Gaia: Aranburu
««Itzuli blog osora
Indarkeriarena
Mikel Aranburu futbola | uztarria.com |
2006/02/14
11:01
Aitor Manterolak Berria egunkarian futboleko
indarkeriaz idatzi du, astearteroko bere artikuluan, eta Mikel
Aranbururen kasua aipatu du. "Indarkeriarena: Hauxe dio Eduardo
Galeanok 'El futbol a sol y sombra' liburuan: '1994ko bukaeran,
Maradona, Stoitxkov, Bebeto, Francescoli, Laudrup, Zamorano, Hugo
Sanchez eta beste jokalari batzuk futbolarien nazioarteko sindikatua
sortzeko lanean hasi ziren. Orain arte, ikuskizunaren protagonista
nagusiak direnek ez dute parte hartu erabakiak hartzen diren erakunde
boteredunetan. Beraiek ez dute ezer esateko eskubiderik (...)'. Mila
sindikatu eta elkarte eratuta ere, alfer-alferrik izango delakoan nago.
Besteen aurrean indarra egiteko, aurretik jokalarien arteko elkartasuna
izatea da ezinbestekoa. Eta errespetua. Eta miresmena. Azkenaldian,
lekutan daude horiek denak, eta gero eta gehiagotan ikusten dira beren
lankideari min ematera doazen futbolariak. Zenbat Aranburu behar dira
gisa horretako sarrerak gogor zigortzeko? Futbola indarkeriaren
diktadurak akabatu baino lehen, egin zerbait, mesedez".
Lotura zuzena |
Erantzun