Gaia: Blogak
««Itzuli blog osora
Josu Azpillaga ere blogosferan
Blogak | uztarria.com |
2007/09/11
12:48
Euskarazko blogosferari, azpeitiar bat gehitu berri zaio: Josu Azpillagak blog pertsonala sortu berri du http://www.blogak.com/azpi helbidean. "Blog bat egiten saiatuko naiz. Noizean behin han eta hemen uzten ditudan erantzunak eta gehitzen ditudan artikulu txikiak batzeko, sikiera", esan du.
Uztarria Kultur Koordinakundeko kidea izan da Azpillaga sorreratik eta uztarria.com-en sortzaileetakoa izan zen.
Lotura zuzena |
Erantzun
Haritz Ibarzabal sarean
Blogak | uztarria.com |
2007/04/4
12:12
Interneten nabigatzen ari ginela azpeitiar
baten txokoa aurkitu dugu. Haritz Ibarzabalek blog propioa du interneteko
sarean. Blogak Ibarzabalek gai anitzen inguruan egindako komentarioak jasotzen
ditu. Hori guztia bideo eta argazkiz lagunduta. Urte honetako otsailean ekin
zion Ibarzabalek bere bloga sustatzeari eta ordutik, jarraitasunez egin dizkio
ekarpenak bere txokoari.
Lotura zuzena |
Erantzun bat.
Ander | 2007-04-05 | 13:29
Txarli & Braun blog berria ikusgai
Blogak | uztarria.com |
2007/01/4
12:40

Eneko Garmendia eta Iban Etxezabalek Txarli
& Braun argazki bloga sortu dute. Gerrari
olerkiak izan da euren lehen ekarpena eta argazkiak poemekin uztartu
dituzte. Gaurtik aurrera martxan egongo da Uztarriaren web orrian parte hartu
edo ikusi nahi duen edonorentzako. Blog berria hamargarrena da Uztarriako blog
komunitatean.
Lotura zuzena |
Erantzun