
kontakizuna. Urteak daramatza horretan azpeitiarrak.
Lotura zuzena |
Erantzun
San Inazio (II)
Azpeitia San Inazio | uztarria.com |
2006/03/14
16:43

Aurten San Inazio hil zela 450. urteurrena dela eta, beste
zera bat:
San Ignacio de Moxos, Boliviako herria da,
Amazonian dago, 7.000 biztanle ditu, eta oso behartsua da. Herria josulagunek
sortu zuten, eta gaur egun frantziskotarrak daude. Hango aiton-amonek hitz
egiten duten moxeño hizkuntzari, ‘ignaciano dialektoa’ deitzen diote, eta
galtzen ari da; haurrek ez dakite dagoeneko.
Hain zuzen, herriko abesbatza eta orkestra Euskal Herrian
dabil emanaldiak egiten. Urtarrilaren 9an abiatu ziren Europara San Ignacio de
Moxoseko musika eskolako 37 ikasle (11-18 urtekoak), aurreneko hilabetean
kontzertu ugari eskaini zuten Frantzian, Luxenburgen eta Belgikan, eta
azkenaldian kontzertu asko eman dituzte Euskal Herrian (Hegoaldeko lau
hiriburuetan, Loiolan bertan, Arantzazun, Hernanin…; argazkian, Tolosan,
lehengo astean). Hilaren 17an itzuliko dira etxera.
Egiten duten ia
musika guztia herriko artxibategikoa da, josulagunen garaiko eskuizkribuak,
obra erlijiosoa. CDa ere grabatu dute.
Lotura zuzena |
Erantzun