Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko irailek 8,  ASTELEHENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Di-da!

Di-da!

(uztarria.com)

Azpeitia di-da batean. Sarean topatutakoak, datuak, bitxikeriak... Albiste izatera iristen ez diren kontu txikiak.

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    Gaia: Kultura

    ««Itzuli blog osora

    'Sakabi'-ren doinuak disko berrian

    Kultura | uztarria.com |  2008/06/25  13:03

    Ostolaza eta Pujana trikitilariek ‘Lasturbidean’ euren disko berria argitaratu berri dute Gaztelupenko Hotsak disketxearen bidez. Diskoak erromeria giroa jaso asmoz, garai bateko trikitilari mitikoen piezak ditu jasota. Horien artean Faustino Azpiazu Sakabi-ren hainbat doinu ere aukeratu dituzte lan berrirako.

    Faustino Azpiazu, Sakabi, Lasturren jaio zen, Sakabi baserrian 1917an. Itziar aldekoa izan arren badu loturarik gure herriarekin, Egañazpirekin kaleratutako bi diskoak Azpeitiko trikitixarenak baitira, Triki-Trixa de Azpeitia (Sakabi y Egañazpi) eta Triki-trixa de Azpeitia. Bikote horrekin 32 urtez ibili zen trikitia jotzen Euskal Herriko hainbat herritan. Sakabi 1995ean zendu zen.

    Lotura zuzena  |  Erantzun bat. amandarribat | 2008-06-25 | 23:44

     

    Maria Jesus Aranburu kultur azpiegiturez

    Kultura | uztarria.com |  2008/06/17  13:21

    Berria egunkariak igandean zekarren Maria Jesus Aranburu Gipuzkoako Kultura diputatu azpeitiarrari egindako elkarrizketa. Adierazpenen artean, honakoa zioen kultur zentroez: “Kultur sorkuntza norberak darama. Sortzeko ahalmena norberaren altxorra da. Baina, dudarik ez, hori nonbait gauzatu egin behar da, eta bakoitzak bere kabuz gauzatzea oso ondo egon arren, egia da baita ere hori sozializatzea on adela: elkarlana, beste sortzaile batekin elkartzeko espazioa, baliabideak eskura izatea”.

    Aranbururen arabera, batak ez du bestea kentzen: “Egia da razionalizatu egin behar direla eraikinak, aurrez oso ondo pentsatuta zertarako diren, nork erabiliko dituen…”.

    Lotura zuzena  |  Erantzun

     

    2.458 euro gehiago

    Euskara, Kultura | uztarria.com |  2007/10/31  11:21

    Gipuzkoako Foru Aldundiaren gobernuak (EAJk eta EAk osatua) aurkeztu dute 2008ko aurrekontuen proiektua. Maria Jesus Aranburu (EAJ) da Kultura eta Euskara diputatua, eta haren sailak hurrengo urtean 2.458 euroko igoera izango luke: 2007an 29.918 euroko aurrekontua izan zuen -orduan ez zen Aranburu bertako buru, aurtengo maiatzeko hauteskundeen ondoren hartu duelako kargua- eta 2008an 32.375ekoa izango luke, Aldundiaren aurrekontu osoaren %4,12 (hamahiru sail dituzte Aldundian, eta Kultura eta Euskarakoa diru kopuruan bederatzigarrena litzateke).

    Lotura zuzena  |  Erantzun

     

    Arana Martijari "zukua ateraz" Elustondo

    Kultura | uztarria.com |  2007/10/25  09:56

    Jose Antonio Arana Martija (Gernika-Lumo, 1931) bibliografo, musikologo eta euskaltzain emerituari omenaldia egin zioten asteartean Donostian, 'Jakin' aldizkariaren egoitzan, euskal kulturaren alde egindako guztiagatik. Eta aldizkariaren 161. zenbakian, ‘Historia bizia’ sailean, Arana Martijari elkarrizketa luze eta sakona egin dio Miel A. Elustondo kazetariak. "Elkarrizketa horretan nire bizitzaren zukua atera da. Sarritan gozoa, sarritan mingotsa, baina nire bizitzaren zukua", esan zuen Arana Martijak.

    Lotura zuzena  |  Erantzun

     

    Jorge Oteizak Pako Aristiri esan ziona

    Kultura | uztarria.com |  2007/10/23  11:13

    Guggenheim Bilboko Museoak hamar urte bete dituela-eta, laudorioak asko izan dira, baina kritikaren bat ere izan da. Pako Aristik, esaterako, barrenak hustu zituen atzo (astelehenea) Euskadi Irratian 'Mezularia' saioan (astelehen arratsaldero tarte bat du, sei eta laurden aldera). Eta Jorge Oteiza zenak duela hamar urte kontatu zion pasadizo baten berri eman zuen: "Oteizarekin arratsalde bat pasatzeko aukera izan nuen, eta Guggenheimen bere lanen bat gustura jarriko zuela zioen. Ni harrituta, 'nolatan, Jorge?', kritikoa zelako. 'Ehun kiloko bonba jarriko nuke obraren barruan, Guggenheim barruan gauez lehertarazteko', esan zidan".

    Lotura zuzena  |  Erantzun

     

    Albiste zaharragoak »»

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak