Gaia: Hazparne
««Itzuli blog osora
Xarriton omendua Idazleen Biltzarrean
Piarres Xarriton, Hazparne | uztarria.com |
2006/04/18
17:42

Atzo (astelehena) Idazleen Biltzarrean XXIII. edizioa ospatu zen Saran (Lapurdi). Biltzar hori bi urtean behin antolatzen du Euskal Kultur Erakundeak. Aurten, Piarres Xarriton
(1921, Hazparne) idazle eta euskaltzainari eta Claude Dendaletxe
idazleari eman dizkiote Biltzar Sariak.
Xarritonek euskal kulturaren
aldeko lan handia egin du Ipar Euskal Herrian. Beste hainbat gauzen
artean, Hazparneko Lizeo teknikoaren eta Parisko Euskal Etxearen
sortzailea da. Hazparne Azpeitiarekin senidetuta dago 80ko hamarkada
hasieratik.
Lotura zuzena |
2 erantzun. Azkena:
Bai? | 2006-04-19 | 11:23
Hazparnen ere...
Hazparne literatura | uztarria.com |
2005/10/27
12:47
Iraultza Partarrieu Elissalde Hazparneko (Azpeitia Hazparnerekin
senidetuta dago 1984tik) 24 urte neska gazteak, bi liburu kaleratu ditu
duela gutxi: Izar eta Laminen mundua. Bi ipuinak
Gatuzain argitaletxearen eskutik plazaratu ditu. Partarrieuren bi
lanak haur literatur sailekoak dira, eta testuez gain, diseinuaz ere
gazte hazpandarra arduratu da. Liburuak, lapurtera eta baxenafarreraz
idatziak daude.
Lotura zuzena |
Erantzun