Gaia: HEDABIDEAK
««Itzuli blog osora
RSS jarioak jarri dituzte 'Hitza' egunkariek
HEDABIDEAK | uztarria.com |
2007/01/5
12:47
'Hitza' egunkarien edizio digitalei RRS jarioak gehitu
dizkiote eta horri esker herriz herriko informazioa eskuragarriago izango dute
herritarrek. Urola aldean ere badugu aukera 'Urola Kostako Hitza'-ren webgunera sartu
gabe interesgarrienak iruditzen zaizkizun albisteak jasotzeko.
XML familiako formatua da RSS eta maiztasunez berritzen diren web orrien albisteak zabaltzen dira beste web orrietara. RSSez baliatzeko albiste bilatzaile edo news
aggregators izeneko programak erabili behar dira: liferea, rssowl,
rss-captor edo eta google reader esaterako.
Lotura zuzena |
Erantzun