Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko irailek 6,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Di-da!

Di-da!

(uztarria.com)

Azpeitia di-da batean. Sarean topatutakoak, datuak, bitxikeriak... Albiste izatera iristen ez diren kontu txikiak.

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    Gaia: KIROLA

    ««Itzuli blog osora

    Fernando Ferreras hil da

    KIROLA | uztarria.com |  2008/09/2  09:42

    Fernando Ferreras donostiarra hil zen abuztuaren 14an Ordesako Pico Gallineron, 2007an Joxe Takolo beka jaso zuen eskalatzailea. Dirudienez, 400 metroko altueran zegoen erori zenean eta, hasiera batean zintzilik geratu arren, zaurien ondorioz hil zen. Mendi Bira 2007 proiektuarengatik jaso zuen Takolo beka.

    Lotura zuzena  |  Erantzun

     

    Mikel Labakaren nahia

    KIROLA | uztarria.com |  2008/07/29  11:36

    Mikel Labaka (Realeko jokalaria): "Oso erraza da gauzak ondo doazenean harmonia izatea baina une honetan frogatuko dugu talde ona daukagula eta harmonia dagoela. Taldeak ez du hutsik egongo".

    Lotura zuzena  |  Erantzun

     

    Realeko jokalariekin zorretan

    KIROLA | uztarria.com |  2008/07/2  15:21

    Hautsak harrotuta dabiltza azkenaldian Realean. Hainbat medioren arabera, zorrak itotzear dago Reala momentu hauetan eta horren ondorioz Bigarren B mailara jaistea ekiditeko gaur aurkeztu du Konkurtso Legea baliatzeko eskaria. Lege horren ondotik ekingo dio zorrak kitatzeko epeari. Besteen artean, jokalariei zor dionari erantzun beharko dio Realak. Jokalariek, euren aldetik, erabaki dute futbolarien sindikatuan salaketarik ez jartzea. Tartean, Mikel Labaka eta Mikel Aranburu Realeko jokalari azpeitiarrak.

    Lotura zuzena  |  Erantzun bat. miren | 2008-07-05 | 15:10

     

    Asteburuko kirol emaitzak

    KIROLA | uztarria.com |  2008/05/20  15:45

    Gizonezkoen Hirugarren Maila

    Lagun Onak 0

    Gernika 1

    Kadeteen Lehenengo Maila. Igoera fasea

    Lagun 0nak 1

    Ostadar  2


    SASKIBALOIA

    EBA liga:

    Lan Mobel ISB 95

    Ciudad

    Sailkapena:

    1.Domo Oviedo. 25 partida irabazi eta 5 galdu.

    6.Lan Mobel ISB. 18 partida irabazi eta 12 galdu.

    16. Recinor San Rosendo. 6 partida irabazi eta 24 galdu.


    ISB ko emaitzak:


    Errotaundi ISB 95
    COAATG 74

    Lasao Altzariak 60
    Mondragon Unibertsitatea 58

    Izarraitz Inmobiliaria 44
    Easo Loiola Aibak 38

    Caldereria Zaher 60
    Mondragon Unibertsitatea -A- 66

    Sein Neskak 43
    Eskoriatza 33

    Epi Kristaldegia 57
    Easo Haitza 45

    Ikasi 34
    Salleko Zarautz 45

    Iragaz 70
    Ordizia 22


    Lotura zuzena  |  Erantzun

     

    Labakaren 100. partida

    KIROLA | uztarria.com |  2008/05/16  10:21

    Mikel Labaka futbolariak Realeko talde nagusiarekin 100. partida jokatuko du larunbat honetan (18:30, Reala-Granada 74), baldin eta minutu batzuetan aritzen bada. 2004ko urriaren 24an jokatu zuen hark bere aurreneko partida Realeko lehen taldean eta, harrezkero, 99 alditan aritu da. “Oraindik partidak jokatzen segitzea nahiko nuke”, dio defentsa azpeitiarrak, "eta ea (Espainiako) Lehen Mailan izaten den”. Azkeneko neurketetan titular dabil.

    Lotura zuzena  |  Erantzun

     

    Albiste zaharragoak »»

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak