Gaia: Iritzia
««Itzuli blog osora
Pako Aristi hauteskundeez
Iritzia | uztarria.com |
2007/05/22
11:30
Joan den asteburuan zetorren Berria egunkarian argitaratuta Pako Aristi idazle urrustildarraren ondoko iritzi testua:
---
80
hauteskunde eta gero
Hauteskundeetan denak oso
garrantzitsua dirudi, eta gero ezer ez da aski garrantzitsua haien dirua
irabazi beharraren baitan. Orain gu mobilizatzea nahi dute, bozkatzera joan
gaitezen; gero ez dute nahiko gu etxetik irtetzerik, ez manifestatzera,
behintzat; oporretara, urrun joateko bada, bai.
Hauteskundeetan telebista are
gutxiago ikusten dut: gogaitu egiten nau alderdiek egiten duten itxura
altruistak, arazo sozialen eta nazionalen kezkati baleude bezala, gero lau
urtez euren interesen mugetatik bururik altxatuko ez dutenean.
Hauteskundeetan mundua aldatu
egingo dela dirudi, irauli, baina ez: funtsezko gaiak ondo lotuta daude, guri
aurpegiak aukeratzea baino ez zaigu geratzen.
Hauteskundeetan nik liburu bat
irakurtzea gomendatuko nizueke, adibidez, Koldo Izagirreren Rimmel. 80
hauteskundeetan baino hobeto ulertuko duzue gure gizartea, euskal nazioa,
bizitza bera. Poesiari beldurra diozuenok lasai: sentiberatasunik gorenena
idazkerarik xumeenera ekarria dago, erraz irakurtzeko gauza sakonak. Rimmel
alderdiak jasoko du nire botoa.
Lotura zuzena |
Erantzun