Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 14,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Di-da!

Di-da!

(uztarria.com)

Azpeitia di-da batean. Sarean topatutakoak, datuak, bitxikeriak... Albiste izatera iristen ez diren kontu txikiak.

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    Gaia: Politika,

    ««Itzuli blog osora

    Vrignonen liburua Ipar Euskal Herriko abertzaleez

    Politika, kultura | uztarria.com |  2007/09/21  11:06

    Bixente Vrignon kazetaria Angelukoa (Lapurdi) da, baina Hazparnen (Lapurdi) bizi da, eta duela gutxi 'Une simple existence sentimentale (1978-1988)’ liburua idatzi du, Ipar Euskal Herriko mugimendu abertzaleaz. “Euskaldunok ez dugu gure historia berria ezagutzen, ezta abertzaleek ere”, dio. Argia astekariak elkarrizketa egin dio liburuaz.

    Azpeitia eta Hazparne senituta daude 80ko hamarkadatik.

    Lotura zuzena  |  Erantzun

     

    Jaione Arratibel eta idazle donostiarrak...

    Politika, kultura | uztarria.com |  2007/06/1  14:05

    Azpeititik kanpoko udal eta foru hauteskundeetatik bitxikeria hauxe jaso dugu. Jaione Arratibel Donostiako EAren alkategaiari elkarrizketa egin zioten maiatzaren 22an 'Irutxuloko Hitza' hiriko euskarazko egunkarian, eta galdera txikietan, euskaraz idazten duten hiru donostiar idazle aipatzeko eskatu zioten. Arratibelen erantzuna: "Felipe Juaristi, Ramon Etxezarreta eta gogoratzen ditudan gainontzekoak ez dira donostiarrak". Ezta Juaristi azkoitiarra eta Etxezarreta urrestildarra ere…

    Lotura zuzena  |  Erantzun

     

    Bernabe Orbegozoz

    Politika, Komunikabideak | uztarria.com |  2006/12/29  12:24

                                                  


    www.izaronews.com-en Pablo Iboak tarteka historiari buruz artikuluak idazten ditu, eta orain dela gutxi Bernabe Orbegozo azpeitiarraz idatzi zuen (argazkian, Orbegozo bera).

    Hona hemen Iboaren artikuluko zati batzuk Orbegozoz (Uztarriak euskaratuta):

    "1953ko urriaren 15ean izugarrizko uholdeak izan ziren gure herrian. Gipuzkoan... ibaiek gainezka egin zuten, ... eta aurrena eta handiena Iraetako drama izan zen, Zestoatik gertu: (Donostia) hiriburutik Azpeitira doan autobusa blokeatuta geratu zen arratseko zazpietan, 30 lagunekin... Bi egunera, Getariako uretan Bernabe Orbegozoren gorpua azaldu zen; autobus hartako bidaiarietako bat zen.

    Bernabe Orbegozo, 'Otarbe' ezizenez ezagutua, 'Tierra Vasca'-ko ohiko kolaboratzailea izan zen (ANVko organua), eta alderdi horren hizlari gisa nabarmendu zen. 1936an Gipuzkoako Gerra Komisariko kide izan zen, eta euskal milizien zerbitzu lanen antolakuntzan garrantzi berezia eduki zuen. Euskadiko Gobernua osatzean, Nekazaritza sailean jarri zuten euskara itzultzaile.

    Santoñan preso hartu zuten, eta heriotza zigorra ezarri. Gerora indultatu egin zuten, urte batzuetara aske uzteko. Baina Erresistentzi Batzordean parte hartu izanaz akusatuta, berriro atxilotu zuten. Polizia Armatuak Gobernu Zibileko ziegatara zeramala, ihes egitea lortu zuen Orbegozok.

    Madrilen ezkutuan bizi izan zen, baina dinamika handia zeukan, eta Poliziak berriro haren pista izan zuen. Orbegozok Frantziara ihes egitea erdietsi zuen, handik Caracasera joan zen, eta urte batzuetara Azpeitira itzuli beharrean izan zen, azken urteetako gaixotasun bat zela medio.

    (1953ko urriaren 15ean) Orbegozo Donostiara joan zen, euskal erresistentzian parte hartzeaz akusatuta irekita zegoen kasuan deklaratzera. Azpeitira autobusean itzultzean, Iraetan uholdeak harrapatu zuen, eta horrela hil zen beste bidaiariekin batera".

    Lotura zuzena  |  Erantzun

     

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak