Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 2,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Di-da! »  Ramon Etxezarretak zinegotzi izaten segitzen du, PSE-EEren arabera…

Di-da!

(uztarria.com)

Azpeitia di-da batean. Sarean topatutakoak, datuak, bitxikeriak... Albiste izatera iristen ez diren kontu txikiak.

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    Ramon Etxezarretak zinegotzi izaten segitzen du, PSE-EEren arabera…

    Politika | uztarria.com |  2008/10/3  11:00

    PSE-EEk atzo (osteguna) Euskara askatasunez agiria aurkeztu zuen Donostian. Ekitaldiko aurkezle Ramon Etxezarreta izan zen eta, PSE-EEren beraren arabera, Donostiako zinegotzi izaten segitzen du Etxezarretak, hauxe jarri batzuen atzo webean: “(…) Ekitaldiari berari Ramón Etxezarreta Donostiako zinegotziak emango dio hasiera”. Gaur hala jo dute Berriak eta El Correo-k ere.

    Iazko udal hauteskundeen ondoren utzi zion urrestildarrak Donostiako zinegotzi izateari (Euskara eta Kulturako buru zen). 1995etik izan zen PSE-EEko hautetsi, eta Donostiako Udaleko Kultura ataleko ordezkaria da joan den urtetik. 1979tik 1987ra, berriz, Azpeitian izan zen hautetsi, EEtik.

    Atzokoa bezalako ekitaldi batek animatuta-eta hasi zen PSE-EEn Etxezarreta, Uztarria herri aldizkariari duela sei urte kontatu zion bezala. “Ni 1994an afiliatu nintzen, Ramon Jauregik hauteskunde autonomikoak galdu eta hurrengo egunean. (…) Pixka bat lehenago manifestu baten babesa azaldu nuen, baina artean pasatu gabe nintzen alderdira, ez nintzelako EEko konbergentziarekin pasatu. Jauregiren politika baskista ikusita afiliatu nintzen alderdi sozialistan, ni bezalako jendearen laguntzaren premia orduan zuelako alderdi honek. (…) Garai hartan alderdi sozialista euskal kultura eta euskararenganako hurbiltze txikia egiten hasi zen Jauregirekin, eta keinu haietan itxaropena jarri nuen. Orduan antolatu zuen PSE-EEk euskararen konferentzia; Ramon Saizarbitoria, Ibon Sarasola eta hirurok izan ginen, eta halako itxaropena sortu zuen konferentziak, gero benetan behar bezalako emaitza eman ez arren".

     

     

    1.  EnekoitzEsnaola - 2008-10-03 | 13:10

    Irakurri dut PSE-EEren agiria, 'Euskara askatasunez' delakoa. Aipatzen ditu hizkuntza politika "modernoa" egin nahi dutela, "guztiz demokratikoa", "oniritzi, tolerantzia edo hurbiltasun intelektualik azalduko ez duena ETAren eta haren inguruaren oinarri ideologiko eta xede totalitarioekiko", "integratzailea", "bizikidetza librekoa", "sektakeria ideologikorik gabea", "gaztelaniaz bakarrik mintzatzen diren euskal hiritarrak baztertzea ekar lezakeen inposaketazko ezein politikatik urrundua", "hizkuntza errealitatea errespetatuko duena", "hizkuntza politikei ikusmolde diskriminagarriak kentzeko", "euskara ikastea hurbilerraza eta erakargarria izan dadin"...

    Eta horrekin, dena iradoki du. Hau da, euskararekin egin dena ez dela izan "modernoa" eta hori guztia.

    Euskararen aldeko agiria egin beharrean, gazteleraren aldekoa egin du nabarmen.

    Hemen (PSOEren territorioan) inposatua den hizkuntza bakarra, gaztelera da. Euren Konstituzioak 'dixit' (gaztelera jakitera "behartu" egiten gaitu); Hego Euskal Herrian onartu ez zen Konstituzio horrek 'dixit'.

    Zergatik ez egin beste agiri bat, 'Gaztelera askatasunez'?

    2.  miren - 2008-10-03 | 22:29
    Nik gaur egunkarietan notizia hori irakurri dudanean sinestu ezinik gelditu naiz, ez notizia bera gaitik, baizik eta bertara urbildu zen jendetza eta jende mota gaitik. PSE-EE eta beste partidu politiko guztiak kanpaina hasia dute, eta ulertzen ez dudana nolatan zeuden han Martxelo, Mendiguren, Torrealdai...
    Beste alderdiei ere horrelako zerbait egitea okurritzen bazaie, han izango dira? Edo kanpaina honetan aktiboki parte hartzea erabaki dute, AUSKALO!!! Hainbeste egur ematen diguten horiekin- egurra arlo guztietan gainera- horrelako SARAOAK konpartitzen ikusteak lotsa ematen dit.

    3.  EnekoitzEsnaola - 2008-10-04 | 17:30
    Miren, Martxelo Otamendi ez zen izan PSE-EEren ekitaldi horretan.

    4.  joxemari - 2008-10-04 | 23:01
    Bah ni pozten naiz pertsona hoiek "SARAO" hoietan ikuzteaz, euskera euskalherri osoena da, eta PSOE euskalherriko lehenengo alderdia izanez, oso normala ikuzten dut euskalzale hoiek han ikustie.
    Euskera ez da "TALIBAN" koadrilla batena, euskalherri osoena da, eta horrela izan behar du.
    Arnaldo Otegik Elgoibarren esan zuen bezala "Gure erronka nagusiena da herri honen gehientsua konbenzitsea eta hori ez badugu lortzen ez goaz iñora"
    Eta "talibanen" lehenengo dogma gezurra hutsa da, Enekoitz zergaitik zuretzako nafarroa ez dago hego euskalherrian, nafarroa eta baskongadasek biak batera dudarik gabe baietza heman zuen konstituzio honei.

    5.  miren - 2008-10-04 | 23:22
    Barkatu Martxeloren izena hor gaizki erabiltzea. Neri argazki hura ez zitzaidan gustatu, eta berriro diot, hauteskunde kanpainan gaude!!! Ofizialki ez, praktikan bai. Edo ez??

    6.  joxemari - 2008-10-05 | 08:53
    Arrazaoia daukazu Miren hauteskunde kanpaina hasita dago, baina PSE-EE irabazten badu ez dut usten euskeraren egoera txarrera joko dunik, hori bere momentuan ikusiko da, baina ez gaitezen hasi jendeari beldurra sartzen.

    7.  Ander - 2008-10-05 | 15:42
    joxemari, hik ez dakik zer esaten dukan ere. Euskara ez da galduko, baino abertzaletasuna bai. Sozialista espainiar hauek arduratuko dira euskal gizarteari kontrolatzeko falta zaien telebista bidez pozoi espainiarra sartzeaz eta. Nik ez diat nahi espainolak agintzen jartzea. Ez diat espainiar peto petoak sentitzen diren sozialista espainiar hauek gure jendea engainatzerik nahi. Begiratu besterik ez zegok, Donostiako kasuan. Odon Elorza espainiar peto petoa sentitzen duk, baino ahaleginak egiten dizkik hori ez azaleratzeko bestela bazekik hainbeste boto ez zituela jasoko, Espainiako bandera udaletxean "derrigortuta" jarriaz etab, etab...Horixe bera gertatuko duk Lopez lotsagabe hori jartzen baldin bada. Hauek ez zeukatek proiekturik Euskal Herriarentzat, hauek Madriletik etortzen diren aginduei men egiten zietek. Nafarroan azken hauteskundeetan garbi geratu den bezalaxe, Nafarrei adarra jo zietek. Espero eta nahi diat hurrengo Nafarroako hauteskundeetan PSN-k jaso dituen botoen laurdena ere ez jasotzea. Bestalde, nahi al duk apustua egitea hurrengo lehendakaria ez dela Pachi Lopez izango? Azpeitian ia 900 boto jaso zitian PSOE-k, hik uste normala dela hori? Noski ezetz, eta hurrengo hauteskundeetan ikusiko duk hori PP presidentetzan ez jartzeagatik izan huela. Orduan jeitsiko dituk buruko zuen libidoak lurreraino. Izan ere, behar, behar duzue haize horiek jeistea.

    8.  TxipliTxaplaPum - 2008-10-05 | 16:55

    kolonoa: atzerritarra, kolonian inperioa zerbitzatzen duen atzerritarra.

    kolonialista: herritarra, kolonian inperioa zerbitzatzen duen herritarra.

    kolaborazionista: herritarra, kolonian soberania nahi, baina inperioarekin kolaboratu.

    konstituzionalista: herritarra, kolonian soberania nahi, eta inperioari Alternatiba Konstituzionalista eskaintzen diona: Euskal Estatua edo Nabarroako Estatuaren Lehen Errepublika.

    Bakoitzak atera ditzala bere ondorioak. Eta koka dezala bere burua dagokion lekuan.

    9.  joxemari - 2008-10-05 | 23:51
    Inperio, Kolonia, atzerritarra….. ze pelíkula buruz ari haiz hitzegiten, edo benetan pentsatsendek gure artea etorri diren extremeño, castellano, galleguak, riojanoak…lan bile eta gehienetan lan txarrenak egin dituztenak, atzerritar inperialista kolonoak direla PSE-EEri bozkatzen dutelako??
    Eta zuek ezkertiarrak zarete???
    Gu kolonia bat al gara?
    Gure arbasoek eskatu zioten Kastillako erregeari babesa Nafarragandik zatitzeko, oso gaizki ematen ziren Nafarrakin, eta horren ordez kastillako erregeak eman zigun gure foruak.
    Azpeitia orain dela 700 urte Fernando IV Kastillako erregeak fundatu zuen, beste era batea esanda Azpeitiarrak beti nazionalidade berdiña izan dugu.
    Eta mende askotan oso guztoa egon ginen Espainian, eta GU izan ginen inperialistak hego ameritan, Filipinas……
    Arazoak hasi ziren orain dela 200 urte gure foruak kendu nahian hasi zirenean.


    10.  EnekoitzEsnaola - 2008-10-08 | 14:46
    Xabier Euzkitzek lehengo igandean (urriak 5), 'Noticias de Gipuzkoa' egunkarian:

    --

    Euskara askatasunez

    "Izenburu hori du Patxi Lopezek argitara eman berri duen manifestuak. 'Euskara askatasunez' izenarekin, adierazpide kritiko, anitz, demokratiko eta integratzaile bat sustatu eta bultzatu nahi dugu euskarazko kulturari buruz ikuspegi moderno eta irekia duten pertsona guztiak biltzeko", dio sozialisten lehendakari-gaiak. Ezaugarri –ez dohain– horien jabe naiz, ustez. Gauza askotan jo behar genuke, beraz, parean. Manifestua irakurrita, baiezkotan nago gainera.

    Gehiago begiratu behar genioke aurkezten dizkiguten manifestuen funtsari, aurkezten dizkigutenen etiketaren arabera epaitu beharrean. Eta niri gustatu egin zait Patxirena. Ez du ezer berririk, ez. Lehendik zenbait esparrutatik egindako hausnarketak bildu ditu. Euskal Sozialistak horrelako zerbait aurkezten ikustea erabateko berritasuna da, baina. Rosa Díez eta Redondo Terrerosen PSE-EEk ez zukeen sekula halakorik egingo, jakin nahi nuke Isabel Celaári zer nolako tripako minak eragin dizkion ere. Patxi Lopez urrats hori emateko gauza izan da. Bejondaiola!

    Gezurretan nenbilke Lopezen ekimenari erabateko sinesgarritasuna aitortuko banio. Kanpainako ekitaldi bat gehiago da, eta lehendakari-gai sozialistak ordezkatzen duen eremu sozio-politikoak mespretxu gehiago egin izan dio orain arte euskarari, lagundu baino. Ni behargin nauen erakundeaz hau dio Lopezek: "EITB eraberritzea informazio-zerbitzu publiko anitz eta demokratikoa, eta kalitateko eduki kulturalekin, eskaintze aldera. ETB-1en moldeak, edukiak eta aurrekontua aztertzea kultura euskaldun moderno eta askotarikoa gara-tzeko tresna baliagarri eta eraginkorra izan dadin." Gaur egungo EITBri dohain horiek guztiak ez dizkiola ukatzen pentsatu nahi dut. Demokrazia, askatasun eta aniztasunari dagokionez, sozialistek kudeaturiko telebistetako ereduek ezer gutxi erakutsiko digute behintzat. Askatasunaz ari denez, ez lidake poz makala emango Lopez jaunak denbora asko baino lehen itzulpen simultaneoaren premiarik gabe elkarrizketatzeko aukera eskainiko balit. Euskara askatasunez".

     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak