Inkestan galdera berria: "Behin ere joan al zara Gazte Informazio Bulegora?"
Uztarria.com-eko inkesta | uztarria.com |
2008/09/4
12:12
Webeko inkesta ataleko galdera aldatu egin du Uztarriak, eta hauxe da itaun
berria: Behin ere joan al zara Gazte Informazio Bulegora? Plaza Txikira aldatu
zuten Gazte Informazio Bulegoa oporren aurretik, “gazteengandik gertuago
egoteko” helburuarekin. Herriko gazteek ba al dute bulego horretara joateko
ohiturarik?
Aurreko galderan, “krisia bizitzen ari garela uste al duzu?”, galdetu genuen.
Jasotako emaitzen arabera, %55,81ak baiezkoa erantzun zuen. Gainontzekoek,
%44,19ak, ezetz uste dute.
|
|
Erantzuteko izena eman behar duzu
|
|