Patxi Zeberiori saria tokatu baina...
BESTERIK | uztarria.com |
2008/07/21
10:55
Patxi Zeberio erremonteko jokalariari tokatu zitzaion lehengo
ostiralean Azpeitian Izarraitz Igeriketa Elkartearen zozketa: San
Inazio eguneko eta bigarrengoko zezenketetako sarrerak, onak.
Zeberiori ez gustatzen zezenak, eta saria dirutan jasotzea eskatu
zuen, ostiralean bertan. Eman zioten. Kontua da hurrengo egunean
Euskadi Irratian broma artean horrekin ibili zirela kirola sailekoak,
'Hiru Erregeen Mahaia' saioan. Zeberio bera elkarrizkatu zuten. "Nik
ez dakit zer pasatu den, baina denek jakin dute, eta denei ari naiz
esaten afarira gonbidatuko ditudala". Kontua da aipatutako irratsaioko
kazetarietako bi azpeitiarrak direla —Txetxu Urbieta eta Iñaki
Elortza—, eta...
|
|
Erantzuteko izena eman behar duzu
|
|