Inkestan galdera berria: 'Gustatzen al zaizkizu gabonak?'
Gabonak | uztarria.com |
2008/12/1
13:00
Webeko inkesta ataleko galdera aldatu egin du Uztarriak, eta hauxe da itaun
berria: “Gustatzen al zaizkizu gabonak”?
Aurreko galderan, “Kontsumo ohiturak aldatu al dituzu, krisia dela-eta?”,
galdetu genuen. Jasotako emaitzen arabera, %51,17k baietz erantzun dute eta %38,03k
ezetz.
Lotura zuzena |
Erantzun
Aste bukaerako kirol emaitzak
kirola | uztarria.com |
2008/12/1
10:30
FUTBOLA
Gizonezkoen Hirugarren Maila
Lagun Onak 0
Leioa 0
Sailkapena:
1. Lagun Onak. 31 puntu. 9 partida irabazi, 4 berdindu eta 1 galdu.
2. Portugalete. 28 puntu. 8 partida irabazi, 4 berdindu eta 2 galdu.
3. Amurrio. 27 puntu, 7 partida irabazi, 6 berdindu eta 1 galdu.
4. Elgoibar. 26 puntu, 7 partida irabazi, 5 berdindu eta 2 galdu.
5. Gernika. 26 puntu, 8 partida irabazi, 2 berdindu eta 4 galdu.
20. Ordizia. 4 puntu. 1 partida irabazi, 1 berdindu eta 12 galdu.
Hurrengo jardunaldia (15):
Kanpoan jokatuko du Lagun Onak-ek datorren igandean (abenduak 7) Zamudioren aurka.
1. erregionala
Lagun Onak 0
Ilintxa 2
2. erregionala
Getariako Keta 0
Ikasberri
1
Jubenilen 1.maila
Ikasberri 3
Sto. Tomas Lizeoa 3
Kadeteen 1.maila
Lagun Onak 4
Zarautz 1
Amaikak bat 3
Ikasberri 0
Emakumezkoen liga
Zestoa 0
Lagun Onak 3
Emakumezkoen F-11 kadeteak
Touring 2
Lagun Onak 0
SASKIBALOIA
EBA liga:
Lan Mobel ISB
87
Grupo Inec Zamora 82
Sailkapena:
1. Lan Mobel ISB. 19 puntu. 10 partida jokatuta. 9 partida irabazi, 1 galdu.
2. C. B Santurtzi. 18 puntu. 10 partida jokatuta. 8 partida irabazi, 2 galdu.
3. C.B Chantada. 18 puntu. 11 partida jokatuta. 7 partida irabazi, 4 galdu.
4. Ventanas Arsan-Estela. 17 puntu. 10 partida jokatuta. 7 partida irabazi, 3
galdu.
15. Universidad de Valladolid Nodalia. 12 puntu. 10 partida jokatuta. 2 partida
irabazi, 8 galdu.
Hurrengo jardunaldia (12):
Hurrengo astean ez dago jardunaldirik. Azaroaren 14ean kanpoan jokatuko du Lan
Mobel ISBk C.B Santurtziren aurka.
Lotura zuzena |
Erantzun
Uztarria herri aldizkariko 100 zenbakietako gaiak
Komunikabideak | uztarria.com |
2008/11/27
10:47
Komunikabide bat, edo plurala da, edo ez da komunikabidea. Horixe da Uztarriaren hedabideen oinarri nagusia (kalitatearekin batera).
Aurtengo azaroan bete ditu Uztarria Azpeitiko herri aldizkariak 100
zenbaki, eta hasieratik
—1999ko azarotik— garbi zeukan plurala behar duela izan. Hiru
zentzutan plurala, eta betiere oreka zainduta:
-
1. Pluraltasun
ideologikoa. Sentsibilitate politiko, sozial, erlijioso... denak jaso.
-
2. Pluraltasun tematikoa.
Era denetako gaiak jorratu: politikoak, sozialak, kirolekoak,
kulturakoak, aisiakoak, hezkuntzakoak, Udalekoak...
-
3. Kazetaritzako pluraltasuna. Genero denak jorratu: albisteak, elkarrizketak, erreportajeak, iritziak, kronikak... (eta informazio atal osagaiak ere sartu: kronologiak, argazki-albisteak, inkestak, datuak...).
Ondorioz, nolakoa izan da ibilbidea? Zein da 100 zenbaki horien balorazioa?
Datu bat izan liteke herritarrek Uztarriari emandako babesa bazkidetza aldetik (uneotan 1.149 bazkide dauzka elkarteak).
Dena dela, PDF honetan irakurle orok du aldizkariaren 1. zenbakitik 100.enera arteko gai nagusien zerrenda, balorazioak egin nahi baditu edo azterketaren bat
egin nahi badu.
Mila esker denei,
Uztarria Komunikazio Taldea
Lotura zuzena |
Erantzun
Aste bukaerako kirol emaitzak
KIROLA | uztarria.com |
2008/11/24
11:42
FUTBOLA
Gizonezkoen Hirugarren Maila
Alaves B 1
Lagun Onak 2
Sailkapena:
1. Lagun Onak. 30 puntu. 9 partida irabazi, 3 berdindu eta 1 galdu.
2. Amurrio. 26 puntu. 7 partida irabazi, 5 berdindu eta 1 galdu.
3. Gernika. 26 puntu, 8 partida irabazi, 2 berdindu eta 3 galdu.
4. Portugalete. 25 puntu, 7 partida irabazi, 4 berdindu eta 2 galdu.
5. Elgoibar. 23 puntu, 6 partida irabazi, 5 berdindu eta 2 galdu.
20. Ordizia. 4 puntu. 1 partida irabazi, 1 berdindu eta 11 galdu.
Hurrengo jardunaldia (14):
Etxean jokatuko du Lagun Onak-ek datorren igandean (azaroak 30) Leioaren aurka.
1. erregionala
Mutriku
0
Lagun Onak 0
2. erregionala
Ikasberri 1
Segura Goierri 3
Jubenilen Ohorezko maila
Lagun Onak 7
Idiazabal 0
Jubenilen 1.maila
Zestoa 0
Ikasberri 1
Kadeteen 1.maila
Zestoa 0
Lagun Onak 2
Ikasberri 4
Zarautz 2
Infantilen Ohorezko maila
Lagun Onak 5
Bergara 0
Infantil txiki
Bergara 0
Lagun Onak 2
Emakumezkoen liga
Lagun Onak 2
Mutriku 2
Emakumezkoen F-11 kadeteak
Lagun Onak 1
Arizmendi 0
SASKIBALOIA
EBA liga:
Ventanas Arsan-Estela 104
Lan Mobel ISB 99
Sailkapena:
1. Lan Mobel ISB. 17 puntu. 9 partida jokatuta. 8 partida irabazi, 1 galdu.
2. C. B Santurtzi. 16 puntu. 9 partida jokatuta. 7 partida irabazi, 2 galdu.
3. C.B Chantada. 16 puntu. 10 partida jokatuta. 6 partida irabazi, 4 galdu.
4. Ventanas Arsan-Estela. 15 puntu. 9 partida jokatuta. 6 partida irabazi, 3
galdu.
15. Universidad de Valladolid Nodalia.9 partida jokatuta. 11 puntu. 2 partida
irabazi, 7 galdu.
Hurrengo jardunaldia (11):
Etxean jokatuko du Lan Mobel ISBk datorren larunbatean (azaroak 29 ) Grupo Inec
Zamoraren aurka.
Lotura zuzena |
Erantzun
Alkateari elkarrizketa digitala 'azpeitia.net'-en
Udala, komunikabideak | uztarria.com |
2008/11/21
17:29
Udalak bere webgunea (www.azpeitia.net) berritu duela-eta, elkarrizketa digitalaren atala sortu du, eta irakurleek lehen elkarrizketa Iñaki Errazkin alkateari egingo diote. Abenduaren 3an erantzungo ditu galderak alkateak, 12:00etatik, eta, beraz, ordura arte galderak egiteko aukera zabalik da.
Lotura zuzena |
Erantzun
Albiste zaharragoak »»