Gaia: Erlijioa
««Itzuli blog osora
Azpeitiar bat Arantzazuko amabirjinaren aztarnaren atzetik
Erlijioa | uztarria.com |
2008/02/19
12:18
Joxe Migel Esnaola azpeitiar frantziskotarra duela berrogei urte inguru joan zen lehenengo aldiz Boliviara. Han, Potosi hirian, Arantzazuko amabirjinaren aztarna ateratzen hasi zen eta berrogei urte luze aztertzen aritu eta gero, liburua atera du: Arantzazuko Andre Maria Potosi hirian.
Hil honetako Argia astekarian dator Esnaolari beste azpeitiar batek egindako elkarrizketa: Joxe Miel Elustondok. Elkarrizketan Boliviako Potosi hiriaz hitz egin du Esnaolak eta nola hemendik joandako euskaldunek segituan sortu zuten han 'Arantzazuko Andra Mariaren Kofradia'. Euskaldunek zonalde hartan izan duten presentzia aztertu du, eta botere organoetara ere iritsi zirela dio. Ildo beretik, Anastasio Esnaola bere anaia zenaz ere aritu da azpeitiarra. "Han gaia bazegok!", esan zion berak, eta anaiaren erantzuna: "Egin ezak labur!", dio Esnaolak.
Lotura zuzena |
Erantzun
San Inazio santu gaurko egunez
Erlijioa | uztarria.com |
2006/09/12
11:10
Aurten San Inazio hil zela 450. urteurrena ospatu dutela eta, datu bat: gaurko egunez egin zuten santu San Inazio (irailaren 12an), 1622an. 'Berria'-ko efemerideetan jartzen duena: "Erreforma protestantearen aurkako erlijio gizon katoliko garrantzitsuenetakoa izan zen. 1537an egin zuten apaiz, eta kosta ahala kosta kristau fedea zabaltzea xede zuen ordena katolikoa sortu zuen hiru urteren buruan: Jesusen Lagundia".
Lotura zuzena |
Erantzun
50 urtean fraide
Erlijioa | uztarria.com |
2006/03/21
11:10
Ignacio Geretak 50 urte bete ditu fraide. Hain zuzen, igandean bete zituen 50 urte aurreneko meza eman zuenetik (Azpeitiko Parrokian izan zen), eta igandean bertan meza eman zuen herrian, Frantziskanoetan; jendetza zegoen elizan. Ez da 50 urte fraide daramatzan azpeitiar bakarra. Enparan kaleko Festa Batzordekoek oroigarri bat eman zioten, Geretak festetan meza ematen duela eta.
Lotura zuzena |
Erantzun
San Inazio (III)
Erlijioa | uztarria.com |
2006/03/15
12:26
Aurten San Inazio hil zela 450. urteurrena dela eta, beste zera bat:
Aurten 450 urte dira San Inazio hil zela, eta Deustuko Unibertsitateak hark gaur egun daukan "zentzua deskubritu" nahi du. Horrela, lehengo astetik San Inaziori —eta San Frantzisko Xabierri— buruzko ekitaldi kulturalak eta akademikoak antolatzen ari da. "Biek defenditutako baloreak gaur egun garrantzi handikoak dira: fedearen eta justiziaren sustapena, kulturen arteko elkarrizketa eta erlijioen arteko elkarrizketa".
Lotura zuzena |
Erantzun bat.
mikel | 2006-03-15 | 14:55