Gaia: MENDIA
««Itzuli blog osora
Helduen ibilaldi neurtua
MENDIA | uztarria.com |
2007/06/13
13:48
XVIII. aldiz
Lagun Onak mendi bazkunak antolatu zuen ibilaldi neurtua joan den Igandean, bi
urtez behin, Azkoitiko Zazpi Gurutze ibilaldiarekin txandakatuz ospatu ohi dena.

Larunbat
iluntzean eta hasi aurreko ordu erdian ekaitzak gogor jo zuen inguruan eta horrek
hainbat lagun atzeratu zuen. Atera zirenek ez zuten damurik izan ordea,
Urrakitik aurrera giro bikainarekin egin baitzuten ibilaldia. Ibilbidearen
edertasunak eta antolaketan egin zen lan ugariak partaideen zeharkaldi gogorra
erraztu zuen. Urraki, Ernio, Gazume, Erlo eta Xoxote izan ziren tontorrak, 45 kilometroko bidaian.
Xoxoteko
aterpetik pasa eta mendi taldearen elkartean bukatu zen ibilaldia, amaieran
partaideen esker onik ez zen falta izan. Hemendik bi urtera egingo den ibilaldi
neurturako proposamen eta aholkuak jasoak gelditu dira. Egun horretan atzera
egin zutenei aukera ematearren, mendi taldeak bere web orrian
eskegiko du ibilbidea GPS bidez egin ahal izateko.
Datorren
urtean Azkoitiko Anaitasuna mendi taldeak hartuko du txanda Zazpi Kurutze
ibilaldi neurtuarekin.
Mendi taldeak “eskerrik beroena eman nahi die laguntzaile
izan diren Azpeitiko udalari, DYAri, Azkune frutategiari, Super BMri, Eroskiri eta antolaketan
parte hartu duten herritar guztiei”.
Lotura zuzena |
Erantzun
Lagun Onaketik mendizaleentzat hainbat ohar
MENDIA | uztarria.com |
2007/02/14
11:45
Lagun Onak Mendi Bazkunak hainbat ohar
helarazi nahi izan ditu. Hasteko, elkarteko bazkideei jakinarazi nahi die
2007ko federatu txartelak prest dituztela eta elkarteko tabernan jaso beharko
dituztela. Bestetik, Euskal Mendi Federazioko lizentzia tramitazioa EHNA-ko
datuekin egin daitekeela adierazi dute. Azkenik, Mendiko Kirol Teknikari
titulua atera nahi duenarentzako Lagun Onak Mendi Bazkunaren elkartean
informazioa eskuragarri izango dela.
Lotura zuzena |
Erantzun
Lagun Onakekoak Izazpin
MENDIA | uztarria.com |
2007/02/6
09:43
Joan den igandean abiatu ziren 16 lagun Izazpi
aldera. Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatutako mendi ibilaldian “paisaje
ederrez” gozatu zutela azaldu du Josu Agirre Lagun Onakeko
batzordekideak.

Enparantza nagusitik abiatu ziren. Ońatzetik aurrera egin zuten, gero; Igarate
aurretik paseaz, Pagotxetako lepora iritsi ziren. Pagotxetatik igo ziren Izazpi
tontorrera.

“Bidea giro ederrean egin genuen; oso eguraldi politarekin. Lokatza
pixka bat bazegoen bidean, eta Pagotxetatik gora elurra dezente” azaldu du
Izagirrek.

Behin gaina eginda, Largarate aldean behera,
Loreto mendi azpitik paseaz Urrestillara jaitsi ziren eta hortik Azpeitira.
Lotura zuzena |
Erantzun