Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abuztuek 30,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Di-da!

Di-da!

(uztarria.com)

Azpeitia di-da batean. Sarean topatutakoak, datuak, bitxikeriak... Albiste izatera iristen ez diren kontu txikiak.

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    Gaia: Festak

    ««Itzuli blog osora

    Biterreoa

    Festak | uztarria.com |  2008/05/9  17:30

    Aratz-Errekako festak laster izango dira eta, hilaren 15ean, San Isidro egunez, 12:00etan ekimen berezi bat egingo dute: "Biterreoa". Hala jartzen du haien egitarauan (ikusi uztarria.com-eko agendan). Ekimen sinpatikoa. Mami-jana ere izango dute.

    Lotura zuzena  |  Erantzun

     

    2009an noiz izango dira karnabalak?

    Festak | uztarria.com |  2008/02/6  11:39

    Pasatu dira 2008ko karnabalak, eta hurrengoen zain dagoeneko jendea... Baina noiz izango dira 2009an? Jai karnabala 2009an, otsailaren 22an.

    Horra beste urte batzuetako datak ere:
    - 2010ean otsailaren 14an.
    - 2011n martxoaren 6an.
    - 2012an otsailaren 19an.
    - 2013an otsailaren 10ean.
    - 2014an martxoaren 2an.

    Egutegi judutarraren arabera, martxoaren 20aren ondorengo ilargi beteari segitzen dion lehen igandea da berpizkunde igandea. Egun horri zazpi aste kenduta, jai karnabala izaten da.

    Lotura zuzena  |  Erantzun

     

    Karnabaletan balkoiak ere dotore; adibide bat

    Festak | uztarria.com |  2008/02/1  15:25


    Dena prest da jadanik karnabalei hasiera emateko. Mozorroa pentsatzen buruhauste batzuk pasatu, eta etxeko armairuak astindu ondoren, txapel, ileorde eta amaren gona bila...; ez da ezer falta 2008ko karnabaletan festa giroaz blai egiteko.

    Hala ere, Azpeitian ez dago ohiturarik etxeko balkoiak dotoretzeko koloretako izera eta puxikekin (lehengo urtean bakarren bat animatu zen arren...). Argazkia, Tolosan ateratakoa da, atzo (osteguna; 'Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza'). Azpeitian ere zergatik ez hasi horrela? Uztarria.com-en inkesta jarri dugu horretaz.

    Lotura zuzena  |  Erantzun

     

    'Josemaritar zar eta gazte' ala 'Josemari emiakin nazte'?

    Festak | uztarria.com |  2008/01/17  17:11

    San Sebastian martxan 'Josemaritar zar eta gazte' errepikatzean berez nola da: 'Josemaritar zar eta gazte' ala 'Josemari emiakin nazte' ('nahastu')? Donostiako Udalak gaur (osteguna) jakinarazi duenez, hiriko liburutegiko hemerotekan aurkitu duten idatzi baten arabera ('El Urumea' egunkaria, 1884ko urtarrilaren 10ekoa), martxaren kantaren orduko bertsioan 'Josemari emiakin nazte' esaten da eta ez, gaur bezala, 'Josemaritar zar eta gazte' errepikapena. "Bestela, aldaketak oso txikiak dira", esan du Ramon Etxezarreta Donostiako Kultura ordezkariak. Udalak egunkari haren zenbakiaren zatiak jasoz sei mila ale banatuko ditu sansebastianetan.

    Lotura zuzena  |  Erantzun

     

    Herriko festak ala... herriarenak?

    Festak | uztarria.com |  2007/07/30  13:19

    Gorka Tolosak 'Urola Kostakoi Hitza' egunkarian igandean (uztailaren 29an), iritzi artikulua:
    ---
    Herriko festak ala... herriarenak?
    Nahi baino beranduago, akaso, baina iristear da ziurrenik udako hilabete preziatuena: abuztua. Preziatuena, oporren iragarle den heinean. Lehenago gozatu dituenik izango bada ere, hilabete honetan husten eta betetzen dira etxeak, eta herriak. Azpeitia eta Zarautz, kasu.
    Eta oporrekin batera festak nonahi. Udaberrian hasitako santu dantza gero eta ugariagoa da. Izan ere, festei esker oroitzen gara, sarri, egutegian santuak badirela edo festak santifikatuak ditugula. Nahiz eta hauetan denak ez oso santu ibili!
    Prest izango dira herri eta auzoetako festen egitarauak. Inoiz baino txukunago kale bazterrak eta haginak luza-luza eginda tabernariak. Horra hor paradoxa, batzuen oporrak besteen lan. Festetan, batzuen poltsikoak bi zulo eta besteenak bakarra; goian eta handia.
    Bien bitartean, antolaketa lanean eta festan batera ariko da borondatetsurik. Lan horretan gozatzen badu, hura txapeldun! Beti ez baita horrela izango.
    Eta horren lekuko aste honetan zenbait herri eta auzoko festak bertan behera uzteko arriskua iragarri duten hainbat albiste. Gutxi batzuen neke eta borondatea beste askoren axolagabekeria eta gaizki esateek gainditu dute, nonbait. Kontu honekin bezalaxe, oro har gero eta zorrotzagoak baikara jasotzen dugunarekin, eta ez ematen dugunarekin edo eman dezakegunarekin.
    Emate horretan zer hobe herritarren artean aldarte onean antolatutakoa baino! Herritik eta herrirako. Egitarau batekin eta bakarrarekin, herriarena. Aniztasuna aberastasun iturritzat duena.
    Eskerrik gabeko eta batzuetan esker txarreko jarduna bada ere, aberastu egiten baitu lan horrek. Aberastea ez baita diruz bakarrik egiten, ezta?
    Eta zergatik ez, orduan, elkarrekin aberastu? Elkarlana elkar gozatze bihurtu?

    Lotura zuzena  |  Erantzun

     

    Albiste zaharragoak »»

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak