Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko irailek 6,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Di-da!

Di-da!

(uztarria.com)

Azpeitia di-da batean. Sarean topatutakoak, datuak, bitxikeriak... Albiste izatera iristen ez diren kontu txikiak.

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    Gaia: Mendia

    ««Itzuli blog osora

    Pirinioetan asteburu pasa

    Mendia | uztarria.com |  2007/07/3  11:38

    Eguraldi ederra lagun zutela burutu zuten Lagun onak mendi taldeak antolaturiko Pirineotako irteera. Larunbat goizeko lauretan autobusez Azpeititik atera ondoren goizeko zortzirak aldera iritsi ziren Aisako bailarara. Gosaldu ondoren larunbateko trabesiari heldu zioten. Hainbat bailara berde eta loretsu zeharkatuz, mendi tontor apartak ikusiz eta errekako ur soinuak eskaintzen zuten paisaiaz gozatuz Bisaurin (2.669m) mendia igo zuten. Tontorra egin ondoren, Gabardito aterpera jaitxi ziren. Bertan afaldu eta lo egin zuten.

    Igande goizean, aterpean gosaldu ondoren, Castillo Acher (2.390m) mendira joan ziren. Ez zuten izan larunbatean bezalako bero handirik, gustura burutu zuten ibilaldia mendizaleek. Menditik jaistean zerbait bazkaldu eta lasai egon ondoren, Azpeitia aldera mugitu ziren. Mendizaleak buruturiko asteburuarekin oso gustora arratsaldeko zazpitardiak aldera heldu ziren Azpeitira.






    Bi aste barru, Europako Mendietara

    Asteburu horretan joateko aukerarik izan ez zutenei, adierazi bi astera aukera izango dutela Europako Mendietara ibilaldira joateko. Izena emateko eguna Uztailaren 4 tik aurrera izango da. Aurrerantzean emango da informazio gehiago.

    Lotura zuzena  |  Erantzun

     

    Xoxoteko Eguna ezagutzeko gogoa

    Mendia | uztarria.com |  2007/05/27  15:55

    Olatz Telletxeak eta Bixen Madotzek orain dela bost hilabete hartu zuten Xoxoteko aterpearen ardura, eta gaur (igandea) dute lehen Xoxoteko Eguna lan horretan. "Jendeak gauza asko kontatu dizkigu eta badugu gogoa Xoxote Eguna bizitzeko", esan dute gaur bertan Noticias de Gipuzkoa egunkariko elkarrizketan. Donostiarra da Telletxea, iruņearra Madotz.

    Arratsaldeko hirurak aldera arte eguraldi ona izan da, baina gero euria hasi du.

    Lotura zuzena  |  Erantzun

     

    'Danbolin'-en Xoxote

    Komunikabideak, Mendia | uztarria.com |  2006/01/12  18:47

    'Danbolin' Zestoako herri aldizkariko lagunek, Xoxotera igotzeko ibilaldi baten berri eman dute azkeneko zenbakian; Orandatik gorakoa. Paraje ederrak ikusteko bideak ageri dira.

    Lotura zuzena  |  3 erantzun. Azkena: neu berriz | 2006-01-13 | 22:26

     

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak